![]() |
| Tag urdaibai (2) | 1/2 |
2007/10/27
Urdaibai egungo TKE Ligako txapeldunak Andrei Banica Errumaniako arraunlaria fitxatu du.
"Bou Bizkaia" taldeko fitxaketa berriak 30 urte ditu eta bere lana garrantzitsua izango da, seguru, 2007/2008 denboraldiari begira.
2007/10/01
Tiran TKE Ligan izango da datorren denboraldian, eta Arkote ere onenekin lehiatuko da mailari eutsita.
Urdaibaik bere ibilbideko bigarren TKE Liga eskuratu zuen Portugaleten bertako Bandera eskuratu eta sailkapen nagusian 198 puntu lortuta.
Bermeotarren garaipena ia erabakita zegoen, baina azken estropada arte itxaron behar izan zuten titulua ospatu ahal izateko.
Bou Bizkaiak Corte Ingleseko Bandera irabazi zuen Orio eta Hondarribia traineruen aurretik, hurrenez hurren.
Play offa
Mailari eusteko eta igotzeko play offean, bestalde, Tiranek eta Arkotek lortu zituzten denborarik onenak. Galiziarrek igotzea lortu zuten eta Plentzitarrak mailari eutsi zion. Getaria eta Mecos TKE Ligako lehen multzoan izango dira datorren denboraldian.Estropadako sailkapena
Urdaibai 19:16,68Orio 19:20,30
Hondarribia 19:24,38
Zarautz 19:28,69
Pedreña 19:33,57
Zumaia 19:39,71
Castro 19:57,73
Sailkapen nagusia
Urdaibai 198Orio 187
Hondarribia 163
Zarautz 137
Castro 135
Pedreña 134
San Pedro 92
Zumaia 88
Cabo da Cruz 70
Laredo 70
Mecos 60
Arkote 47
Edukia igo

Inprimatu






