![]() |
| Artxiboak Azaroa 2007 (7) | 1/7 |
Sekulako jendetza espero da, 16.000 zale inguru. Hiru jardunaldi jokatu dira Frantziako Top 14 ligan, Baiona seigarren postuan dago, 9 punturekin, eta bederatzigarren Biarritz, hiru puntu gutxiagoz.
Spyro Bera Berak eskuratu du Faduran jokatutako Ohorezko Mailako euskal derbia. Gipuzkoarrek 24-26 hartu dute mendean Getxo Artea.
Nuerketa benetan zirraragarria izan da, baina Spyrok Zigor Lekarozek egindako entsegu bati esker eskuratu du partida.
Kitmar Ordiziak mendean hartu du Sevillako Cajasol Ciencias talde indartsua (22-21).
Kategoriak: Spyro Bera Bera Getxo Artea
Tags: spyro getxo derbia
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Tabirako CBk eta Durango Rugby Taldeak, bi talde hauek gaur, ostirala, azaroaren 16an, Sukiarekin sinatuko dituzte babesleen hitzarmenak. Hitzarmen hauen bitartez, Sukiak bi kluben irudi eskubideak babestuko ditu bi urtez, Durangoko kirola bultzatuz.
Hitzarmen-sinatzearen ekitaldia Sukiak Durangon dituen lokal berrietan egingo da (Astxiki 3). Hitzarmenak Hilario Perezek (Tabirako C
, Juan Manuel Iriondok (Durango Rugby Taldea) eta Joseba Cedrunek (Sukiaren aldetik) sinatuko dituzte.
Sinatze ekitaldi honen bitartez, Sukiak Durangoko kirol bizimoduan parte hartu nahi du; bi klubek gazteenak direnen artean prestatzen dituzten ekintzak bultzatzeko asmoa ere badu Sukiak.
Tabirako C.B.ren kasuan, kirol prestakuntza lanetan laguntzen du. Saskibaloiaren hedapen ekintzak gazteenak direnen artean bultzatzen ditu entrenatzaileen bitartez. Gaur egun, 92 entrenatzaile daude bertan.
Durango Rugby Taldearen kasuan, berriz, bere errugbi eskolaren babes lanaren bitartez, hemendik aurrera erakunde honek Sukia Rugby Eskola izena hartuko du. Entrenatzaile bat izango dute, kirol honek Durangoko eskoletan hedapena izan dezan. Horrekin batera, errugbi taldeak eskola hauei kirol hau praktikatu ahal izateko beharrezkoa den materiala ere eskainiko die.
Bi kasuetan, hitzarmen hauen helburua (hortaz, Sukiaren babes lanarena ere bai) proiektu hauen barruan zuzendutako umeen eta gazteen balore pertsonalak garatzea da. Kirolaren heziketa arloa balore pedagogikoen ezaugarri bultzatzailea izango lizateke, bizitza-ohitura osasungarriei, talde gisako pentsaerari eta aurkarienganako errespetuari garrantzia emanez. Bi hitzarmenen azkeneko helburua bi taldeek kirol arloan burututako “hezitzaileen eta prestatzaileen” lana bultzatzea da. Azken ezaugarri hau ezinbesteko da proiektu honetan parte hartzen duten umeen eta gazteen osoko prestakuntzarako, pertsona moduan.
Kategoriak: Errugbi gehiago
Tags: tabirako durango errugbi taldea
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Antonio di Scalak 23 urte ditu, argentinarra da eta pilier postirako fitxatu dute. Talde getxoztarrak maila mantentzea du jomuga eta horretarako ari da lanean.
Kategoriak: Getxo Artea
Tags: getxo artea
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Spyro Bera Berak eta Kitmar Ordiziak errugbiko Ohorezko Mailako derbi gipuzkoarra jokatu zuten larunbatean Anoetako estadio txikian.
Spyrok merezitako garaipena lortu zuen eta baita garrantzi handikoa ere (18-3).
Kategoriak: Spyro Bera Bera Ordizia
Tags: spyro derbi
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Azken honen aurka ekingo dio lehiaketari. Europako Challenge txapelketan, Baiona laugarren multzoan dago, aurkariak hurrengoak dira: Sale Sharks (Ingalaterra), Petrarca Padova (Italia), eta Montpellier (Frantzia). Lehen partidua Petrarcaren aurka jokatuko du.
Fernando Lopez, Argentinarra dugu, San Markos klubekoa, eskubiko arroina dugu eta 21 urte dauzka.
Bere jokoa azkarra da, arroina izan arren abiadura haundia dauka, batez ere baloia eskuan duela jolastea du gustuko.
Fernando gogorra da ustartze finkoetan eta arerioaren defentsa lerroa puskatzen iaioa da.
Kategoriak: Spyro Bera Bera
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






