Honetaz hitz egiten da:
2008/03/27

Arratek, atepean Maluendak egin partida borobilari esker eta Jurkiweizsen besoaz baliaturik –partidako golegile nagusiena 15 golekin- garaipen garrantzitsua lortu zuen Granollersen kantxan. 

Partidako fitxa:  

32. Fraikin BM Granollers (18+14): Perez (Navarro o.a.), Andreu (1), Ferrer (6), Campos (3), Viver (3), Svitlica (10), Cutura (7) –hasierako taldea-, Raigal (-), Garcia (2) eta Nowak (-).  

34. Arrate (14+12): Malumbres, Jurkiewizs (15), Aldazabal (2), Vargas (-), Berrios (1), Salaberria (3), Carou (1) –hasierako taldea-, Arrieta (2), Arroyo (3), Kobin (1), Rudovic (3), Garate (-) eta Cutura (3).  

Partzialak bost minutuero: 3-1, 5-4, 9-6,13-9, 15-12, 18-14 (atsedenaldia), 19-17, 21-22, 24-26, 24-29, 26-31, 32-34. 

Portland San Antoniok puntu bat utzi zuen ihes egiten Torreviejan. Nafarrek lehenengo zatia kontrolatu zuten, baina etxekoen erantzunak eta amaiera polemiko batek markagailua 25 goleko adostasunarekin utzi zuten. Neurketaren azken bi minutuetan markagailua ez zen mugitu baina amaierako 5 segunduren faltan jokaldi polemikoa heldu zen Torreviejak erasoan egin huts baten ostean.  

Cabanasek hutsartea eskatu zuen eta txartel berdea mahai gainean uzterako orduan, berriz hartu zuen. Honek Portlanden 26. gola suposatu zuen, baina 10 minuturen ostean epaileek ez zioten baliorik eman aipatu golari.  

Fitxa teknikoa:  

25. Tabisam Torrevieja (11+14): Pejanovic, Andersson (4), Val (-), Rochel (5,3p), Pellitero (2), Vuckaas (3) eta Cuartero (1) –hasierako taldea- Simonet (-), Madsen (3), Hansen (4), Meiljer (1), Lopez (-), Gurbindo (2) eta Gómez (o.a.).  

25. Portland San Antonio (15+10): Svensson, Hernandez (3), Kjelling (5,1p), Ortigosa (1), Malmagro (2), Juantxo Perez (1) eta Balic (1) –hasierako taldea- Rodriguez (2), Vugrinec (4), Ruesga (6), Matosevic (ps) eta Jorgensen (-).  

Partzialak bost minutuero: 1-4, 3-6, 4-7, 5-9, 7-12 y 11-15, atsedenaldia, 15-18, 18-19, 20-20, 21-23, 23-25 y 25-25.




2008/03/26
Portland Torrevelarren aurka ariko da eta Arratek Granollersi eginen dio bisita.

Europara begira irabazi beharreko partida. Neurketa berezia izanen da Davor eta Dalivor Cútura anaientzat. Serbiarrek azken bi denboraldiak Eibarren eman dituzte elkarrekin. Gaur arratsean elkarren aurka ariko dira.

24. jardunaldia

20.45 Granollers-Arrate
20.45 Cantabria-Teucro
20.45 Ademar Leon-N. La Rioja
20.45 Antequera-Ciudad Real
20.30 Octavio Pilotes-Bartzelona
20.30 Torrevieja-Portland
20.45 Almeria-Algeciras



2008/03/20
Portland San Antoniok garaipen erosoa lortu zuen Octavio Pilotes taldearen aurka (30-27). Nafarrek nahikoa izan zuten partidako azken minutuetan dena ematearekin. 

- Fitxa teknikoa:

30 - Portland San Antonio (15+15): Matosevic, Hernandez (4), Kjelling (3), Ortigosa (3), Malmagro (6, 2 penalti), Juantxo (2), Balic (2), Jorgensen (1), Carvajal (3), Ruesga (3) eta Vugrinec (3). 

27 - Octavio Pilotes (14+13): Javi Diaz, Martinovic (ps), Crevatin (-), Dominguez (1), Cupic (5, 2 penalti), Infestas (3), Macias (-), Prce (4), Corbin (1), Nitrovic (7), Boultif (2), Bjelis (2), Rodriguez (-) eta Fernandes (2, 1 penalti). 

Markagailua bost minuturo: 2-3, 5-7, 7-9, 10-11, 13-11 eta 15-14, atsedenaldia. 19-15, 21-17, 24-20, 25-23, 27-25 eta 30-27. 

Arratek ere garaipena eskuratu zuen. Gipuzkoarrek jipoi handia eman zieten neurketako lehen zatian CAI Aragon taldeko jokalariei eta bigarrenean arazorik gabe nagusitu ziren. Azpimarratzekoa da Iñaki Malumbres atezainaren lana.

Fitxa teknikoa

-35 - Arrate: (20 eta 15) Malumbres (21 paradas) (Vucinic, ps.), Jurkiewicz (6), Berrios (6), Salaberria (5), Carou (2), Kobin (6), Dalibor Cutura (6, 2 p.), Arrieta (2), Ivo Diaz, Vargas, Arroyo (1), Rudovic eta Garate (1).

- 32 - CAI Aragon: (13 eta 19) Pablo Hernandez (3 paradas) (Lapajne, 10 paradas), Sorli (2), Vatne (4), Sorrentino (4), Carton, Arrhenius, Stankovic, Victor Alvarez (3), Krivokapic (1), Prendes (2), Mariano Ortega (4), Zaky (5) eta Doder (1).

Markagailua bost minuturo: 3-3, 6-5, 10-6, 11-8, 17-11, 20-13 (atsedenaldia); 23-17, 25-18, 28-20, 29-22, 31-26 eta 35-32.



2008/03/12
Asobal Ligako 22. jardunaldia jokatuko da gaur. Arrate eta Portlandek etxetik kanpo jokatuko dute.

Eibartarrek Valladolid taldeari bisita egingo diote. Hirugarren garaipena jarraian lortu nahi dute eta bide batez seigarren postura igo.

Portlandek ere, etxetik kanpo jokatzen du. Antequera izango du aurkari gisa.

22. jardunaldia

20:30 BM Antequera - Portland San Antonio
20:45 BM Valladolid - JD Arrate
20:45 Teka Cantabria - BM Ciudad Real



2008/03/10
Emaitza ona bildu zuen Itxakok Frantzian, 28-28 berdindu zuten Metzen aurka. Hala ere, garaipena ere ez zuten urrun izan. Lehen zatia oso ona izan nafarren aldetik, defentsan ondo, kontraerasoan ere bai, eta tartea zabaltzea lortu zuten. 

Atsedenaldian 10-15 ari ziren irabazten. Bigarren zatia hasi eta nahikoa azkar, 8-0eko partziala lortu zuten frantziarrek, markagailua irauliz. Itxakok ez zuen behea jo, eta lanean jarraitu zuten. 28an berdintzea lortu zuten, eta azken jokaldi batean irabazteko aukera ere izan zuten. 

Datorren igandean Lizarreria pabiloian erabakiko da EHF Kopako final laurdenetako kanporaketa hau. Edozer gerta daiteke, baina emaitza ona da nafarrentzat. 



2008/03/09

Portland San Antoniok garaipena lortu zuen Txapeldunen Ligako 5. jardunaldiari zegokion partidan Zagreben kontra (35-27). 

Nafarrek HSV Hanburgoren aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldian.

1. HSV Hanburgo 5 3 1 1 155 148 7

2. Croatia Zagreb 5 3 0 2 141 141 6

3. Portland San Antonio 5 2 1 2 147 140 5

4. SG Flensburg 5 0 2 3 140 154 2




2008/03/09

Arrate nagusi izan zen partidaren hasieratik eta garrantzi handiko garaipena eskuratu zuen etxetik kanpo Algecirasen kontra. 

Joko bikaina egin zuten Eibarkoek; atzean serio izan ziren eta erasoan oldarkor. Aldea bost, sei eta zazpi golekoa izan zen askotan eta etxeko taldeak amore eman zuen azkenean Arrateren kontra. 

Fitxa teknikoa:

26.- Algeciras: Tsilimparis, Kellvin (2), Reig (6), Itchard (2), Montávez (1); Rivera (5), Vidal (5) -hasierako taldea- Catarain, Fernandez (2), Redondo (1), Pogorelov (0), González (1), Opalic (1) eta Soria (0).  

35.- Arrate: Malumbres, Jurkiewicz (8), Arrieta (3), Ivo (3), Vargas (0), Berrios (7), Carou (1) -hasierako taldea- Moyua, Arroyo (0), Salaberría (0), Kobine (1), Rudovic (1), Garate (2), Cutura (9, 4p).  




2008/03/08
Akaba Bera Berak gol bakarreko aldeagatik galdu du Kif Vegetaran aurkako Errekopako norgehiagoka (26-27). Minutuek aurrera egin ahala donostiarren jokoak hobera egin du, baina kanporaketa bueltako partidan erabakiko da, Danimarkan. 

26. Akaba Bera Bera: Bouveret, Ziarsolo (6), Agirre (1), Tervel (2), Valverde (5), Puche, Garmendia (6, 3 pen.)- hasierako taldea- Pinedo (2, 1 pen.), Aisa, San Román (2, 1 pen.), Rubio (2), Petrinja, Krnic. 

27. Kif Vegeta: Andersen, Eric (8), Melbeck (9), Hojfeldt (2), Binger (1), Sock Hoh, Jessen- hasierako taldea- Boessen, Gustafsson (1 pen.), Suamgard, Fons (3), Hansden, Rokit, Kastrup (3).

Markagailua bost minuturo: 2-4; 4-5; 4-9; 10-12; 11-13; 12-17- atsedenaldia- 14-21; 16- 22; 20-23; 22-25; 24-27; 26-27.




2008/03/06

Portland San Antoniok Asobal Ligako hirugarren postua berreskuratu zuen asteazkenean Leongo Ademar taldea 35-30 gaindituta. 

Tomas Svensson atezainak partida bikaina jokatu zuen eta nafarrek Ademar sailkapenean berdindu dute eta hirugarren postua berreskuratu. 

- Fitxa teknikoa

35-Portland (18+17): Svensson; Matosevic (ps); Carvajal, Vugrinec (4), Dominikovic, Ruesga (8), Hernández (4), Kjelling (5), Ortigosa (4), Malmagro (5, 2p), Juancho, Jorgensen, Nikolic (4) eta Balic (1). 

30-Ademar (12+18): Saric; Alilovic (ps); Valçic, Garralda, Castresana (5), Aginagalde (1), Laluska (2), Sarmiento (3), Krivochsllykov (2), Stranovsky (7, 3p), Martins (5), Urdiales (5, 2p), Sigurdsson. 

Markagailua bost minuturo: 2-2, 6-3, 9-3, 10-6, 15-9 y 18-12, atsedena, 22-14, 24-18, 28-19, 29-21, 32-26 eta 35-30. 




2008/03/05

Datorren larunbatean, martxoak 8, arratsaldeko 16:30ean Donostiako Bidebieta Udal Kiroldegian Europako lehiaketaren kanporaketari dagokion joaneko norgehiagoka ospatuko da KIF VEJEN arerio izango delarik. Ekitaldi honetara joateko gonbitea luzatzen du Akaba Bera-Berak.








Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Eskubaloia
Portland, Bidasoa, Arratea, Itxako, Bera Bera... esku-eskura duzu orain eskubaloiko mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Urtean erabiltzailerik aktiboena
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu