![]() |
Portlandek badauka entrenatzailea datozen hiru denboraldietarako. Jose Villaldea Garrido, "Chechu" izango da nafarren prestatzailea.
Abuztuaren 4ean hasiko diren entrenamenduetan hasteko prest da entrenatzailea, baina momentu honetan, Espainiako Junior selekzioaren hautatzailea da eta uztailean Errumanian jokatuko den Europako Txapelketa ari da prestatzen bere hautatutekin.
Ohorezko B Mailan Naranco taldea entrenatu zuen, Carlos Ruesgo aurkitu zuen taldea, alegia.
Marion Callave atezain frantziarra fitxatu du Itxako Reyno de Navarrak. 26 urte ditu, eta Merignac taldetik dator. Iaz lehiatu ziren elkarren aurka Itxako eta Merignac, EHF Kopan. Frantziako junior selekzioan aritutakoa da Callave. Kontratua denboraldi baterako sinatu dute.
Era honetan, 2008/2009 denboraldirako jokalari taldea osatu du Itxakok.
Bi fitxaketen berri eman du prentsaurreko bidez Lizarrako Itxako Reyno de Navarrak. Begoña Fernandez Ersan Olda Prestigiotik datorren pibota eta Sissel Nygard Pedersen Mar Alicanteko zentrala. Fitxaketen arloa ez da itxita, esperientziadun atezain baten bilaka ari direla adierazi baitute. Honez gain, Nerea Pena juniorra lehen taldeko kide izatera pasako da. Taldea utziko dutenak, jakina zen bezala, Alina Jula, Eli Negrin, Ildiko Barbu eta Sang Eun Lee izango dira.
Miguel Bujanda presidentearen esanetan, azpimarragarria izan da bukatu den denboraldian klubak egin duen jauzia: gora egin dute zaletu eta behe mailako jokalarien kopuruek. Hazkunde horretan jarraitzeko lana egingo dutela esan zuen, gero eta ikastetxe gehiagorekin akordioak lotuz.
Bere aldetik, Ambros Martin entrenatzaileak esan zuen denboraldia bikaina izan dela, ohorezko matrikula ateratzeko titulu bat lortzea falta izan zaiela, ligan eta EHF kopan hurbil gelditu arren. Bukatzeko, afizioa ligako onenetakoa dela esan zuen.
Arratek Iker Serrano Matias aurkeztu du gaur. Donostiarra da, 23 urte ditu eta Almerian jokatu du azken hiru denboraldietan, aurten Asobal ligatik jaitsi behar izan duen Almerian hain zuzen.
Defentsako bigarren lerroan aritzen da Serrano, eta bere altuera metro bat eta 92 zentimetrokoa da. 91 kilo ditu. Bi urterako fitxatu du Arratek.