![]() |
2007/11/21
Euskadi Irratiak Kirol Legez saiaon aurreratu duenez Trintxerpek 2008an trainerua uretan izango du. 2007an ontzia lehorrean izan da eta horrek min handia eman die bertako arraunlari ohiei.
Lana gogotik egin dute, arraunlari ohiek zuzendaritza taldea osatu dute, Joakin pego da presidente berria eta guztien artean arraunlariak erakarri eta 20ko taldea osatu dute, trainerua uretaratzeko asmoarekin.
Behe-behetik hasi beharko dute, baina horrek ez die kezkarik sortzen. Poliki-poliki joan nahi dute eta egindako lehennego lanek behintzat fruitua eman dute: 2008an trainerua uretaratzea.

Egilea: txarung A.B.
Kategoriak: Arraun gehiago
Tags: trintxerpe
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

2007/11/19
Euskadi Irratiak aurreratu du San Pedrok patroi berria izango duela denboraldi honetan. Gaizka Garmendia zarauztarra izango da lemazaina. Iada, azken denboraldietan Hondarribia B ontziko patroia izan da, aurrez Trintxerpen ibili zen.
2008ko denboraldian berriz morez jantzi eta Libiako patroia izango da. Beste mugimendu batzu ere badira, Jose Anjel Vazquez "Champan" bere egunean Astilleroko aurrekoa, datorren denboraldian Arkoteko tostatan izango da. Champan, Castrotik joan zen Astillerora, Laredon kikua egin eta ARkoten ekingo dio denboraldi berriari aurrekoa atsedenean eman eta gero.
Azkenik aipatu behar dugu, Kontxako banderan bigarren igandean irteera zela eta ez zela, Jon Elortegi Castroko arraunlariak uretako epailearekin izandako gorabeheraren ondoren, urtebeteko zigor proposamena jaso duela. Castroko arraunlariak hilabete du orain helegitea aurkezteko.

Tags: san pedro
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Kategoriak: Arraun gehiago
Tags: san pedro
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
2007/11/06
Izortz Zabala bermeotarra Arkoteko patroia izango da datorren denboraldian, Euskadi Irratiak aurreratu duenez.
Aurreko denboraldian, negu partean bereziki, Izortz Zabalak "Popi" Gonzalez entrenatzaileari lagundu zion. Eginkizun horretan jarraituko du, baina udan Plentziarra traineruko patroia ere izango da Izortz Zabala.
Aurreko urtean atseden hartu zuen leihaketari dagokionez, baina itzultzeko prest eta gogotsu dago, nahiz eta Astilleroko garaietan ez bezala, helburu apalak izan: mailari eustea izango da aurten Arkoteren helburua, ahal bada hori bai aurreko San Miguel ligan baino lasaiago ibilita.
Bestalde, Lutxanak berriz ere trainerua uretaratuko du eta bertako entrenatzailea izango da Gotzon Arrasate ondarrutarra.
Egilea: Ane Uriarte
Kategoriak: TKE Liga
Tags: arkote izortz zabala
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Kategoriak: TKE Liga
Tags: arkote izortz zabala
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Edukia igo

Inprimatu