Arrate kategoria (37)1/10
Honetaz hitz egiten da:
2008/06/09
EHFk gonbidapena luzatu zion Portland San Antoniori nafarrek Txapeldunen Liga joka dezaten. Honen ondorioz, Arratek EHF Kopa jokatuko du.



2008/05/27

Arratek Iker Serrano Matias aurkeztu du gaur. Donostiarra da, 23 urte ditu eta Almerian jokatu du azken hiru denboraldietan, aurten Asobal ligatik jaitsi behar izan duen Almerian hain zuzen.

Defentsako bigarren lerroan aritzen da Serrano, eta bere altuera metro bat eta 92 zentimetrokoa da. 91 kilo ditu. Bi urterako fitxatu du Arratek.




2008/05/15
-30. jardunaldiko emaitzak:

Ademar Leon 27 - Teka Cantabria 28

Algeciras 37 - Ciudad Real 33

 Keymare Almeria 25 - Arrate 21

BM Antequera 32 - Fraikin Granollers 29

Octavio Pilotes 29 - CAI BM Aragoi 29

BM Tabisam Torrevieja 31 - BM Valladolid 32

Portland San Antonio 44 - S.D. Teucro 29

F.C. Bartzelona 39 - Naturhouse La Rioja 38

- Sailkapena:

.1. BM. Ciudad Real

.2. F.C. Bartzelona

.3. C.D. Ademar Leon

.4. Portland San Antonio

.5. BM. Valladolid

.6. CAI BM. Aragon

.7. J.D. Arrate

.8. Antequera

.9. Tabisam Torrevieja

.10. S.D. Teucro

11. Octavio Pilotes

12. Fraikin BM.Granollers

13. Naturhuose La Rioja

14. Teka Cantabria

15. Algeciras

16. Keymare Almeria




2008/05/08

Asteazkenean Eibarko Ipurua Polikiroldegian eman prentsaurrekoan, Arratek Julian Ruiz entrenatzaile kantabriarra aurkeztu du hurrengo bi denboraldietarako. Julian Ruizek Viktor Debre ordezkatuko du. Hungariarra kluba uzteko asmoa adierazi zuen sasoi hau amaitzerako, Arraten 19 denboraldi egon ondoren.
Jokalari  historiala:
- 7 denboraldi Valladolideko Michelinen
- 7 denboraldi Santanderko Tekan 

Jokalari bezala lortutako tituluak:
1: Europako Kopa; 1: Liga; 1: Errege Kopa; 1: Asobal Kopa; 1: Superkopa

Entrenatzaile historiala:
- Teka 5 denboraldi (93/94, 94/95, 95/96, 96/97 eta 97/98)
- Espainiako Emakumeen Selekzioa (98/99)
- Miederbuscbach  (99/00)
- Bidasoa 2 denboraldi (2000/01 eta 01/02)
- Teka 2 denboraldi eta erdi (02/03, 03/04 eta 04/05)
- Bidasoa 2 denboraldi eta erdi (mitad 04/05, 05/06 eta 06/07)





2008/05/04

Portland San Antoniok garaipena eskuratu zuen larunbatean Naturhouse La Rioja taldearen aurka (30-32). Nafarrek errenta garrantzitsua eskuratu zuten laster eta horri eustea lortu zuten. 

Banakako jokaldiak erabakigarriak izan ziren. Talde nafarrak lesio ugari zituen eta ezin izan zuen sistema zehatzarekin jokatu. 

30.- Naturhouse La Rioja: Aguinagalde (p), Parra (1), Aguirrezabalaga (4), Guardiola (1), Mojsowski (2), Amargant (2), Belaustegui (5), Oneto (6), Torrego (ps), Tvedten (6, 4 penaltiz), Novelle (3), Lopez eta Perez Marne. 

32.-  Portland San Antonio: Svensson (p), Dominikovic, Hernández (4), Ortigosa (5), Malmagro (6, 1 de penalti), Lite (ps), Jorgensen, Nikolic (5), Ruesga (4) y Kjelling (4), Carvajal (4) eta Juancho Perez. 

Partzialak: 0-2, 4-6, 7-11, 10-14, 12-16, 14-19 (atsedenaldia), 16-20, 19-23, 23-25, 24-27, 27-28 eta 30-32 (amaiera). 

Arratek Debreren agurrean galdu du (22-25)

Viktor Debrek ez du merezitako agurrik izan Ipuruan. Arratek 22 eta 25 galdu du Torreviejaren kontra.
Ez hala ere hurrengo urtean EHF kopa jokatzekoa. Oraindik aukerarik izan badu.

Lehen zatian ondo aritu daArrate, eta 14 eta 11 erretiratu dira. Bigarrenean ordea, oso gaizki jokatu dute, bai defentsan eta bai erasoan. 8 gol baino ez dituzte egin bigarren zatian, benetan kamuts aritu dira.

Agur eguna izan da Ipuruan. Debre entrenatzaileak 19 urte bere etxea izan dena utziko du. Hungariarra, bere herrira joango da entrenaile lanetan jarraitzera.




2008/04/26

Garrantzi handiko garaipena eskuratu du Arratek Pilotesen aurka eta oraindik Europarekin amets egiten jarraitzeko aukera izango dute gipuzkoarrek. 

Errege Kopan irudi bikaina eman eta gero, Viktor Debreren gizonek partida ona jokatu zuten eta ez zuten nekerik agertu. 

- Fitxa teknikoa:

32 - Pilotes Posada: Diaz; Bjelis(0), Dominguez(1), Cupic(11 -4p-), Mitrovic(o), Toth(1), Prce(8) -hasierako taldea-. Besteak: Martinovic (ps), Cerillo(5), Boultif(1), Crevatín(0), Corbin (5), Infestas.

34 - Arrate: Malumbres; Aldazabal(3), Vargas(6), Berrios(4), Carou(3), Cutura(5)- hasierako taldea-.Besteak: Rudovic(10 -3p-), Kobin (2), Garate (1), Salaberria (09)

Markagailua bost minuturo : (2-2) (7-6) (10-8) (13 11) (15-16) (17-20) -atsedenaldia- (19-22) (20-23) (21-27) (24-28) (27-32) (32-34).










2008/04/16

Arratek asteazkenean jokatuko du final-laurdenetako partida Ademarren aurka. Gipuzkoarrek denboraldi bikaina borobiltzeko asmoarekin ekingo diote txapeketari.

Portlandek, ordea, ostegunean jokatuko du bere partida. Nafarren egoera, ordea, ezberdina da eta Kopari, sasoi txarra salbatzeko asmoarekin ekingo diote.

Final-laurdenak:

Asteazkena:
Ciudad Real-Antequera (19:00)
Arrate-Ademar (21:00)

Osteguna:
Portland-Valladolid (19:00)
CAI-Barcelona (21:00)




2008/04/15

Arrate une gozo gozoan dago. Asobal Ligan sailkapen nagusiko zazpigarren postua ziurtatu du; asteazkenean Errege Kopako final-laurdenak jokatuko ditu Ademarren aurka eta datorren urtean Europan jokatzeko aukerarekin amets egiten jarraitzen du.

"Europako lehen partida jokatu nahi dut batez ere gure zaleen erantzuna ikusteko", esan du Iñaki Bolinaga Arrateko presidenteak.

Oraingoz Errege Kopan dute arreta osoa jokalariek.








Edukia igo
Eskubaloia
Portland, Bidasoa, Arratea, Itxako, Bera Bera... esku-eskura duzu orain eskubaloiko mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
Akaba Bera Bera (26)
Arrate (37)
Bidasoa Irun (3)
Itxako (26)
Eskubaloi gehiago (10)
Portland San Antonio (45)
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Euskadiko Eskubaloi Federazioa

Asobal Liga

Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Apirila 2008 (2)
Martxoa 2008 (12)
Otsaila 2008 (18)
Urtarrila 2008 (9)
Abendua 2007 (10)
Azaroa 2007 (14)
Urria 2007 (13)
Iraila 2007 (5)
Urtean erabiltzailerik aktiboena
eitb24 eitb24 (31)
Ane Uriarte (26)
ni neu (19)
Ainara Mantinez Gonzalez (10)
txarung A.B. (8)
encix a.e. (5)
Iņigo Bengoetxea Peņa (2)
Jon Lopez (2)
Carlos Fernandez (1)
Xebas Zarauz (1)
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu
RSS 2.0

Zer da feed?