![]() |
02/06/2008
Donato Larretxeak oso erraz lortu zuen igandean Legution Urrezko Aizkorako finala jokatzeko txartela. Amaieran ia bi minutuko aldea kendu zion Juanjo Lopezi. Legutioko plazan jokatu zuten finalerdia.
Eguraldiak ez zuen batere lagundu, eta hala ere, jende ugari batu zen norgehiagoka ikusteko. Larretxea zen faboritoa, eta ez zuen hutsik egin. Beraz, datorren larunbat gauean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan Larretxeak Nazabalen aurka jokatu beharko du finala.
Beste bi final ere izango dira, ordea. Lehenik, 23 urtetik beherakoetan, Rekondo eta Mugertza II.a lehiatuko dira, eta gero, 18 urtetik beherakoetan, berriz, Larretxea, Donatoren semea, eta Erasun.
Categorías:
Aizkolaris
Autor: pello urra
Tags: aizkora larretxea nazabal rekondo mugertza larretxeaiii erasun
Lugar: Aia
Autor: pello urra
Tags: aizkora larretxea nazabal rekondo mugertza larretxeaiii erasun
Lugar: Aia
Comentarios (0):
Aún no hay comentarios ...
Hacer un comentario:
Subir contenido

Imprimir





