![]() |
Frantzian hastear da Top14 liga. Datorren asteartean jokatuko dira aurreneko jardunaldiko partidak. Hori dela eta, Top14 ligan ditugun bi ordezkariak, Baiona eta Biarritz, azken prestaketa lanetan ditugu.
Baionak gaur lagunarteko partida interesgarria jokatuko du. Baionesak Gloucester talde indartsuaren aurka neurtuko dira Jean Dauger estadioan. Partida arratsaldeko zortzietan izango da.
Biarritzek bien bitartean ateak irekita, zaleen aurreko entrenamendua egingo du arratsaldeko hiruretan. Entrenamendua amaitzen denean taldearen aurkezpena egingo da.
Kategoriak: Errugbi gehiago
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Larunbatean jokatuko da Top 14 ligako azken jardunaldia, lehen lau sailkatuek titulorako kanporaketei ekin aurretik.
Biarritz – Castres eta Toulouse – Baiona. Arratsaldeko 15:15etan hasiko dira neurketak.
Biarritz, bosgarren postuan dago, 65 punturekin, Castresekin berdinduta. Beraz, bien artean erabakiko da nork beteko duen toki hori sailkapenean. Baiona bederatzigarren dago, 53 punturekin.
Getxo Arteako Barbara Pla jokalaria Europako Txapelketako jokalari onena izendatua izan da, asteburu honetan Amsterdamen jokatu dena. Espainiako selekzioa seigarren postuan gelditu da Eskoziaren aurka 27-25 galduta.
Barbara Pla, Isabel Rodríguez eta Eva Rincón izan dira Getxo Arteako ordezkariak Espainiako selekzioan. Hirurak Europako Txapelketan parte hartu zuten Erreginaren Kopako txapelketa lortu ondoren.
Kategoriak: Getxo Artea
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Datorren urtean Ordizia, Getxo Artea eta Spyro Bera Bera izango dira berriro ere errugbiko Ohorezko Mailan.
Ordiziak hil ala biziko partida zuen Trevijanon Alcobendasen aurka mailari eutsi ahal izateko eta lortutako garaipenarekin (28-20) sailkapeneko 6. postuan sailkatu dira azkenean.
Getxo Arteak, bestalde, ezin izan zuen azken sailkatua den Bartzelona Faduran gainditu (19-31) eta ezin izan zion laugarren postuari eutsi.
Kategoriak: Spyro Bera Bera Getxo Artea Ordizia
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Galesko errugbi selekzioak Irlandakoa gainditu du Dublinen Sei Nazioen txapelketako partidan. Ondorioz, lidergoan egingo dio aurre azken jardunaldiari.
"Grand Slama" irabazteko aukera duen selekzio bakarra da. Irlandak, ordez, titulua eskuratzeko aukera guztiak galdu ditu Croke Parken.
Eskoziak, bestalde, 15-9 irabazi zuen Ingalaterraren aurkako partida. Igandean Frantziak eta Italiak jokatuko dute.
Kategoriak: Errugbi gehiago
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Euskadik 6-24 irabazi zion Andaluziako selekzioari Emakumezkoen Espainiako Txapelketan. Atsedenaldira heldu arte, partida oso orekatua izan zen. Lehenengo zatian, Euskadiren aldeko zigor-entsegu batek laugarren minutuan eta Andaluziak erdietsitako zigor-kolpe batek markagailua 3-5ean utzi zuten.
Bigarren zatiaren lehenengo minutuetan Barbara Plaren bi korrikaldiren ostean lortutako bi entseguk (41. eta 61. minutuak), eta Pla berak erdietsitako kolpeak Andaluzia atzean utzi zuten. Aitziber Porrasen beste entsegu batek 24 tantotan utzi zuen Euskadiko selekzioaren markagailua. Andaluziak ere, zigor kolpe bat egin zuen 54. minutuan.
Garaipen honen ostean, Euskadik bere taldeko lehenengo postuan amaitu du lehenengo fase hau eta Txapelketako finala Madrilen aurka jokatuko du martxoaren 29 edo 30ean erabakitzeke dagoen zelaian. Iturria: Euskadiko Errugbi Federazioa
Kategoriak: Errugbi gehiago
Tags: euskadi selekzioa emakumezkoak
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Anoetako Miniestadioan jokatu zen larunbatean Spyro Bera Bera eta Getxo Artea taldeen arteko euskal derbia. Gipuzkoarrek merezitako garaipena eskuratu zuten (21-9).
Getxok joko eskasa erakutsi zuen neurketako bigarren zatian; 96-97 denboralditik ez dute bizkaitarrek garaipena eskuratu Donostian.
-15. jardunaldiko emaitzak:
Bwin Pozuelo Boadilla C.R.C. 29 - F.C. Barcelona 27
Cetransa Dismeva El Salvador 33 - Jeep Alcobendas 3
Cajasol Ciencias R.C. 48 - AMPO Ordizia R.E. 17
Spyro Bera Bera R.T. 21 - Getxo Artea R.T. 9
U.E. Santboiana 29 - CIC Rugb y Valladolid 3
- Sailkapena:
---------------------------
.1. Cetransa Dismeva El Salvador
.2. Bwin Pozuelo Boadilla
.3. Cajasol Ciencias
.4. Getxo Artea R.T.
.5. CIC Rugby Valladolid
.6. Spyro Bera Bera R.T.
.7. U.E. Santboiana
.8. Jeep Alcobendas Rugby
.9. AMPO Ordizia R.E.
10. F.C. Barcelona
Kategoriak: Spyro Bera Bera Getxo Artea
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






