![]() |
Itxako Navarrak larunbatean Elda Prestigioren aurka jokatuko du. Bi talde hauek berdinduta daude ligako lehen bi postuetan, 25na puntu dituzte.
Hamabi partidu falta dira liga amaitzeko, eta gauzak dauden moduan, nafarrek liga irabazteko aukera dutela garbi dago. Elda talde indartsua da, faboritoa bera da, baina ilusioz eta lana eginez beraiekin berdintzea lortu du Itxakok. Noski oso garrantzitsua litzateke elkarren aurkako partidu honetan emaitza ona lortzea.
Neurketa arratsaldeko 18.30ean jokatuko da. Lehen itzulian, Lizarran, bigarren jardunaldiko partidan, 22-27 nagusitu zen Levanteko taldea.
Bien bitartean, Akaba Bera Berak Elxen jokatuko du, Mustang taldearen aurka. Donostiarren helburua bosgarren postuan sendotzea da, Roquetasekin berdinduta baitaude. Elxeko taldea beheko postuetan dago.
Kategoriak: Akaba Bera Bera Itxako
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Herrialdeen arteko Europako txapelketa amaituta, Asobal ligari ekingo diote berriz ere asteburuan euskal taldeek. Derbia jokatuz egingo dute gainera, Arrate – Portland neurketa jokatuko baita Eibarren igandean arratsaldeko 6tan.
Nafarrak hirugarren postuan daude, 22 punturekin, eta eskubaloi liga nolakoa den jakinda, lehen postuetatik urrun, Ciudad Real lau puntura baitago. Arrate zazpigarren postuan ageri da, 17 punturekin.
Kategoriak: Portland San Antonio Arrate
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
CAI Balonmano Aragon eta Bartzelona taldeek Errege Kopako XII. edizioaren lehen kanporaketa jokatuko dute Zaragozan, apirilaren 16a eta 20a bitartean. Bestalde, Ciudad Realek txapelketari ekingo dio Balonmano Antequeraren aurka.
Beste partidetan, J.D. Arrate eta CD. Ademar Leon izango dira aurrez aurre; eta Portland San Antoniok Balonmano Valladoliden kontra jokatuko du.
Lehen kanporaketaren partidak 16an eta 17an jokatuko dira. Apirilaren 18an atseden-eguna egongo da eta finalerdiak 19an izango dira. Finala apirilaren 20an, igandean, jokatuko da.
Kategoriak: Portland San Antonio Arrate
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Danimarkako selekzioak Europako Eskubaloi Txapelketa irabazi du Kroazia 24-20 gaindituta. Kasper Hvidt danimarkarren atezainak partida bikaina jokatu du benettan erabakigarria izan da.
- Fitxa teknikoa:
24 - Danimarka: Hvidt; Lindberg (3), Knudsen (2), Nielsen (-), Jorgensen (1), Boldsen (-) y Christiansen (7, 2p) -hasierako taldea- Henriksen (ps), Aagaard (-), Boesen (7), Jensen (4), Spellerberg (-), Noddesbo (-) eta Sondergaard (-)
20 - Kroazia: Alilovic; Cupic (4, 1p), Metlicic (5), Balic (4), Tonci Valcic (2), Vukic (2) y Vori (1) -hasierako taldea- Somic (ps), Sulic (-), Lackovic (2), Dominikovic (-), Horvat (-), Spoljaric (-) y Josip Valcic (-)
Markagailua bost minuturo: 0-2, 2-4, 5-6, 6-7, 10-9, 13-10 (atsedena) 16-11, 17-12, 18-13, 20-16, 22-19 y 24-20 (Finala)Kategoriak: Eskubaloi gehiago
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
5. eta 6. postuak , larunbatean
Norvegia - Suedia 13:00 (Lillehammer)
Finalerdiak, larunbatean
Danimarka - Alemania 15:30 (Lillehammer)
Kroazia - Frantzia 18:00 (Lillehammer)
3. eta 4. postuak, igandean
13:30 h. (Lillehammer)
Finala, igandean
16:00 h. (Lillehammer)
Kategoriak: Eskubaloi gehiago
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Itxako Navarrak 21-25 irabazi zuen Molly taldearen aurka. Lehen zatia parekatua izan zen, 13-13 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian talde nafarrak hobea dela erakutsi zuen, batipat 1-7ko partziala lortu eta partida erabakita utzi zuenean. Golegilerk onena Deonis 4 golekin.
Akaba Bera Berak emozioz beteriko partidua jokatu zuen Vicar Goyaren aurka, 25-24 irabazi zuena. Oso parekatua izan zen, eta azkenean edozer gerta ahal izan zen, donostiarrek bukaeran lortu zuten garaipena lotzea.
Sailkapenean, Orsan Elda eta Itxako Navarra berdindurik daude lehen bi postuetan 23 punturekin. Akaba Bera Bera bosgarren dago 14 punturekin.
Kategoriak: Akaba Bera Bera Itxako
Tags: itxako akaba
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Itxakok garaipen handia lortu zuen Saguntoren aurka, 27-26. Honi esker, sailkapen nagusiko bigarren postuan kokatu dira nafarrak. Neurketa oso parekatua izan zen, bi taldeak nor baino nor lehia guztian zehar, eta azkenean, dena hondarreko minutuetan erabaki behar. Bi defentsak sendo, eta erasoan ere parean jardun ziren, azkenean, Itxakok lortu zuelarik garaipena. Liderra Elda Prestigio da, eta bi puntura dago Itxako.
Akaba Bera Berak galdu egin zuen, 27-25 Ro’Casaren aurka. Neurketa parekatua izan zen, atsedenaldian etxekoak hiru goleko aldea zuten, baina bigarren zatian zehar donostiarrak aurretik ere jarri ziren, 17-18, baina gero buelta eman zion talde kanariarrak. Donostiarrak seigarren postuan daude.
Kategoriak: Akaba Bera Bera Itxako
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Ondorioz, serbiarrak Eibarren jokatuko du 2010 urtera bitartean. Klubetik poza agertu dute, Dalibor Cuturaren kontratu berritzea helburu nagusienetakoa baitzen etorkizunari begira. 32 urte ditu Dalibor Cuturak.
Portland San Antoniok lagunarteko partida jokatuko du ostiralean Teka Cantabria taldearen aurka Bilboko Kasillan (20:15ean).
Neurketa Basauriko Eskubaloi Solidarioaren II. jardunaldia dela eta jokatuko da. Basauriko Udalak, Atletico Basaurik eta Romoko Eskubaloi taldeak antolatu duten ekintza da.
Jose Xabier Sanz Romo taldeko jokalari ohiaren omenez jokatuko dute norgehiagoka hori. Sanzek auto istripua izan zuen Pragan eta arrasto larriak ditu geroztik.
Kategoriak: Portland San Antonio
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






