![]() |
| Tag durango (1) | 1/1 |
2007/11/16
Tabirako CBk eta Durango Rugby Taldeak, bi talde hauek gaur, ostirala, azaroaren 16an, Sukiarekin sinatuko dituzte babesleen hitzarmenak. Hitzarmen hauen bitartez, Sukiak bi kluben irudi eskubideak babestuko ditu bi urtez, Durangoko kirola bultzatuz.
Hitzarmen-sinatzearen ekitaldia Sukiak Durangon dituen lokal berrietan egingo da (Astxiki 3). Hitzarmenak Hilario Perezek (Tabirako CB), Juan Manuel Iriondok (Durango Rugby Taldea) eta Joseba Cedrunek (Sukiaren aldetik) sinatuko dituzte.
Sinatze ekitaldi honen bitartez, Sukiak Durangoko kirol bizimoduan parte hartu nahi du; bi klubek gazteenak direnen artean prestatzen dituzten ekintzak bultzatzeko asmoa ere badu Sukiak.
Tabirako C.B.ren kasuan, kirol prestakuntza lanetan laguntzen du. Saskibaloiaren hedapen ekintzak gazteenak direnen artean bultzatzen ditu entrenatzaileen bitartez. Gaur egun, 92 entrenatzaile daude bertan.
Durango Rugby Taldearen kasuan, berriz, bere errugbi eskolaren babes lanaren bitartez, hemendik aurrera erakunde honek Sukia Rugby Eskola izena hartuko du. Entrenatzaile bat izango dute, kirol honek Durangoko eskoletan hedapena izan dezan. Horrekin batera, errugbi taldeak eskola hauei kirol hau praktikatu ahal izateko beharrezkoa den materiala ere eskainiko die.
Bi kasuetan, hitzarmen hauen helburua (hortaz, Sukiaren babes lanarena ere bai) proiektu hauen barruan zuzendutako umeen eta gazteen balore pertsonalak garatzea da. Kirolaren heziketa arloa balore pedagogikoen ezaugarri bultzatzailea izango lizateke, bizitza-ohitura osasungarriei, talde gisako pentsaerari eta aurkarienganako errespetuari garrantzia emanez. Bi hitzarmenen azkeneko helburua bi taldeek kirol arloan burututako “hezitzaileen eta prestatzaileen” lana bultzatzea da. Azken ezaugarri hau ezinbesteko da proiektu honetan parte hartzen duten umeen eta gazteen osoko prestakuntzarako, pertsona moduan.
Edukia igo

Inprimatu





