![]() |
| Artxiboak Urtarrila 2008 (7) | 1/7 |
Larunbat honetan, otsailaren 2an, emakumezkoen Errugbiko Euskal Selekzioak 10:00ak eta 12:00ak bitartean eta 16:00etatik 17:00etara entrenatuko du Donostiako Atletiko Klubaren instalazioetan, zeinak hiru jokalari ematen dizkion euskal taldeari: Amaia Bengoa, Laura Lorenzo eta Ane Puerta. Hori dela eta, 15 urte baino gehiago duten Donostialdeako neskei gonbidapena luzatu nahi zaie entrenamendu horiek ikusi eta kirol horretara hurbil daitezen.
Jose Miguel Galdosen, Errugbiko Euskal Federazioko hautatzailea eta Zuzendari Teknikoaren aburuz, nahitaezkoa da errugbitik topiko batzuk erbesteratzea: "Errugbia ez borrokazko kirola, baizik eta ihes egitekoa eta kontaktuzkoa, eskubaloia izan daitekeen moduan. Gainera, elkartasuna sustatzen duen kirola da".
Galdosek dioenez, "poztasun handia" ematen dio gaur egun "emakumeek gizonezkoena bezain polita edota politagoa den errugbia" praktikatzen dutela ikusteak, eta baita, horren ondorioz, goi mailako atletak agertzeak ere. "Errugbiak emakumezkoen nortasuna eta segurtasuna berresteko balio du".
Kategoriak: Errugbi gehiago
Tags: atletico san sebastian
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Getxo Arteak Ohorezko Mailari eusteko aukera paregabea dauka Ordizia menperatu ostean euskal derbian (23-6).
Garaipena honi esker, getxotarrak laugarren postuan sailkatu dira eta 12 puntura dauka jaitsiera. Jaisteko postuetan, aldiz, Ordizia dago porrotaren ondorioz.
Kategoriak: Getxo Artea Ordizia
Tags: getxo artea ordizia derbi
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Pasa den astean Saracensen aurka galdu ondoren, sailkapenari begira ez dauka inolako eraginik gaurko partiduak, lapurtarrak jada kanporatuta baitaude. Aguileran jokatuko da partidaa, iluntzeko 21:00etan hasita. Viadana Heineken Kopako laugarren multzoko azken sailkatu da. Jokaturiko partida guztiak galdu ditu, eta soilik 3 puntu ditu.
Biarritzek garaipen batekin esan nahi dio agur Europako txapelketa nagusiari, zaleen aurrean ahalik eta jokorik onena atera nahirik. Italian jokaturiko partiduan, ligaxkako lehenengoan, azaroaren 10ean, 11-19 irabazi zuen Biarritzek. Behin partida hau jokatuta, Frantziako Top-14 ligan jarriko ditu indar guztiak euskal taldeak. Hirugarren postuan daude sailkapenean.
Biarritz Olympiquek ez zuen final laurdenetarako sailkatzerik lortu, Saracens taldearen aurka partidu erabakiorra galdu ostean. 45-16 izan zen azken emaitza, ingelesen alde.
Lapurtarrek ez dute lehen fasea gainditzerik izan. Saracensen aurkako partidua irabazi beharrekoa zen, baina hau galduz, agur esan diote Heineken Kopari. Galtzen hasi arren, lehen zatiko erdialdean 3-10 irabazten ari ziren euskaldunak, itxaropenari atea zabalduz. Atsedenaldira berdinketarekin iritsi zen, 13-13, eta bigarren zatian iritsi zen hondamendia. Orotara, ingelesek bost entsegu egin zituzten, lapurtarrek bakarra.
Ligan jarri beharko du beraz gogo guztia Biarritzek, Europako txapelketa nagusia alboratuta. Frantziako Top 14an, hirugarren postuan dago.
Heineken kopako partidak jokatuko dira asteburuan. Biarritzek jokatuko duena erabakiorra izango da lapurtarrentzat.
Saracens izango dute aurkaria, Inglaterran jokatuko den neurketan. Larunbatean jokatuko dute partida, 15.30ean. Multzoko liderra da Saracens, 15 punturekin. Olympique bigarren dago, 13rekin.
Ez badago ezustekorik, neurketa honetan erabakiko da nor izango den multzoko lehena.
Europako Challenge txapelketan, Baionak Montpellier taldea hartuko du, larunbatean 20.45ean. Ez dauka garrantzirik partida honek sailkapenari begira, Baionak ez baitauka dagoeneko zer eginik.
Biarritz Olympiquek garaipen garrantzitsua eskuratu zuen seigarren jardunaldiko partiduan, Aguilera estadioan. Sailkapeneko goikaldean sartzeko aukera eman dio gainera. Montauban talde arriskutsua izan zuen arerio, 10-8 nagusitu zirelarik.
Baionak galdu egin zuen, neurketa ona jokatuz eta ahal zuten dena eginez. Bourgoin izan zen arerioa, eta baionarrek 15-10 galdu zuten.
Sailkapenean, Biarritz hirugarren postuan kokatu da, 18 punturekin. Baiona orain seigarren postuan dago, 16rekin. Liderra Toulouse taldea da, 24 puntu dituztelarik.
Ostiralean jokatuko du Biarritzek Top 14 ligako partida, 20.30ean Aguileran, Montaubanen aurka. 15 puntu ditu lapurtarren arerioak, Biarritzek baino bat gehiago.
Olympiquek aukera polita dauka, irabaziz gero, lehen lau postuetan sartu baitaiteke. Ez da erraza izango, Montauban ere bolada onean sartuta dagoelako. Laugarren posturako lehian dagoen bestea Baionako Aviron da.
Baionak 15 puntu ditu, eta larunbatean jokatuko dute Bourgoin-Jallieu taldearen aurka. 11 puntu ditu talde honek, eta Baionak aukera ona dauka sailkapenean sendotzeko, kontutan izanda bere bi arerio diren Biarritz eta Montauban elkarren aurka ariko direla. Baionaren lehia 17.30ean hasiko da.

Inprimatu






