Honetaz hitz egiten da:
2008/04/02

Athleticek gertu du UEFA baina jaitsiera ez du guztiz atzean utzi. Bilbon jadanik UEFAz hitz egiten da,baina argi al dago Lehen Mailan geratzea?

 Betisen aurka jokatu behar badu eta galdu, hiru puntu gutxiago dira, beraz, 37. Orain Espanyol eta Deportivoren aurka galduz gero behekaldean sartuko litzateke berriro.

Beraz, kontuz eduki dezatela bilbotarrek.




2008/01/18
Eta orain? Zer? Aranzubiak du erantzukizuna, porteria defendatzeko ardura denboraldia amaitu arte. Urduritasuna da nagusi. Berak indartsua deala dio.

Bale, ondo, baina naloiak eskutik ihes ez egiteko zelan? Hutsak ez egiteko gai? snif..

Gorkak denboraldi osoa emango du bajan



2008/01/10

Caparrosek idei berri bat zeukan. Berdegunea laburtzea Valeverderen taldea ezustean harrapatzeko.

Baina, horretarako lehenik eta behin aurkariari abisua eman behar diozu. Ez zen horrela izan.

Beraz, lehen zegoen moduan margoztu behar zuten marra. Agian, Aranzubiari beste bat jarri beharko diote berari esateko noraino irten behar den. Batzutan atean geratzen da eta besteetan irteten denean txarto egiten du. Ai ama! Jonathanek Dani gainditu zuen dena den.




2007/12/24

Athleticek El Mundoko kazetariak San Mamesera sartzea debekatu zuen igandean Athletic-Real Murtzia partida jorratzeko.  

Jon Rivar Euskal Herrian egunkariaren kirol-arduradunaren arabera, erabakiaren arrazoia "Athleticen interesen aurka artikulu bat argitaratzeagatik izan zen".

Eta ziurrenik, Casillasi objetuak bota zizkieten zaleak San Mamesera sartu ziren egun horretan.

Aupa Athletic




2007/12/12

Aranzubiak Athletic Clubeko atezainak ez dio buelta asko eman Van Nistelroyren golari. Askoren ustez, akats larria egin zuen Real Madrilek San Mamesen sartu zuen golean, baina berak ez du uste kritika guztien jomugan dagoenik. 

Nire ustez bere errua izan zen.




2007/11/05

Joseba Etxeberriak Athleticen garaipenaren bi golak sartu zituen igandean Sarabiak (83) eta Rafa Iriondok (84) Ligan lortutako marka gaindituz. 

Elgoibarkoak 85. gola lortu zuen Recreativoren aurka. Golegileen sailkapen orokorrean 17. postuan da gipuzkoarra, 99 golekin.

Modu birtualean ikus itzazu Etxeberriak sartutako bi golak.

 




2007/11/01

Athelticek oraindik ez du lan ona egin Ligan. Getaferen aurkako partidan erasoan gabeziak erakutsi zituen, eta, gainera, atzeko lerroan akats nabarmenak egin zituen.

Caparros erratu zen Iraola euskarri moduan zalairatzean. Zeratarako fitxatu zuten Iñaki Muñoz?

Defentsan zein erasoan txarto. Eta Caparros erratu zen gainera. Orain San Mamesen irabazi behar dugu Recreren aurka.

Aupa Ahletic!




2007/10/18

Aspalditik Kopa jokatzeak ez dit ilusiorik egiten. Athletic Kopan "errege" zela zioten, baina, azken urteotan nahikoa dute bilbotarrek maila ez galtzearekin, beraz, Kopan indarrak ez galtzearekin nahikoa iruditzen zait.

Horrez gain, beti "bigarren edo hirugarren" maileko talderen batek kanporatzen gaitu..... Kopa ez zait axola, behintzat Ligan horrela jarraitzen badugu...

Final-hamaseirenetan Hercules izango dugu aurkari, zuri-gorriak faboritoak dira, baina....




2007/10/16

Jokin Caparrosek ohitura berriak jarri ditu Athleticen. Asteartetik aurrera jokalariek Lezaman gosalduko dute.

Utrerakoak zuri-gorriak futbolari bilakatu nahi ditu egun osoan zehar. Horretarako, jokalarien elikadura kontrolpean eduki nahi du entrenatzaileak.

Horrezaz gain, Caparrosek lan-saio zehatzak antolatu ditu.

Gustuko dut Caparrosen metodoa. Aupa Jokin, aupa Athletic!




2007/10/15

Levanteren kontrako partidan Caparrosek harrobiko 9 jokalari jarri zituen hasierako hamaikakoan.... BEDERATZI!!!!

Askotan, badirudi Lezamak jokalariak ez dituela ematen eta hilda dagoela, baina Levanteren kontra, esan bezala, 9 egon ziren. Gainera 1-2 irabazi zuten partida hura.

Hauek izan ziren jokalari horiek: Iraizoz, Iraola, Ocio, Amorebieta, Del Horno, Murillo, Susaeta, Aduriz eta Llorente. Gainera Cuellarrek eta Velezek ere jokatu zuten.

Lezama bizi-bizirik dago!!, Aupa Athletic!!







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Athletic, zu zara nagusia
Eman zure iritzia, idatz ezazu zure artikulua edo beste zaleen artikulua komentatu. Bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak.
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Athletic UEFAra? - Olatz - 2008-11-10 22:45:44
Athletic UEFAra? - david - 2008-04-25 13:28:31
Caparrosek marra gainditu du - Batxo - 2008-04-25 13:25:52
Caparrosek marra gainditu du - DAVID CENDON CONDON - 2008-04-25 13:24:59
Caparrosek marra gainditu du - Batxo - 2008-04-25 13:23:33
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu