![]() |
Biarritz Olympiquek ez zuen final laurdenetarako sailkatzerik lortu, Saracens taldearen aurka partidu erabakiorra galdu ostean. 45-16 izan zen azken emaitza, ingelesen alde.
Lapurtarrek ez dute lehen fasea gainditzerik izan. Saracensen aurkako partidua irabazi beharrekoa zen, baina hau galduz, agur esan diote Heineken Kopari. Galtzen hasi arren, lehen zatiko erdialdean 3-10 irabazten ari ziren euskaldunak, itxaropenari atea zabalduz. Atsedenaldira berdinketarekin iritsi zen, 13-13, eta bigarren zatian iritsi zen hondamendia. Orotara, ingelesek bost entsegu egin zituzten, lapurtarrek bakarra.
Ligan jarri beharko du beraz gogo guztia Biarritzek, Europako txapelketa nagusia alboratuta. Frantziako Top 14an, hirugarren postuan dago.
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






