Honetaz hitz egiten da:
2008/06/26

Marion Callave atezain frantziarra fitxatu du Itxako Reyno de Navarrak. 26 urte ditu, eta Merignac taldetik dator. Iaz lehiatu ziren elkarren aurka Itxako eta Merignac, EHF Kopan. Frantziako junior selekzioan aritutakoa da Callave. Kontratua denboraldi baterako sinatu dute. 

Era honetan, 2008/2009 denboraldirako jokalari taldea osatu du Itxakok. 




2008/06/19

Bi fitxaketen berri eman du prentsaurreko bidez Lizarrako Itxako Reyno de Navarrak. Begoña Fernandez Ersan Olda Prestigiotik datorren pibota eta Sissel Nygard Pedersen Mar Alicanteko zentrala. Fitxaketen arloa ez da itxita, esperientziadun atezain baten bilaka ari direla adierazi baitute. Honez gain, Nerea Pena juniorra lehen taldeko kide izatera pasako da. Taldea utziko dutenak, jakina zen bezala, Alina Jula, Eli Negrin, Ildiko Barbu eta Sang Eun Lee izango dira.

Miguel Bujanda presidentearen esanetan, azpimarragarria izan da bukatu den denboraldian klubak egin duen jauzia: gora egin dute zaletu eta behe mailako jokalarien kopuruek. Hazkunde horretan jarraitzeko lana egingo dutela esan zuen, gero eta ikastetxe gehiagorekin akordioak lotuz.

Bere aldetik, Ambros Martin entrenatzaileak esan zuen denboraldia bikaina izan dela, ohorezko matrikula ateratzeko titulu bat lortzea falta izan zaiela, ligan eta EHF kopan hurbil gelditu arren. Bukatzeko, afizioa ligako onenetakoa dela esan zuen.




2008/05/17

Itxako Navarrak 27-25 galdu zuen Errusiako Volgoradoren aurka EHF Kopako finaleko joaneko partidan. 

Etxekoak markagailuan aurretik izan ziren ia partida osoan zehar eta atsedenaldira 15-13 heldu ziren. Bigarren zatian markagailuari buelta ematen saiatu ziren nafarrak, baina garaipena Errusian geratu zen azkenean. 

Bueltako neurketa maiatzaren 24an jokatuko da Lizarran 19:30etik aurrera.

- Fitxa teknikoa:


27 - Volvogrado (15+12): Sedoykhina (Karpova, ps); Khmyrova (5), Ilyukhina (2), Makarova (4), Avdekhova (-), Levina (7), Drygina (2), Stupnitskaya (-), Stepanova (-), Grebenkina (-) eta Makeeva (7).


25 - Itxako Navarra (13+12): Silvia Navarro; Barno (1), Berenguel (2), Egozkue (-), Nely Carla (-), Medeiros (2), Jula (-), Araujo (-), Mihai (3), Negrín (6), Pinedo (2), Jessica (-) eta Deonisse (9).


Markagailua bost minuturo: 2-1, 4-3, 7-7, 9-8, 10-12, 15-13 (atsedenaldia). 18-15, 21-18, 24-18, 24-19, 25-22, 27-25 (amaiera).




2008/04/29

Itxako EHF Kopako finalerako sailkatu zen igandean Hungariako Dunaferr taldea 28-22 irabazita. 

Finalean, Errusiako Dinamo Volgogradoren aurka jokatuko dute. Gaur goizean egin dute zozketa eta joaneko partida Errusian jokatuko da maiatzaren 17an edo 18an eta bueltakoa Lizarrerian hilabete bereko 24an edo 25ean. 




2008/04/26

Itxakok historiarekin hitzordua du, igandean Dunaferrek talde hungariarren aurka EHF Kopako finalerako txartela jokatuko baitu. Horretarako, Hungariako partidaren ondoren nafarrek duten lau goleko desabantailari buelta eman beharko diote.

Dunaferrek nafarrei 27-23 irabazi zien finalerdietako joaneko partidan lehengo igandean eta, faborito badira ere, Itxakok ametsa gauzatzeko aukerak ditu Hungarian lortutako emaitza ez baita batere txarra.




2008/04/20

Itxakok porrota jaso zuen Hungarian EHF Kopako finalerdietako joaneko partidan. 

Nafarrek alde garrantzitsuak lortzeko eraso ugari izan zituzten, baina ez ziren fin ibili eta Dunaferrek neurketako azken zatia baliatu zuen lau goleko aldea eskuratzeko. 

Itxakok partidari buelta eman beharko dio datorren astean Nafarroan jokatuko den norgehiagokan. 







2008/04/10

Erreginaren Kopako finalean euskal ordezkari bat izango da datorren igandean. Bi euskal taldeek elkarren aurka jokatuko dute larunbatean finalerdia, eta ondorioz bietako batek finala jokatuko du. 

Final-laurdenetan, Akaba Bera Berak Ro’Casa kanporatu zuen, 22-23 nagusitu ziren donostiarrak. Itxako Navarrak 22-18 irabazi zion Cementos Union Ribarrojari.  

Bi partidetan, euskal taldeen lehen zatiak ez ziren onak izan, eta bigarren zatietan gauzatu zuten finalerdietarako urratsa. 

Gaur jokatuko dira final-laurdenetako beste bi partidak Lizarran: Orsan Elda Prestigio – Roquetas de Mar, eta Mar Alicante – Parc Sagunto.




2008/04/09

Dena prest dago ordu batzuk barru Erreginaren Kopa hasi dadin Lizarran. Estatuko zortzi talde onenak lehiatuko dira igandea bitartean.

Tartean dira etxean jokatuko duen Itxako Navarra eta iaz titulu hau irabazi zuen Akaba Bera Bera. Gaur eta bihar final laurdenak jokatuko dira. Euskal ordezkariek gaur jokatuko dute. Arratsaldeko 18:00etan Ro’Casa – Akaba Bera Bera jokatuko da. Bi ordu beranduago hasiko da Itxako Navarra – Cementos Union Ribarroja.   

Larunbatean bi finalerdiak jokatuko dira, eta igandean arratsaldeko 18:00etatik aurrera finala. 




2008/03/10
Emaitza ona bildu zuen Itxakok Frantzian, 28-28 berdindu zuten Metzen aurka. Hala ere, garaipena ere ez zuten urrun izan. Lehen zatia oso ona izan nafarren aldetik, defentsan ondo, kontraerasoan ere bai, eta tartea zabaltzea lortu zuten. 

Atsedenaldian 10-15 ari ziren irabazten. Bigarren zatia hasi eta nahikoa azkar, 8-0eko partziala lortu zuten frantziarrek, markagailua irauliz. Itxakok ez zuen behea jo, eta lanean jarraitu zuten. 28an berdintzea lortu zuten, eta azken jokaldi batean irabazteko aukera ere izan zuten. 

Datorren igandean Lizarreria pabiloian erabakiko da EHF Kopako final laurdenetako kanporaketa hau. Edozer gerta daiteke, baina emaitza ona da nafarrentzat. 







Edukia igo
Eskubaloia
Portland, Bidasoa, Arratea, Itxako, Bera Bera... esku-eskura duzu orain eskubaloiko mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Urtean erabiltzailerik aktiboena
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu