Honetaz hitz egiten da:
2008/01/18
Heineken Kopako azken partida jokatuko du gaur Biarritzek, etxean Viadana talde italiarraren aurka.

Pasa den astean Saracensen aurka galdu ondoren, sailkapenari begira ez dauka inolako eraginik gaurko partiduak, lapurtarrak jada kanporatuta baitaude. Aguileran jokatuko da partidaa, iluntzeko 21:00etan hasita. Viadana Heineken Kopako laugarren multzoko azken sailkatu da. Jokaturiko partida guztiak galdu ditu, eta soilik 3 puntu ditu.


Biarritzek garaipen batekin esan nahi dio agur Europako txapelketa nagusiari, zaleen aurrean ahalik eta jokorik onena atera nahirik. Italian jokaturiko partiduan, ligaxkako lehenengoan, azaroaren 10ean, 11-19 irabazi zuen Biarritzek. Behin partida hau jokatuta, Frantziako Top-14 ligan jarriko ditu indar guztiak euskal taldeak. Hirugarren postuan daude sailkapenean.
Kategoriak: Errugbi gehiago
Egilea: ni neu
Tags:
Tokia: Biarritz
Iruzkinak (1):

Filgi

bainan bereziki beren publiko aintzinean orain arteko emaitza eta joko txarrak ahanztarazi behar dute.
Hitz batez: gai mailako talde bat da ala ez ? erantzuna gaur bertan.
Aupa B.O.

18/01/08

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Errugbia
Spyro Bera Bera, Getxo, Ordizia.. esku-eskura duzu orain errugbiko mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Hegoafrika, munduko txapelduna Ingalaterra menperatuta - maibiwox - 2008-02-21 13:15:59
Azken garagardo tragoa - Filgi - 2008-01-18 12:46:32
Artxiboak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu