Artxiboak Otsaila 2008 (10)1/10
Honetaz hitz egiten da:
2008/02/27

Koldo Barandiaran, Edu Martin eta Unai Lasa Espainiako 18 urtez apiko kontzentrazioan izango dira Madrilen, otsailak 27tik martxoak 2ra bitartean. Egun horietan, martxoak 14tik 23ra izango den Europako Kopako Txapelketa prestatuko dute. 

SPYRO BERA BERA GAZTE taldeko hiru jokalariak 1990 urtean jaiotakoak dira, beraien gazte lehenengo urtea da, eta Bera Berako errugby eskolan hasitakoak. Koldo oso jokalari konpletua, hasieran medio mele bezela hezi zan, orain erdiko postuan ari da jolasten. Berezi egiten da bere joko ikugarritasuna eta teknikarengatik, oso plakatzaile ona da.  

Edu berriz, apertura izanik, oso jokalari teknikoa eta mugimendu eleganteak ditu. Balioak: hanka ona, eta aurkaria atzean usteko gaitasuna baloia eskuan duenean. 

Unaiek berriz beti izan da talonatzailea, aurten berriz 8 ona dela erakutsi du eta aurrelarien buru da. Bere indarra eta izateko erak eraman du espainiako selekziora. 

Deialdi honetan ere Alberto Oliveras eta Ander Ayala daude, gure jokalariak izandakoak, orain Aviron Bayonnais taldean. 




2008/02/26
Asteazkenean adiskidantzazko partida erakargarria jokatuko da Ordizian.

Argentinako txapelduna, La Plata talde handia arituko da bertan. Arratsaldeko 7tan, La Plataren bigarren taldea Gipuzkoako selekzioaren aurka lehiatuko da. Arratsaldeko 20:00etan, Ampo Ordizia – La Plata partida jokatuko da.



2008/02/24

Galesek lidergoari eutsi dio Sei Nazioen txapelketan Italia menperatu zuelako.

Ingalaterrak Frantziaren etxean irabazi zuen eta Irlanda izan zen nagusi Eskoziaren aurka.

- 3. jardunaldia:

Gales 47 - Italia 8
Irlanda 34 - Eskozia 13
Frantzia 13 - Ingalaterra 24

- Sailkapena:

.1. Gales 6
.2. Irlanda 4
.3. Frantzia 4
.4. Ingalaterra 4
.5. Italia 0
.6. Eskozia 0




2008/02/17

Ordiziak irabazi zuen Spyro Bera Beraren aurka jokaturiko euskal derbia, Errugbiko Ohorezko Mailan (16-9).

Getxo Artea, berriz, garaipena erdietsi zuen Santboianaren kontra (19-10). Bizkaitarrak laugarren postuan sailkatuta daude.

- 14, jardunaldiaren emaitzak:

F.C. Barcelona - Dismeva El Salvador 41-17
Jeep Alcobendas - Cajasol Ciencias R.C. 21-14
AMPO Ordizia R.E. - Spyro Bera Bera R.T. 16-9
Getxo Artea R.T. - U.E. Santboiana 19-10
CIC Rugby Valladolid - Bwin Pozuelo Boadilla C.R.C. 13-38

- Sailkapena:

.1. Cetransa Dismeva El Salvador 50
.2. Bwin Pozuelo Boadilla C.R.C. 48
.3. Cajasol Ciencias R.C. 41
.4. Getxo Artea R.T. 38
.5. CIC Rugby Valladolid 36
.6. Spyro Bera Bera R.T. 28
.7. U.E. Santboiana 27
.8. Jeep Alcobendas Rugby 26
.9. AMPO Ordizia R.E. 26
10. F.C. Barcelona 12




2008/02/14

Ampo Ordizia - Spyro Bera Bera derbia jokatuko da larunbatean, arratsaldeko 16:30ean, Trevijanon. 

Donostiarrek 28 puntu dituzte eta seigarren postuan daude. Ordiziarrek, ordea, 22 puntu dituzte eta azken aurrekoak dira. Igandean jokatuko da Getxoren eta Santboianaren artekoa. Frantziako top 14 ligari dagokionez, ostiralean Montpellier – Biarritz partida jokatuko da, larunbatean Baiona – Montauban.




2008/02/10

- 1, jardunaldia:

Irlanda 16 - Italia 11
Ingalaterra 19 - Gales 26
Eskozia 6 - Frantzia 27

- 2. jardunaldia:

Gales 30 - Eskozia 15
Frantzia 26 - Irlanda 21
Italia 19 - Ingalaterra 23

- Sailkapena:

1. Frantzia 4
2. Gales 4
3. Irlanda 2
4. Ingalaterra 2
5. Italia 0
6. Eskozia 0




2008/02/09

Frantziako selekzioak Sei Nazioen Txapelketako bere bigarren garaipena jarraian eskuratu zuen Irlanda 26-21 menderatuta. 

Hasiera polita izan zuen Marc Lievremontek zuzentzen duen taldeak, baina azkenean kostata lortu zuen garaipena. 

Garaipen horrekin argi eta garbi utzi du Frantziak txapelketa irabazteko faborito nagusia dela. 




2008/02/09

Galeseko selekzioak Sei Nazioen txapelketako ametsari eutsi zion Eskoziaren aurka garaipena lortuta.

Fitxa teknikoa:

30 - Gales: Byrne, Roberts, Shanklin, Henson, S. Williams, Hook (S. Jones, 58'), M. Phillips (Peel, 58'), R. Jones (Delve, 62'), M. Williams, Thomas, Gouth, Evans, A. Jones, Bennett eta D. Jones (G. Jenkins, 53').

15 - Eskozia: Paterson, Walker, De Luca (Morrison, 71'), Henderson, Webster, Parks, Blair (Cusiter, 74'), Barclay, Brown, White (Hogg, 33'), Hamilton, Hines (MacLeod, 62'), Murray, Ford eta Jacobsen.




2008/02/03

Frantziako selekzioak garaipen erosoa lortu zuen Eskoziaren aurka Sei Nazioen txapelketako aurreneko jardunaldian (6-27).

Frantzia izan zen iazko txapelketako irabazlea eta aurten, oraingoz, indartsu hasi dira.

Emaitzak

Igandea

Eskozia - Frantzia 6-27

Larunbata

Irlanda - Italia 16-11

Ingalaterra - Gales 19-26




2008/02/02

Irlandak garaipena eskuratu du Italiaren aukako Sei Nazioen txapelketako aurreneko partidan (16-11)

Irlandako selekioak kostata eskuratu zuen partida eta italiarrek gutxigatik ez zuten ezustekoa eman. 







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Errugbia
Spyro Bera Bera, Getxo, Ordizia.. esku-eskura duzu orain errugbiko mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Hegoafrika, munduko txapelduna Ingalaterra menperatuta - maibiwox - 2008-02-21 13:15:59
Azken garagardo tragoa - Filgi - 2008-01-18 12:46:32
Artxiboak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu