![]() |
| Tag emakumezkoak (1) | 1/1 |
Euskadik 6-24 irabazi zion Andaluziako selekzioari Emakumezkoen Espainiako Txapelketan. Atsedenaldira heldu arte, partida oso orekatua izan zen. Lehenengo zatian, Euskadiren aldeko zigor-entsegu batek laugarren minutuan eta Andaluziak erdietsitako zigor-kolpe batek markagailua 3-5ean utzi zuten.
Bigarren zatiaren lehenengo minutuetan Barbara Plaren bi korrikaldiren ostean lortutako bi entseguk (41. eta 61. minutuak), eta Pla berak erdietsitako kolpeak Andaluzia atzean utzi zuten. Aitziber Porrasen beste entsegu batek 24 tantotan utzi zuen Euskadiko selekzioaren markagailua. Andaluziak ere, zigor kolpe bat egin zuen 54. minutuan.
Garaipen honen ostean, Euskadik bere taldeko lehenengo postuan amaitu du lehenengo fase hau eta Txapelketako finala Madrilen aurka jokatuko du martxoaren 29 edo 30ean erabakitzeke dagoen zelaian. Iturria: Euskadiko Errugbi Federazioa
Azken garagardo tragoa - Filgi - 2008-01-18 12:46:32
Ekaina 2008 (1)
Maiatza 2008 (1)
Apirila 2008 (2)
Martxoa 2008 (4)
Otsaila 2008 (10)
Urtarrila 2008 (7)
Abendua 2007 (5)
Azaroa 2007 (7)
Urria 2007 (9)
Iraila 2007 (2)

Inprimatu





