![]() |
| Tag (palabra clave) ander (4) | 1/4 |
Asteburu honetan, larunbatean, abuztuaren 23an, jokatu da III. Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako lehen kanporaketa, Gorritin (Nafarroa), eta Ander Erasunek egin du denborarik onena (08:50). Bigarren Asier Pellejero izan da, 44 segundora. Beraz, horiek biek lortu dute finalean aritzeko txartela. Finala Altsasun (Nafarroa) jokatuko da, urriaren 19an.
Hamahiru aizkolari lehiatu dira larunbateko kanporaketan, hiru txandatan banatuta. Lehen txandan bost aizkolari aritu dira lanean: Ander Erasun, Asier Pellejero, Xabier Zaldua, Jon Aizpuru eta Alex Txikon. Hain justu ere, lehen txanda horretako denborak izan dira arratsaldeko onenak, orobat hartuta. Erasunek egin du denborarik onena.
Bigarren txandan, Ugaitz Mugertza, Ramiro Llanos, David Amillano eta Iñaki Agirre lehiatu dira. Ugaitz Mugertzak egin du txandako denborarik onena. Mutrikuarra finalera sailkatzeko hautagaietako bat zen, baina ez du gainditzerik izan Pellejeroren denbora.
Hirugarren txandan, berriz, Joxefelix Zubizarreta, Urtzi Olasagasti, Xabier Aranburu eta Xanti Olano aritu dira. Zubizarretak egin du denborarik onena, baina ez aurreneko sei postuetan sartzeko bezain ona. Aizkolari bakoitzak launa kanaerdiko ebaki ditu. Ander Erasun izan da azkarrena aurreneko enborra ebakitzen (01:25). Lanerdietan ere Aurtizkoa izan da biziena (03:25) eta ondoren Pellejero.
Gorritiko Soro Gain pilotalekuan jokatu da saioa, eta 500 ikusle inguru bildu dira. Oso giro aproposean burutu da proba, eta lehen bi sailkatuek origarri bana jaso dute. Nafarroako Herri Kirol Federazioak, Euskadikoak eta Gorritiko Udalak antolatu dute kanporaketa, herriko gazteen laguntzarekin.
Bigarren kanporaketa irailaren 14an jokatuko da, Lantzen (Nafarroa).
Sailkapena:
1. Ander Erasun (Aurtiz, Nafarroa): 08:50
2. Asier Pellejero (Areso, Nafarroa): 09:34
3. Ugaitz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa): 10:25
4. Xabier Zaldua (Zumarraga. Gipuzkoa): 11:21
5. Josu Aizpuru (Nuarbe, Gipuzkoa): 11:25
6. Ramiro Llanos (Gaubea, Araba) : 11:27
7. Joxefelix Zubizarreta (Azpeitia, Gipuzkoa): 12:23
8. Alex Chicon (Lemoa, Bizkaia): 12:46
9. David Amillano (Altsasua, Nafarroa): 12:47
10. Xanti Olano (Leitza, Nafarroa) 13:48
11. Iñaki Agirre (Ibarra, Gipuzkoa): 15:03
12. Urtzi Olasagasti (Donostia, Gipuzkoa): 15:53
13. Xabier Aranburu (Idiazabal, Gipuzkoa) : 16:27
Categorías: Aizkolaris
Tags: ander erasun aurtiz aizkora aizkolari asier pellejero areso
En Eulate se celebró la eliminatoria del Campeonato Navarro de Aizkolaris de segunda categoría, en la que el mejor registro lo marcó el joven aizkolari de Aurtiz, Ander Erasun San Sebastián. Participaron trece aizkolaris divididos en cuatro tandas. En la primera estuvieron Xabier Ariztegi (Etxalar), Santi Olano (Leitza) y Jon Telletxea (Beintza Labaien).
La segunda estuvo integrada por Ander Erasun (Aurtiz), David Amillano (Alsasua) y Sergio Mandacen (Garralda); la tercera con Luis Mari Belarra (Doneztebe), Juanjo Erdozia (Etxarri Aranatz) y Juan Telletxea (Doneztebe), mientras que en la cuarta compitieron Esteban Pikabea (Gerendiain), Manuel Kañamares (Arostegi), Xabier Mindegia (Beintza Labaien) y Jesús Etxeberria (Beintza Labaien).
La tarea a realizar era cortar un tronco de 54 pulgadas, a continuación uno 60 y finalizar con otro de 54 pulgadas. El aizkolari que marcó el mejor tiempo en el primer trabajo fue el doneztebarra Belarra, en 2:09, seguido por Erdozia (2:14), Etxeberria (2:17) y Ariztegi (2:23). A la finalización del siguiente corte de tronco, de 60 pulgadas, Belarra continuaba en cabeza, con un registro de 6:00, por los 6:07 de Erdozia, 6:10 de Kañamares y los 6:15 de Erasun.
El fondo se dejó ver en el tercer y último trabajo, donde el más regular, con respecto al primer tronco de las mismas medidas, que el tercero, fue Ander Erasun, que prácticamente invirtió el mismo tiempo, mientras que sus rivales acusaron el esfuerzo realizado hasta entonces. Los cinco primeros clasificados en esta eliminatoria han conseguido el pase para disputar la final, todavía sin concretar la fecha y el lugar.
Clasificación:
1. Ander Erasun, 8:57.53;
2 Luis Mari Belarra, 9:05.64;
3. Manuel Kañamares, 9:16.34;
4. Juan José Erdozia, 9:30.46:
5. David Amillano, 9:51.70;
6. Jesús Etxeberria, 9:58.17;
7. Xabier Mindegia, 10:20.66;
8. Xabier Ariztegi, 10:35.86;
9. Sergio Mandacen, 10:47.53;
10. Juan Telletxea, 11:05.85;
11. Jon Telletxea, 11:36.75;
12. Santiago Olano, 12:52.27.
13. Esteban Pikabea, 13:58.98.
Ander Erasun, Aurtizko 17 urteko aizkolari gazteak marka ikaragarria ezarri du 20 kanaerdiko 52minututan ebakita.
Doneztebeko frontoian oso giro polita zegoen atzo apirilaren 6an, eta eguraldia ere lagun 400 pertsona bildu ziren ikuskizun eder ura ikusteko. Egurrak itxura ona zuten, erdiak iparraldekoak eta beste erdiak urbasakoak ziren eta denak ere oso txukun jarriak plazan.
Adituek hasieran ordu inguru jotzen zuten Erasunek 20 kanaerdiak ebakitzeko behar izango zuen denbora. Aurtiztarrak erritmo oso bizian eta kolpe ikaragarriak hemanez hasi zuen ikuskizuna. Alde batetik Miel Mindegia (txapeldun haundia) makilarekin kolpeak non jo zehatz erakusten, eta bestetik, Lorentxo Apezetxea aizkorak azkar eta dotoreki hematen. Zipiriano telletxea prestatzailea ere ez zuen urruti Anderrek animoak hemateko.
Lan erdiak bukatu zituenean, 24 minutu jartzen zuen erlojuak eta gerturatutako jendea kezkatzen hasi zen ea erritmo horretan lanak bukatzeko gai izango ote zen, baina, Erasunek ez zuen hutsik egin eta ederki eutsi zion erritmoari eta jendea gero eta gehiago animatzen hasi zen eta ikusgarria izan zen gazteak lanari heman zion bukaera. Lanak bukatu zituenean frontoian bildutako jendeak txalo zaparrada ederra eskaini zion Erasuneri, marka horrek historian geldituko den horietakoa izango denaren itxura duelako.
17 urteko kirolari gazteak marka ahalegina egingo du.
Datorren apirilak 6an Doneztebeko frontoian 20 kanaerdietara marka ofíziala ezartzen saiatuko da eguerdiko 12 etan. Egiten duen saioa nafarroako eta euskadiko herri kirol federazioak kontrolatua izango da dopping analisia eta guzti.
Marka ahaleginaren nondik norakoak: Joan den otsailaren 24an apusturako deialdia egin zuen 19 urtez azpiko edozein aizkolariri 16 kanaerdikotara 6000€ jokatzeko prest zegoela eta martxoaren 7rako hitzordua jarri zuen Tolosako Kantabriko ostatuan.
Egun horretan, ez zen inor azaldu apustua egiteko intentziuekin, beraz , desafioa bertan behera geratu zen. Hori dela eta horain marka ahalegina egitera aterako da orain bere ustez oso momentu honean dagoelako.
Categorías: Aizkolaris
Tags: ander erasun aurtiz kanaerdiko marca marka record errekorra
Intento de record de Mari Jose Sardon - arantxa - 2008-04-17 14:42:32
Dos finales en La Casilla - yiner - 2008-03-07 13:02:40
Tiradas de bueyes en Berriz - Birleko Herri Kirol Elkartea - 2008-02-14 13:56:54
Tiradas de bueyes en Berriz - idoia - 2008-02-11 11:25:50
Agosto 2008 (6)
Julio 2008 (1)
Junio 2008 (4)
Mayo 2008 (5)
Abril 2008 (1)
Marzo 2008 (3)
Febrero 2008 (9)
Enero 2008 (6)
Diciembre 2007 (6)
Noviembre 2007 (5)
Octubre 2007 (11)
AIZKORA TEAM (7)
Ane Uriarte (6)
LEGARRA LESAKA (3)
Ainara Mantinez Gonzalez (2)
eitb24 eitb24 (2)
pello urra (2)
encix a.e. (1)
kepa iribar elizegi (1)
txarung A.B. (1)

Imprimir





