Honetaz hitz egiten da:
2007/12/31

Itxako Navarrak liga txapeldunari irabazi zion, eta Akaba Bera Berak liderraren aurka berdinketa erdietsi zuen. Itxako eta Union Ribarrojaren artekoa, 23-25 amaitu zen nafarren alde. 

Defentsan oinarritu zuen garaipena Ambros Martinen taldeak. Honen inguruko datu bat: bigarren zatiko lehen 25 minututan 4 gol soilik sartu zituen Union Ribarrojak, itota eta ideiarik gabe aurkitu ziren. Itxakok zazpi goleko aldea ere izan zuen bere alde, baina azkenerako etxekoek apur bat txukundu zuten markagailua. Lehen aldiz lortu zuen garaipena Itxakok kantxa horretan. 

Akaba Bera Berak liderraren bisita jaso zuen, Elda Prestigio indartsua. Partida gogorra izan zen, intentsitate handiz jokaturikoa. Donostiarrek defentsa ona egin zuten. Atsedenaldian Akaba galtzen, 11-12. Amaierarako minutu erdia falta zela, 22-23 Elda irabazten ari zen. penaltia egin zioten Tati Garmendiari, berak sartu zuen, eta berdinketaerkin amaitu zen lehia. Sailkapenean, Eldak 21 puntu ditu lidertzan, Saguntok eta Itxako Navarrak 19, Ribarrojak 18, eta Akaba Bera Berak 12. Horiek dira lehen bost sailkatuak.




2007/12/24

Munduko txapelketak eragindako etenaldiaren ostean emakumezkoen ligari berrekin zaio. Euskal derbia jokatu zen larunbatean Lizarran, Itxako Navarra eta Akaba Bera Bera aurrez aurre. 

Berdinketarekin amaitu zen, 24-24. Partida parekatua izan zen, oso borrokatua, defentsa gogorrekoa, eta bi atezainek lan oso ona egin zutena. Atsedenaldira 12-12 joan ziren, bigarren zatiko partziala ere berbera egin zuten. 

Puntu banaketa, nafarrek 17 puntu dituzte eta laugarren daude, donostiarrek 11 dituzte eta bosgarrenak dira. Partida gogorrak dituzte: Akabak hurrengo jardunaldian Orsan Elda Prestigio liderra hartuko du, eta Itxakok Ribarrojari egingo dio bisita. Nafarrek hirugarren posturako hurratsa eman dezakete. 




2007/12/23

Ciudad Realek Asobal Kopako titulua erdietsi du bosgarren aldiz jarraian, nahiz eta horretarako lan handia egin behar izan zuen.

Ademar saiatu zen amaiera arte, baina ezin izan zuen Ciudad Real gainditu, eta, azkenean, 25-23 galdu zuen.




2007/12/22

Portland San Antoniok porrota jaso du Asobal Kopako finalerdietan, Ademar Leonen aurka. Gol batengatik galdu dute nafarrek (27-28).

Hortaz, antonianoak lehiaketa horretatik at geratu dira.

Beste finalerdian, Ciudad Realek Valladolid anfitrioia menperatu du (28-34).

Beraz, Ademarrek eta Ciudad Realek jokatuko dute finala.




2007/12/21

Munduko txapelketa amaitu ostean, emakumezkoen eskubaloi liga izango dugu berriz ere asteburu honetan.

Euskal derbiarekin berrekingo diote bideari Itxako Navarrak eta Akaba Bera Berak. Lizarran jokatuko dute larunbatean, 18:30ean. 

Nafarrak laugarren postuan daude, 16 punturekin. Donostiarrak bosgarrenak dira, 10 punturekin. Bost aste izan dira liga txapelketarik gabe.




2007/12/15

Arratek eta Portland San Antoniok garaipena lortuta amaiera eman diote Asobal Ligako lehen itzuliari. Nafarrek 27-39 irabazi dute Pontevedran eta eibartarrek 27-26 irabazi dute Alemriaren aurka.

Horren ondorioz, gipuzkoarrek 17 urte eta gero Kopa jokatzeko txartela eskuratu dute. Arrate zortzigarren postuan sailkatu da.




2007/12/13
Portlandek ez zuen arazorik izan garaipena eskuratzeko nahiz te ahainbat baja garrantzitsu izan bere taldean.
Halele, lehen zatian 18-17 irabazten joan zen, bigarrenean aldiz, euren kalitatea erakutsiz erdietsi zuten garaipena.

Fitxa teknikoa:


38 - Portland San Antonio (18+20): Svensson; Matosevic (p.s.); Carvajal (4), Vugrinec (8), Dominikovic (1), Ruesga (6), Hernández (1), Ortigosa (4), Malmagro (5, 2p), Juancho (-), Nikolic (8) eta Meoki (1).
32 - Naturhouse La Rioja (17+15): Aginagalde; Torrego (p.s.); Parra (-), Gustavo Alonso (2), Fis (2), Romero (5), Aguirrezabalaga (3), Belaustegui (5), Novelle (3), Guardiola (-), Mojsovski (1), Amargant (-), Tvedten (8, 7p) eta Masachs (3).

Arratek lehen zatian joko bikaina egin zuen eta lau goleko aldeaz joan zen atsedenaldira. Bigarrenean abantaila ezin izan zuen eutsi eta berdinketarekin konformatu behar izan ziren.

Fitxa teknikoa:

19. BM Torrevieja (7+12): Tejanovic, Paul (-), Mapsen (1), Pellitero (1), Hansen (1), Meijer (1) y Gurguindo (4) -siete inicial- Andersson (-), Simonet (-), Jiménez (1), Rochel (4), Ancizu (-), Gómez (ps) y Cuartero (6,5p). 19.
JD Arrate (11+8): Malumbres, Arrieta (-), Aldazabal (1), Vargas (-), Cerríos (3), Carou (2) y Cutura (5,3p) -siete inicial- Jurkiewizs (2), Scepanovic (3), Vucinic (-), Salaberría (2), Kobin (-) y Rudovic (1).



2007/12/10
31-24 jipoitu zuen Ciudad Real taldeak Portland San Antonio. Porrot mingarria eta ondorio latzekin, nafarrek Ligari agur esan behar diotelako oraindik denboraldia amaitzeko hainbeste falta denean.

Javier Cabanasen taldeak baja garrantzitsuak izan zituen, hala nola,   Balic, Kjelling eta Andorinho. Halere, jokoa eskasa izan zen eta porrota argia.

31 - BM Ciudad Real (17+14): Sterbik, Davis (4), Garcia Parrondo (4), Laen (4), Metlicic (5), Chema Rodriguez (4) eta Alberto Entrerrios (2). Dinart (1), Viran Morros (3), Rutenka (3, 1 p.), Kallman eta Zorman (1).

24 - Portland San Antonio (12+12): Matosevic, Vugrinec (5), Dominikovic (3), Hernandez (2), Ortigosa (-), Juancho Perez (-) y Jorgensen (-).  Svensson (ps), Malmagro (7, 4 p.), Ruesga (2), Nikolic (4), Adrian Crowley (-) eta Carvajal (1).



2007/12/09

Cupicek Octavio Pilotesen aldeko gola sartu zuen norgehiagokaren amaierara heltzeko hiru segundo baino ez zirenean falta eta Arrateren suspertzea zapuztu zuen.

21-26 galtzen ari ziren eibartarrak, baina markagailuari buelta eman eta 30-29 jarri ziren. Uste zitekeena baino partida zailagoa jokatu zuen Arratek eta, azkenean, landutako puntua erdietsi zuen (30-30).




2007/12/02

Portland San Antoniok urrezko garaipena lortu zuen Bartzelonaren aurka Cristian Malmagro katalanak azken segundoan lortutako golari esker (27-26). Partida benetan zirraragarria izan zen, eta azkenean nafarrek eskuratu zituzten bi puntuak. 

Arratek, bestalde, garaipena eskuratu zuen ere Antequeraren aurka. Gipuzkoarrek bigarren zatiko aurreneko sei minutuetan urtzi zuen neurketa erabakita (34-26).







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Eskubaloia
Portland, Bidasoa, Arratea, Itxako, Bera Bera... esku-eskura duzu orain eskubaloiko mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Urtean erabiltzailerik aktiboena
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu