![]() |
| Artxiboak Apirila 2008 (23) | 1/10 |
Itxako EHF Kopako finalerako sailkatu zen igandean Hungariako Dunaferr taldea 28-22 irabazita.
Finalean, Errusiako Dinamo Volgogradoren aurka jokatuko dute. Gaur goizean egin dute zozketa eta joaneko partida Errusian jokatuko da maiatzaren 17an edo 18an eta bueltakoa Lizarrerian hilabete bereko 24an edo 25ean.
Kategoriak: Itxako
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Portland San Antoniok denboraldiko seigarren porrota jaso zuen Ciudad Real Asobal Ligako liderraren aurka.
Nafarrek etxean eta zaleen babesarekin jokatu zuten, baina Ciudad Realek partida biribila jokatu eta garaipena eskuratu zuen.
Fitxa teknikoa:
27- Portland San Antonio (14+13): Svensson, Ruesga (4), Hernández, Kjelling (10, dos p), Ortigosa (4), Malmagro (3,1 p), Nikolic (5), Dominikovic (1), Jorgensen, Juancho, Crowley, Vugrinec y Carvajal.
29-Ciudad Real (14+15): Hombrados, Sterbik (ps), Pajovic (2), Davis (1), Metlicic (1), Entrerríos (2), Masachs (4), Dinart, Laen (2), Kallman (5), Stefansson (4, 2 p), Viran (2), y García Parrondo (6).
Markagailua bost minuturo: 3-2, 6-4, 9-4, 10-7, 13-10, 14-14 (atsedenaldia), 17-17, 20-18, 20-21, 22-24, 24-27, eta 27-29.
- 28. jardunaldiko emaitzak:
Portland San Antonio 27 - BM.Ciudad Real 29
Teka Cantabria 27 - Fraikin Granollers 23
CD Ademar León 21 - CAI BM. Aragón 19
BM. Antequera 29 - BM. Valladolid 32
Octavio Pilotes Posada 32 - JD Arrate 34
BM. Tabisam Torrevieja 25 - S D Teucro 27
Keymare Almería 30 - Naturhouse La Rioja 27
FC Barcelona 43 - Algeciras BM. 35
Kategoriak: Portland San Antonio
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Reyes Karrereren jokalariek ezin izan zuten errumaniarren kontraerasoak gelditu eta hasiera-hasieratik etxekoak nagusitu ziren.
Donostiarrek, halere, ez zuten etsi eta kanporaketa bizi-bizi mantendu zuten, desabantaila lau gol azpitik mantenduz.
Bigarren zatiaren erdialdetik aurrera, ordea, errumaniarrak partida erabakita utzi zuten, apurka apurka errenta handitu baitzuten. Finalerdiko azken minutuak festa giroan bizi izan zuten Errumaniako zaleak.
39. Rulmentul Urban Brasov: Spirova, Damian, Vintila (1), Niculae (9), Neagu (8, 2 penaltiz), De Sousa (1), Gogirla (7)- hasierako taldea- Barcan (5), Munteanu (1), Alexandrescu (4), Sorodor (3) eta Chung Gun Hee.
30. Akaba Bera Bera: Bouveret, Tervel (6), Valverde (1), Patri Pinedo (3), Garmendia (10, 2 penaltiz), Ziarsolo (6), Agirre -hasierako taldea- Rubio (3, 2 penaltiz), Esme Lopez (1), Sanroman, Petrinja, Aisa, Minguez, Krnic eta Puche.
Kategoriak: Akaba Bera Bera
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Garrantzi handiko garaipena eskuratu du Arratek Pilotesen aurka eta oraindik Europarekin amets egiten jarraitzeko aukera izango dute gipuzkoarrek.
Errege Kopan irudi bikaina eman eta gero, Viktor Debreren gizonek partida ona jokatu zuten eta ez zuten nekerik agertu.
- Fitxa teknikoa:
32 - Pilotes Posada: Diaz; Bjelis(0), Dominguez(1), Cupic(11 -4p-), Mitrovic(o), Toth(1), Prce(8) -hasierako taldea-. Besteak: Martinovic (ps), Cerillo(5), Boultif(1), Crevatín(0), Corbin (5), Infestas.
34 - Arrate: Malumbres; Aldazabal(3), Vargas(6), Berrios(4), Carou(3), Cutura(5)- hasierako taldea-.Besteak: Rudovic(10 -3p-), Kobin (2), Garate (1), Salaberria (09)
Markagailua bost minuturo : (2-2) (7-6) (10-8) (13 11) (15-16) (17-20) -atsedenaldia- (19-22) (20-23) (21-27) (24-28) (27-32) (32-34).
Itxakok historiarekin hitzordua du, igandean Dunaferrek talde hungariarren aurka EHF Kopako finalerako txartela jokatuko baitu. Horretarako, Hungariako partidaren ondoren nafarrek duten lau goleko desabantailari buelta eman beharko diote.
Dunaferrek nafarrei 27-23 irabazi zien finalerdietako joaneko partidan lehengo igandean eta, faborito badira ere, Itxakok ametsa gauzatzeko aukerak ditu Hungarian lortutako emaitza ez baita batere txarra.
Itxakok porrota jaso zuen Hungarian EHF Kopako finalerdietako joaneko partidan.
Nafarrek alde garrantzitsuak lortzeko eraso ugari izan zituzten, baina ez ziren fin ibili eta Dunaferrek neurketako azken zatia baliatu zuen lau goleko aldea eskuratzeko.
Itxakok partidari buelta eman beharko dio datorren astean Nafarroan jokatuko den norgehiagokan.
Portland San Antoniok Errege Kopako finalerdietarako txartela lortu zuen Valladolidi irabazita (40-30). Partida orekaturik izan zen hasierako minutuetan baina azkenean, nafarren eskarmentu handiagoa erabakigarria izan zen.
Nafarrek makal hasi eta bikain amaitu zuten. Kosta zitzaien partidaren erritmoa hartzea, baina markagailuan errenta hartu zutenetik aurrera, lasaitasuna berreskuratu eta euren kalitatea pistan erakutsi zuten.
Fitxa teknikoa:
40 - Portland San Antonio (18+22): Svensson (Matosevic, o.a.); David Rodriguez (-), Dominikovic (2), Ruesga (1), Fernando Hernandez (8), Kjelling (4,2p), Crowley (1), Ortigosa (3), Malmagro (10,1p), Juantxo Perez (-), Jorgensen (1), Nikolic (9) eta Balic (1).
30 - BM Valladolid (17+13): Sierra; Prieto (5), Eduard Fernandez (-), Asier Antonio (-), Velasco (-), Victor Hugo (7), Chuchi Martinez (2p), Milosavjlevic (6,5p), Delgado Avila (-), Salva Puig (-), Perales (3) eta Muratovic (7).
Final-laurdenetako emaitzak:
Portland San Antonio 40 - Valladolid 30
CAI Aragoi 34 - Bartzelona 37
Ciudad Real 30 - Antequera 22
Arrate 34 - Leongo Ademar 26
Finalerdiak (larunbatean):
Bartzelona-Portland San Antonio (18:00)
Ciudad Real-Arrate (20:00)
Kategoriak: Portland San Antonio
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu





