Imprimir   Imprimir    Euskara   

Tag (palabra clave) aizkora (8)1/8
25/08/2008

Asteburu honetan, larunbatean, abuztuaren 23an, jokatu da III. Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako lehen kanporaketa, Gorritin (Nafarroa), eta Ander Erasunek egin du denborarik onena (08:50). Bigarren Asier Pellejero izan da, 44 segundora. Beraz, horiek biek lortu dute finalean aritzeko txartela. Finala Altsasun (Nafarroa) jokatuko da, urriaren 19an.

Hamahiru aizkolari lehiatu dira larunbateko kanporaketan, hiru txandatan banatuta. Lehen txandan bost aizkolari aritu dira lanean: Ander Erasun, Asier Pellejero, Xabier Zaldua, Jon Aizpuru eta Alex Txikon. Hain justu ere, lehen txanda horretako denborak izan dira arratsaldeko onenak, orobat hartuta. Erasunek egin du denborarik onena.

Bigarren txandan, Ugaitz Mugertza, Ramiro Llanos, David Amillano eta Iñaki Agirre lehiatu dira. Ugaitz Mugertzak egin du txandako denborarik onena. Mutrikuarra finalera sailkatzeko hautagaietako bat zen, baina ez du gainditzerik izan Pellejeroren denbora.

Hirugarren txandan, berriz, Joxefelix Zubizarreta, Urtzi Olasagasti, Xabier Aranburu eta Xanti Olano aritu dira. Zubizarretak egin du denborarik onena, baina ez aurreneko sei postuetan sartzeko bezain ona. Aizkolari bakoitzak launa kanaerdiko ebaki ditu. Ander Erasun izan da azkarrena aurreneko enborra ebakitzen (01:25). Lanerdietan ere Aurtizkoa izan da biziena (03:25) eta ondoren Pellejero.

Gorritiko Soro Gain pilotalekuan jokatu da saioa, eta 500 ikusle inguru bildu dira. Oso giro aproposean burutu da proba, eta lehen bi sailkatuek origarri bana jaso dute. Nafarroako Herri Kirol Federazioak, Euskadikoak eta Gorritiko Udalak antolatu dute kanporaketa, herriko gazteen laguntzarekin.

Bigarren kanporaketa irailaren 14an jokatuko da, Lantzen (Nafarroa).

Sailkapena:

1. Ander Erasun (Aurtiz, Nafarroa): 08:50

2. Asier Pellejero (Areso, Nafarroa): 09:34

3. Ugaitz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa): 10:25

4. Xabier Zaldua (Zumarraga. Gipuzkoa): 11:21

5. Josu Aizpuru (Nuarbe, Gipuzkoa): 11:25

6. Ramiro Llanos (Gaubea, Araba) : 11:27

7. Joxefelix Zubizarreta (Azpeitia, Gipuzkoa): 12:23

8. Alex Chicon (Lemoa, Bizkaia): 12:46

9. David Amillano (Altsasua, Nafarroa): 12:47

10. Xanti Olano (Leitza, Nafarroa) 13:48

11. Iñaki Agirre (Ibarra, Gipuzkoa): 15:03

12. Urtzi Olasagasti (Donostia, Gipuzkoa): 15:53

13. Xabier Aranburu (Idiazabal, Gipuzkoa) : 16:27



22/08/2008

Hirugarren Mailako Euskal Herriko Txapelketako aizkolarien lehen kanporaketa bihar bertan jokatuko dute Gorritiko pilotalekuan 12.30ean hasita.

Aizkolari askok eman dute izena, tartean berri ugari, eta hiru multzotan banatuta jokatuko dituzte kanporaketak, eta bakoitzeko lehen biak lortuko dute finalerako txartela.

Lehen kanporaketa bihar izango da Gorritin, eta honako aizkolari hauek dute bertan parte hartzeko asmoa: Llanos, Txikon, Olasagasti, Zubizarreta, Zaldua, Agirre, Mugertza II.a, Aizpuru, Aranburu, Pellejero, Amillano, Erasun eta Xanti Olano.

Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko erdibitu beharko ditu, eta lehen biak lortuko dute aurrera egiteko txartela. Honelako lan motzetan ezusteak ere askotan gertatu ohi dira, baina adituen ustez Mugertza II.a eta Erasun agertzen dira faborito.

Bigarren kanporaketa Lantzen jokatuko da irailaren 14an, eta bertan honako hauek izango dira: Belauntzaran, Esnaola, Mugertza III.a, Alkizalete I.a, Alkizalete II.a, Beltza, Kañamares III.a, Mandazen, Aristegi, Telletxea, Eraso, Garitaonaindia eta Atutxa II.a.

Hirugarren eta azken kanporaketa Urrotzen jokatuko da irailaren 28an, eta bertan beste hauek lehiatuko dira: Aldape, Mendieta, Dorronsoro, Matxinandiarena, Patxi Mindegia, Oiarbide, Castro, Pikabea, Etxeberria, Perez eta Jauregi.

Bi kanporaketa hauetan ere, bihar egin beharko duten bezalaxe, launa kana-erdiko erdibitu beharko ditu aizkolari bakoitzak, eta multzo bakoitzeko bi onenak sartuko dira finalera.

Azkeneko ekinaldi hori Altsasun jokatuko da urriaren 19an, seguruenik ere eguerdi partean izango da.



02/06/2008

Donato Larretxeak oso erraz lortu zuen igandean Legution Urrezko Aizkorako finala jokatzeko txartela. Amaieran ia bi minutuko aldea kendu zion Juanjo Lopezi. Legutioko plazan jokatu zuten finalerdia. 

Eguraldiak ez zuen batere lagundu, eta hala ere, jende ugari batu zen norgehiagoka ikusteko. Larretxea zen faboritoa, eta ez zuen hutsik egin. Beraz, datorren larunbat gauean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan Larretxeak Nazabalen aurka jokatu beharko du finala. 

Beste bi final ere izango dira, ordea. Lehenik, 23 urtetik beherakoetan, Rekondo eta Mugertza II.a lehiatuko dira, eta gero, 18 urtetik beherakoetan, berriz, Larretxea, Donatoren semea, eta Erasun. 



28/05/2008

Urrezko aizkorako buruz buruko finalak ia erabakita geratu dira.

Ggazte mailan Ander Erasun-Ohian Larretxea, 23 urte azpikoan Jon Rekondo-Gaitz Mugertza eta elite mailan Nazabal eta Larretxearen eta Lopezen arteko irabazlea.
Autor: pello urra
Categorías: Aizkolaris
Tags: urezko aizkora


06/05/2008


Patxi Mindegiak apusturako deia egin dio Arria V.ari. Zubietako aizkolariak 16 kana-erdikotara jokatuko luke, eta hauetako lauk egon beharko lukete zutik, beste, hamabik, berriz, etzanda. Dirutan 12.000 euro jokatzeko prest da Nafarroako aizkolaria, eta apustua Tolosako zezen-plazan jokatuko lukete, urriaren amaiera aldera. Zubietako aizkolaria Tolosan egongo da Errezilgoaren zain, ostiral honetan, 20.00etatik aurrera.

Desafio honek ezustean harrapatu ditu zaleak. Hala ere, itxaropentsu eta gogotsu dira, nahiz eta bi aizkolari hauei dagokienean zalantza asko dituzten. Patxi Mindegia, Miel Mindegiaren semea da, eta Arria V.a, berriz, Arria II.arena.

Bi gazte hauen aitak izan ziren duela zenbait urte bi onenak, eta elkarren aurka makina bat desafio eta txapelketa jokatu zituzten. Semeek ere laster erakutsi zuten ezpal bikaina. Mindegiak, 18 urterekin, Euskal Herriko Bigarren Mailakoa bereganatu zuen, eta Arriak, berriz, 19 urterekin. Bi hauen erakustaldiak ohiko bihurtu ziren Euskal Herriko plazetan, baina zaleek nahi zuten apustu hura ez zen heldu. Urte batzuetako itxaronaldiaren ostean, badirudi hainbesteko jakin-mina piztu duen desafioa aurki jokatzekoa izan daitekeela.

Bi gazteengan zituzten zaleek jarrita itxaropenak, baina bietako bakarrak ere ez ditu bete, ez oraindik behintzat, hasierako aurreikuspenak. Kontuan hartu beharrekoa ere bada aizkora utzita izan dutela biek, eta orain, biak 30 urteren bueltara helduta, badirudi aizkoran buru-berri murgildu nahi dutela. Garbi dago ikusmin izugarria piztuko dutela, eta jendeak erantzungo duela apustua gauzatzera iritsiz gero. Gainera, bientzat aukera ederra izango da, zaleei oraindik onenen pare ibil daitezkeela erakusteko.



07/04/2008

Ander Erasun, Aurtizko 17 urteko aizkolari gazteak marka ikaragarria ezarri du 20 kanaerdiko 52minututan ebakita.

Doneztebeko frontoian oso giro polita zegoen atzo apirilaren 6an, eta eguraldia ere lagun 400 pertsona bildu ziren ikuskizun eder ura ikusteko. Egurrak itxura ona zuten, erdiak iparraldekoak eta beste erdiak urbasakoak ziren eta denak ere oso txukun jarriak plazan.

 Adituek hasieran ordu inguru jotzen zuten Erasunek 20 kanaerdiak ebakitzeko behar izango zuen denbora. Aurtiztarrak erritmo oso bizian eta kolpe ikaragarriak hemanez hasi zuen ikuskizuna. Alde batetik Miel Mindegia (txapeldun haundia) makilarekin kolpeak non jo zehatz erakusten, eta bestetik, Lorentxo Apezetxea aizkorak azkar eta dotoreki hematen. Zipiriano telletxea prestatzailea ere ez zuen urruti Anderrek animoak hemateko.

Lan erdiak bukatu zituenean, 24 minutu jartzen zuen erlojuak eta gerturatutako jendea kezkatzen hasi zen ea erritmo horretan lanak bukatzeko gai izango ote zen, baina, Erasunek ez zuen hutsik egin eta ederki eutsi zion erritmoari eta jendea gero eta gehiago animatzen hasi zen eta ikusgarria izan zen gazteak lanari heman zion bukaera. Lanak bukatu zituenean frontoian bildutako jendeak txalo zaparrada ederra eskaini zion Erasuneri, marka horrek historian geldituko den horietakoa izango denaren itxura duelako.

Autor: AIZKORA TEAM
Categorías: Aizkolaris
Tags: ander erasun aurtiz aizkora


24/02/2008

Botatzen duen erronka edo desafioa:

19 urte bete gabeko dauden aizkolari gazte guztiari: Lana: 16 enbor kanaerdikoak (pagoa erdi aukeran). Lekua (plaza): Apustua ixteko egunean berexiko litzateke (Tolosa, Doneztebe edo besten bat).

Eguna: 2008ko apirilaren erdi aldean jokatzeko.
Ordua: Eguerdian.
Dirua jokuan: 6000€ alde bakoitzak.
Apostua ixteko lekua eta ordua: Martxoaren 7an Tolosako kantabriko jatetxean arratsaldeko 7 retatik 9ak artean.


26/01/2008

Legarra Egur Sport Les agradeceré que procedan a informarnos a Egur Sport de las fechas entre las que la citada sanción surtirá efectos para proceder en consecuencia.

Esto es, es nuestro deseo conocer con exactitud el periodo en el que se encuentra el citado aizkolari sancionado por la federación deportiva correspondiente e, igualmente, eventuales periodos de suspensión o paralización del cumplimiento de la sanción que, llegado el caso, se pudiesen plantear si se produjese una suspensión cautelar de la resolución sancionadora adoptada por los órganos que entrasen a conocer recursos que se planteasen.

Tal y como se les indicara en un anterior comunicación, desde Egur Sport se desea actuar con contundencia en el campo de la lucha contra el dopaje lo cual pasa necesariamente por el reconocimiento de las sanciones por dopaje impuestas por otras organizaciones deportivas.

En este sentido, y en tanto en cuanto fuese ejecutiva la sanción federativa impuesta por la federación deportiva a la que nos dirigimos, Egur Sport no permitiría la participación en sus eventos del deportista sancionado por infracción de las normas de dopaje.

Mas informacion www.legarra.org (notas de prensa Egur Sport)

Autor: LEGARRA LESAKA
Categorías: Aizkolaris
Tags: otano aizkora egur sport


Subir contenido
Aquí, el Herri Kirolak lo haces tú
Aizkolaris, sokatira, harrijasotzailes, pruebas de bueyes, ... Todo lo que quieras contarnos sobre el Deporte rural, lo puedes contar aquí, o comentar las noticias de otros usuarios. Puedes mandarlo con texto sólo, con texto y foto, o con texto y vídeo. ¡Anímate!
Categorías
Otros blogs de EiTB
Enlaces de interés
Últimos comentarios
Récord de Sardón - Andoni Solorzano - 2008-09-28 23:52:00
Inasio Perurena intentará los 230 kilos con una mano (el 10 de febrero en Getxo) - WALTER PERURENA - 2008-09-09 22:06:59
Tiradas de bueyes en Berriz - MANUEL - 2008-04-28 00:16:24
Intento de record de Mari Jose Sardon - arantxa - 2008-04-17 14:42:32
Dos finales en La Casilla - yiner - 2008-03-07 13:02:40
Buscar
Archivos
Usuario más activo este año
Sindicar este blog