![]() |
| Artxiboak Abendua 2007 (5) | 1/5 |
Datorren abenduaren 22an, 16:00etan, Errugbiko gizonezkoen Euskal Selekzio Seniorrak Cote Basque Landes taldearen aurka partida jokatuko du Faduran (Getxo), Europako Erregioen Txapelketaren barruan. Euskal Errugbi Federazioak, ordea, ez du oraindik hautatutako jokalarien zerrendarik eman, behin-betiko zerrena lesionatuen araberakoa izango da eta; halere, jokalari posible batzuk aipatu ditu federazioak: Pablo Feijoo (Leicester Tigers), Jouseff Haddar (Aviron Bayonnais), Imanol Monasterio (Getxo RT), Jon Magunazelaia (Gernika RT), Oier Garmendia (Hernani CRE)…
Aurkariari dagokionez, izen bera daramaten frantses estatuko departamentuetako klubak biltzen ditu Cote Basque Landes Batzordeak. Hartara, Euskadiko Selekzioaren aurka jokatuko duen taldea Federal 1, 2 edo 3 mailako taldeetan dabiltzan kirolariekin osatuta egongo da: St. Jean de Luz Olympique, US Nafarroa, AS Bayonne, St. Vicent de Tyrosse, St. Paul de Dax, Rotes, SA Hagetmau, Peyrehorade Sport Rugby Pays d´Órthe, Boucau Tarnos Stade, US Mugrón... Gainera, parte hartzaileetako batzuk talde profesionaletatik datoz. “Cote Basque Landes talde gogorra da. Jokalariak profesionaltasunaren atarian daude”, azaldu du Jose Miguel Galdos Euskal Selekzioko zuzendari teknikoak. “Baliteke eurek faborito izatea, baina guk irabazteko jokatuko dugu. Eurek baino azkarragoak izan behar dugu”.
Euskal Selekzioak txapelketa ofizial bitan parte hartzen du gaur egun: Erkidegoen Txapelketa Seniorra-1. maila, estatuko beste selekzio batzuekin eta Europako Erregioen Txapelketa, zeinetan Erkidegoetako Txapelketan klasifikatutako lehenbiziko laurek parte hartzen duten.
Euskadiko Selekzioa Europan
F.I.R.A.-k, Amateur Errugbiaren Nazioarteko Federazioak, 2001-2002 denboraldian sortu zuen Europako Erregioetako Txapelketa. Euskal Selekzioak nazioarteko lehiaketa batean parte hartzen zuen lehenbiziko aldia izan zen, 20 azpiko futboleko eta surfeko Euskal Selekzioekin batera
Horrela, Suedian, Italian eta Hungarian izan da azkeneko urteetan Selekzioa eta, era berean, bertako taldeak ere hartu ditu. Denborarekin, kirol maila igotzen joan da Euskal Selekzioa, beti lehenbiziko postuetan dauden Frantziako Batzordeen parera helduz.
Kategoriak: Errugbi gehiago
Tags: euskadi selekzioa
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Baiona multzoko hirugarren postuan dago 6 punturekin. Sale bera da lider, 20 puntu atera ditu hiru lau partidutan.
Gaur, iluntzeko 21:00etan, Biarritz Olympique–Glasgow Warriors partidua jokatuko da, Heineken Kopakoa. Sailkapenean galestarrak aurreratzeko aukera dute lapurtarrek: Glasgowk 10 puntu ditu, Biarritzek 9. Liderra Saracens da, 11 punturekin.
Multzoko lehen postuan dagoen taldea igaroko da hurrengo kanporaketara, final laurdenetara, eta multzo guztien artean bigarren postuan gelditzen diren bi onenak. Lapurtarrek galtzak bete lan dituzte helburu hori betetzeko. Lehen hurratsa gaur eman behar dute.
Okerrago joan zitzaien gipuzkoarrei. Bera Berak etxean galdu zuen Boadillaren kontra eta Ordiziak Alcobendasen.
9. jardunaldia
Jeep Alcobendas 30 - AMPO Ordizia R.E. 24
F.C. Bartzelona 14 - Getxo Artea R.T. 20
Dismeva El Salvador 27 - CIC Rugby Valladolid 11
Cajasol Ciencias R.C. 27 - U.E. Santboiana 15
Spyro Bera Bera R.T. 11 - Bwin Pozuelo Boadilla CRC 18
Sailkapena
.1. Cetransa Dismeva El Salvador 37 .
2. Bwin Pozuelo Boadilla C.R.C. 33
.3. Cajasol Ciencias R.C. 30
.4. CIC Rugby Valladolid 26
.5. Spyro Bera Bera R.T. 21
.6. Getxo Artea R.T. 3 20
.7. U.E. Santboiana 17
.8. AMPO Ordizia R.E. 16
.9. Jeep Alcobendas Rugby 15
10. FC Bartzelona 1
Kategoriak: Errugbi gehiago
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
2008ko maiatzean jokatuko da aurten Eurokopako Txapelketa Amsterdamen (Holanda).
Kategoriak: Getxo Artea
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Baionaren eta Biarritzen arteko derbia jokatu zen larunbatean Baionako Jean-Dauguer estadioan.
Garaipena Biarritzentzat izan zen azkenean, 10-14 etxeko taldea menderatuta.
Kategoriak: Errugbi gehiago
Tags: derbia baiona biarritz
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






