Honetaz hitz egiten da:
2008/04/20

Zarautzek iragarpenak bete ditu eta Euskadiko batel txapelketa irabazi du Donostiako badian. 

Amaiera benetan zirraragrria izan da eta Zarautzek 16 ehunetan gainditu du Orio. Azken arraunkadak garaipena eman dio Zarautzi. 

Kaiku hirugarren sailkatu da eta Pasai Donibane laugarren. 

Emakumezkoetan, Tolosaldeak irabazi du Ondarruren aurretik. 

Sailkapena:

1 ZARAUTZ 08:34,79

2 ORIO 08:34,95

3 KAIKU 08:43,38

4 PASAI DONIBANE 08:49,82







2008/03/26
Idatzi honen bitartez, 2008ko martxoaren 29an, larunbatez, TKE Traineru Kluben Elkartearen aurtengo hirugarren batzarra egingo dela jakinarazten du TKE Ligako Elkarteak.

Bermeoko Marinelaren Museoan egingo da biltzarra, ACT-ren Koroa ikus daitekeen museoan, hain zuzen ere. Goizeko 9:30an izango da lehen deialdia, eta ordu erdi geroago bigarrena, 10:00an. Ohiko Batzarraren ondoren Ezohiko Batzarra egingo da, eta batzar horretan Elkartearen araudiarekin zerikusia duten gaiak aztertuko dira.

 Honako hauek dira bi batzarretako gai-ordenaren kontu garrantzitsuenak:

-Azken Batzar Orokorreko aktaren berrespena.
-2008ko lehiaketa egutegiaren onarpena, horrela eskatzen bada.
-2008ko (Play Off) kanporaketa sistemaren onarpena, horrela eskatzen bada.
 -ACTko Lehiaketa Araudiaren, Estropada Kodearen eta Antolakuntza Eskuliburuaren onarpena, horrela eskatzen bada.



2008/03/20

Urdaibai Arraun Elkarteak ‘Bou Bizkaia’-ko tripulazinoaren aurkezpen ofiziala egingo du apirilaren 6an. 13:30etik aurrera, Eneperi Jatetxean (Bermeo-Bakio errepidea). 

‘Bou Bizkaia’-ko arraunlariak ez ezik, Patxi Bilbao entrenatzailea eta Rafa Mugartegi elkarteko presidentea be, bertan izango dira, hedabideei harrera emoteko prest.




2008/02/08
Larunbatean, hilaren 9an,  trainerillen jaitsiera jokatuko da Hondarribian.  Traineruak minuturo aterako dira, azkena etxeko Hondarribia izanik,
 
Ibaialde Baiona
Arkote
Camargo
Hondarribia (gazteak)
Xon’s Rem Empuriabrava
Rem Badalona
Iberia
Ibaika
Astillero B
Trintxerpe
Getxo
San Pedro B
Hondarribia B
Zierbena
Camargo
Koxtape
Zumaia
Castro B
Orio B
Kaiku
San Pedro A
Astillero A
Castro A
Orio A
Hondarribia A



2008/01/27

Larunbatean, urtarrilaren 26an, TKE Ligako 1. eta 2. Ohiko Batzarrak egin ziren Oiartzunen eta bertan talde guztiek hartu zuten parte, Mecos izan ezik. 

Aurreneko bileran honakoa onartu zen: 

-Aurreko akta

-2007. urteko aurrekontuak

-2007. urteko zuzendaritza batzordea berriro hautatu zen

Bigarrenean honako onartu zen:

-2008. urterako aurrekontua

-Aurten 22.000 eurokoa izango dira sariak

 -Zuzendaritza Batzorde berriaren osaketa:

Zuzendaria: Piter Bravo (Castro)

Idazkaria: Javier Sorozabal (Arkote)

Diruzaina: Luis Unanue (Zumaia)

Batzordekidea: Leonardo Villaverde (Tiran)




2008/01/20

Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Astilleroren zigorra bertan behera utzi du. 2005. urteko irailaren 24an dopin-kontrola egiteari uko egin zioten Astilleroko 15 arraunlarik eta, ondorioz, bi urteko zigorra jaso zuten.

Orain, arraunlariei eta entrenatzaileari ezarritako zigorra baliorik gabe utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak eta EAEn arrauna egiteko aukera izango dute.

Auzitegi Nagusiko sententziaren arabera, 2005eko dopin-kontrola ez zen lagin-hartzea izan, galdeketa baizik, eta arraunlariek klubeko abokatuaren presentzia eskatu zuten.




2007/12/15

TKE Ligaren azken Batzar Nagusia ospatu da Busgoseko San Miguel lantegian eta bertan 11 taldek hartu dute parte.

Burgosen 2008. urteko denboraldiaren egutegia onartu dute:

EKAINA:

28 29 ZARAGOZA

UZTAILA:

5 6 Rianxeira (Boiro) / Boiro

12 13 San Pedro / Telefonica

19 20 Pedreña / Plentzia

26 27 Moaña / Riveira

ABUZTUA:

2 3 Getxo / Zumaia

12 13 16 17 Zarautz / Zarautz

23 24 Hondarribia / Bilbao

30 31 Castro / Orio

IRAILA:

6 7 13 14 20 21 Bermeo / El Corte Ingles (Portugalete)




2007/12/11

Elantxobe arraun elkartean kalte handiak egin ditu atzoko itsas ekaitzak. Olatuek arraun elkartea txikitu dute.

Lokala bera oso kaltetua izan da, baita arraunerako materiala ere: bi traineru eta batel bat erabat galdu dituzte. Arraun elkarteko presidenteak eta arraunlariak, Patxi Egurrolak eman du berria Euskadi irratian.

Gaur galeren balorazioa egitekoak dira, baina benetan egoera tamalgarrian gelditu dira.

Laredo, arazoekin

San Miguel Ligan jarraitzeko arazoak ditu talde kantabriarrak 80 mila euroko zuloa baitute. Biharko eguna jarri dute epetzat Laredoko alkateak agindutako dirua eman dezan, hala ez bada zuzendaritzak arraunlariei eta bazkideei egoeraren berri emango die eta erabaki jarraitu ala ez.




2007/11/21
Euskadi Irratiak Kirol Legez saiaon aurreratu duenez Trintxerpek 2008an trainerua uretan izango du. 2007an ontzia lehorrean izan da eta horrek min handia eman die bertako arraunlari ohiei.

Lana gogotik egin dute, arraunlari ohiek zuzendaritza taldea osatu dute, Joakin pego da presidente berria eta guztien artean arraunlariak erakarri eta 20ko taldea osatu dute, trainerua uretaratzeko asmoarekin.

 Behe-behetik hasi beharko dute, baina horrek ez die kezkarik sortzen. Poliki-poliki joan nahi dute eta egindako lehennego lanek behintzat fruitua eman dute: 2008an trainerua uretaratzea.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Arrauna
TKE Liga, Kontxako Bandera, zure taldea... esku-eskura duzu orain arraunaren mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Artxiboak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu