![]() |
Koldo Barandiaran, Edu Martin eta Unai Lasa Espainiako 18 urtez apiko kontzentrazioan izango dira Madrilen, otsailak 27tik martxoak 2ra bitartean. Egun horietan, martxoak 14tik 23ra izango den Europako Kopako Txapelketa prestatuko dute.
SPYRO BERA BERA GAZTE taldeko hiru jokalariak 1990 urtean jaiotakoak dira, beraien gazte lehenengo urtea da, eta Bera Berako errugby eskolan hasitakoak. Koldo oso jokalari konpletua, hasieran medio mele bezela hezi zan, orain erdiko postuan ari da jolasten. Berezi egiten da bere joko ikugarritasuna eta teknikarengatik, oso plakatzaile ona da.
Edu berriz, apertura izanik, oso jokalari teknikoa eta mugimendu eleganteak ditu. Balioak: hanka ona, eta aurkaria atzean usteko gaitasuna baloia eskuan duenean.
Unaiek berriz beti izan da talonatzailea, aurten berriz 8 ona dela erakutsi du eta aurrelarien buru da. Bere indarra eta izateko erak eraman du espainiako selekziora.
Deialdi honetan ere Alberto Oliveras eta Ander Ayala daude, gure jokalariak izandakoak, orain Aviron Bayonnais taldean.
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





