Honetaz hitz egiten da:
2007/11/29

Gorka Garatek Javier Arroyo ordezkatuko du Arrate taldearen deialdian Antequerari aurre egiteko. Izan ere, eibartarrek larunbatean jokatuko dute Asobal Ligako 12. jardunaldiko partida.

Arroyo hegaleko jokalaria min hartuta dago eta aste batzuk egon beharko da jokatu gabe, Sorian jokaturiko aurreko jardunaldian, ezker belauna bihurritu baitzuen, Arrateko bigarren taldean jokatuta.




2007/11/28

Javier Zuriarrain izendatu dute Asobal Ligako presidente hurrengo lau urteetarako Sant Joan Despin (Bartzelonan) egindako bileran. 

 Zuriarrain donostiarra guztien adostasunez izendatu dute presidente. Bilera horretan, gainera, ordezkarien batzorderako hurrengo hauteskundeak deitu dituzte. Abenduan izango dira.




2007/11/25

Portland San Antoniok garaipena erdietsi zuen Esloveniako Tratan Presov taldearen aurka (29-35), Txapeldunen Ligako lehen ligaxkako azken norgehiagokan, eta, beraz, nafarrek D Multzoko lehen postua ziurtatu zuten.

Antonianoak lidergoan zeuden, hiru garaipen eta ni berdinketa lortuta. Esloveniarren aurka gol batengatik porrota jaso arren, final-zortzirenetako txartela eskuratzeko aukera zuten.

Hurrengo kanporaketarako txartela ia ziurtatuta, Javier Cabanasek zuzentzen duen taldeak kontu handiz ekin zion partidari lesioak saihesteko, eta, halaber, Valladoliden kontrako Errege Kopako neurketa ondo prestatzeko.




2007/11/23

Portland San Antonio – Ademar Leon eta Ciudad Real – Valladolid, hauek izango dira Asobal kopako bi finalerdiak, zozketa bidez erabaki direnak

Abenduaren 22an jokatuko dira finalerdiak, arratsaldeko 18:00etan Ciudad Real eta Valladoliden artekoa, arratsaldeko 20:00etan nafarren eta Ademarren txanda izango da.


Bi irabazleek, abenduaren 23an jokatuko dute finala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.




2007/11/22

Portland San Antoniok aise irabazi zuen Algecirasen aurka (30-41). Hortaz, titulua irabazteko lehiari eutsi dio talde nafarrak.

- Fitxa teknikoa:

30. Algeciras Balonmano: Tsilimparis, Kellvin (2), Ricard Reig (3), Nadoveza (6), Nenadic (10), Pogorelov (1), Valero Rivera (3, 1p) -hasierako taldea- Montavez (1), Borja Fernandez (1), Stojinovic, Gabi Gonzalez (1), Redondo (1) eta Juanma Cruz (1).

41. Portland San Antonio: Svensson, Carvajal (2), Vugrinec (8), Dominikovic (4), Ortigosa (4), Juancho Perez (1), Jorgenssen (4) -hasierako taldea- Carlos Ruesga (5), Borragan, Adrian Crowley (0), Malmagro (9, 5p) eta Nikolic (4).

____

Arratek Ademar talde handiaren aurka irabazi zuen. Leongo taldeak orain arte ez zuen porrota ezagutzen, baina eibartarrek garaipen garrantzitsua erdietsi zuten.

- Fitxa teknikoa:

32 - Arrate: (17 y 15) Malumbres (Vucinic, ps.), Jurkiewicz (12, 2 p.), Arrieta (1), Ivo Diaz, Vargas, Berrios (6), Carou, Stefanovic, Arroyo, Salaberria, Kobin (5), Rudovic (3) eta Dalibor Cutura (5).

28 - Ademar Leon: (14 y 14) Alilovic (Saric, ps.), Jacobsen (4), Valçic (1), Garralda (1), Aguinagalde (4), Krivochlykov, Urdiales (4, 3 p.), Sarmiento (2), Castresana, Laluska, Stranovsky (5), Costa (7).




2007/11/17

Portland San Antoniok denboraldiko seigarren garaipena eskuratu zuen Keymare Almeriaren aurka (22-29). Nafarrak sailkapeneko goiko postuetan dira.

Arratek, bestalde, berdinketa erdietsi zuen Teka Cantabriari egin zion bisitan (25-25). Gipuzkoarrak bederatzigarren postuan dira.




2007/11/15

Portland San Antoniok berdinketa eskuratu zuen Danimarkako Gudme taldearen aurka Txapeldunen Ligako norgehiagokan (29-29). 

Horrela, D multzoko lidergoari eutsi diote nafarrek.

- Fitxa teknikoa:

29 - Gudme (14+15): Henrikssen, Hallgrimson (7), Lasse Svan (6, 3p), Hansen (2), Green (6), Petersen (4), Svensson (1), Jorgensen (-), Jernemyr (1) eta Snorri (2).

29 - Portland San Antonio (16+13): Svensson(Matosevic, ps), Ortigosa (2), Carvajal (3), Dominikovic (-), Juancho Pérez (-), Jorgensen (4), Nikolic (2), Malmagro (7, 5p), Ruesga (5), Balic (2) eta Vugrinec (4).




2007/11/13
Itxako talde nafarrari aurkari indartsua egokitu zaio EHF Kopako zozketan, Conexi talde hungariarra alegia.

Lehen partida etxean jokatuko dute eta bueltakoa Hungarian.

Errekopan Akaba Bera Berak Txapeldunen Ligako D multzoko hirugarren postuan geratzen den taldea izango du aurrean.

Kopa EHF, final-zortzirenak

HC Motor Zaporozhye (UKR) - lLda (ESP)
ITXAKO NAVARRA (EUS) - Cornexi Alcoa Auto Bahn (HUN)
Galytchanka Lviv (UKR) - Byasen Elite (NOR)
Ikast Bording (DIN) - Milli Piyango (TUR)
Dinamo Petrohemija Pancevo (SRB) - Metz Moselle Lorraine (FRA)
Dinamo Volgogrado (RUS) - Iuventa Michalovce (SVK)
ZRK Knjaz Milos (SRB) - Dunaferr (HUN)
Mios Biganos (FRA) - SPR SAFO Lublin (POL)



2007/11/13
Portlandek eta Gudme asteazkenean jokatuko dute Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldiko partida.

Bi taldeek D multzoko lehen postua dute jokoan, beraz, partida interesgarria Danimarkako Odense herrian jokatu beharrekoa.

Asteazkenean gaueko 22:00etan jokatuko da partida.



2007/11/11

Arratek porrot mingarria  jaso zuen larunbatean Granollers taldearen aurka (23-24). Katalanek merezitako garaipena eskuratu zuten ahul jokatu zuen Arrateren aurka.

Portland San Antoniok, bestalde, landutako garaipena erdietsi zuen Torreviejaren aurka (26-22). Nafarren jokoak hobera egin du, argi eta garbi








Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Eskubaloia
Portland, Bidasoa, Arratea, Itxako, Bera Bera... esku-eskura duzu orain eskubaloiko mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Urtean erabiltzailerik aktiboena
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu