![]() |
Larunbatean ekingo dio Biarritz Olympiquek Europako rugby txapelketa nagusiari, Heineken Kopari. Gloucester etxetik kanpo izango da lapurtarren lehen aurkaria.
Laugarren multzoan dago Biarritz, Cardiff, Gloucester, eta Calvisano izango dira euskaldunen aurkariak.
Frantzian hastear da Top14 liga. Datorren asteartean jokatuko dira aurreneko jardunaldiko partidak. Hori dela eta, Top14 ligan ditugun bi ordezkariak, Baiona eta Biarritz, azken prestaketa lanetan ditugu.
Baionak gaur lagunarteko partida interesgarria jokatuko du. Baionesak Gloucester talde indartsuaren aurka neurtuko dira Jean Dauger estadioan. Partida arratsaldeko zortzietan izango da.
Biarritzek bien bitartean ateak irekita, zaleen aurreko entrenamendua egingo du arratsaldeko hiruretan. Entrenamendua amaitzen denean taldearen aurkezpena egingo da.
Kategoriak: Errugbi gehiago
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Larunbatean jokatuko da Top 14 ligako azken jardunaldia, lehen lau sailkatuek titulorako kanporaketei ekin aurretik.
Biarritz – Castres eta Toulouse – Baiona. Arratsaldeko 15:15etan hasiko dira neurketak.
Biarritz, bosgarren postuan dago, 65 punturekin, Castresekin berdinduta. Beraz, bien artean erabakiko da nork beteko duen toki hori sailkapenean. Baiona bederatzigarren dago, 53 punturekin.
Getxo Arteako Barbara Pla jokalaria Europako Txapelketako jokalari onena izendatua izan da, asteburu honetan Amsterdamen jokatu dena. Espainiako selekzioa seigarren postuan gelditu da Eskoziaren aurka 27-25 galduta.
Barbara Pla, Isabel Rodríguez eta Eva Rincón izan dira Getxo Arteako ordezkariak Espainiako selekzioan. Hirurak Europako Txapelketan parte hartu zuten Erreginaren Kopako txapelketa lortu ondoren.
Kategoriak: Getxo Artea
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Datorren urtean Ordizia, Getxo Artea eta Spyro Bera Bera izango dira berriro ere errugbiko Ohorezko Mailan.
Ordiziak hil ala biziko partida zuen Trevijanon Alcobendasen aurka mailari eutsi ahal izateko eta lortutako garaipenarekin (28-20) sailkapeneko 6. postuan sailkatu dira azkenean.
Getxo Arteak, bestalde, ezin izan zuen azken sailkatua den Bartzelona Faduran gainditu (19-31) eta ezin izan zion laugarren postuari eutsi.
Kategoriak: Spyro Bera Bera Getxo Artea Ordizia
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






