Tag txapeldunen (6)1/6
2008/03/02

Portland San Antoniok 30na berdindu zuen Txapeldunen Ligan Flensburgoren kontra.

Gauzak horrela, nafarrek oraindik dituzte aukerak hurrengo kanporaketan egoteko. Hori gerta dadin ezin dute huts hurrengo partidetan.

Fitxa teknikoa:

30 - Flensburgo Handewitt (17+13): Beutler (Sijan, ps), Lijewski (6), Petterson (5), Vranjes (-), Lackovic (2), Knudsen (4), Christiansen (9, 4p), Mogensen (2), Nielsen (-), Jensen (-), Johansen (1) eta Eggert (1p).

30 - Portland San Antonio (15+15): Matosevic (Svensson, ps), Malmagro (4, 1p), Kjelling (6, 1p), Juancho (-), Balic (5), Nikolic (5), Dominikovic (-), Hernández (3), Ortigosa (1), Vugrinec (5), Jorgensen (-) eta Ruesga (1).

Markagailua bost minuturo: 4-2, 5-3, 8-8, 11-11, 12-13, 17-15 (atsedenaldia). 19-17, 21-20, 24-23, 27-27, 28-28, 30-30 (amaiera).


2007/11/25

Portland San Antoniok garaipena erdietsi zuen Esloveniako Tratan Presov taldearen aurka (29-35), Txapeldunen Ligako lehen ligaxkako azken norgehiagokan, eta, beraz, nafarrek D Multzoko lehen postua ziurtatu zuten.

Antonianoak lidergoan zeuden, hiru garaipen eta ni berdinketa lortuta. Esloveniarren aurka gol batengatik porrota jaso arren, final-zortzirenetako txartela eskuratzeko aukera zuten.

Hurrengo kanporaketarako txartela ia ziurtatuta, Javier Cabanasek zuzentzen duen taldeak kontu handiz ekin zion partidari lesioak saihesteko, eta, halaber, Valladoliden kontrako Errege Kopako neurketa ondo prestatzeko.



2007/11/15

Portland San Antoniok berdinketa eskuratu zuen Danimarkako Gudme taldearen aurka Txapeldunen Ligako norgehiagokan (29-29). 

Horrela, D multzoko lidergoari eutsi diote nafarrek.

- Fitxa teknikoa:

29 - Gudme (14+15): Henrikssen, Hallgrimson (7), Lasse Svan (6, 3p), Hansen (2), Green (6), Petersen (4), Svensson (1), Jorgensen (-), Jernemyr (1) eta Snorri (2).

29 - Portland San Antonio (16+13): Svensson(Matosevic, ps), Ortigosa (2), Carvajal (3), Dominikovic (-), Juancho Pérez (-), Jorgensen (4), Nikolic (2), Malmagro (7, 5p), Ruesga (5), Balic (2) eta Vugrinec (4).



2007/11/13

Portlandek eta Gudme asteazkenean jokatuko dute Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldiko partida.

Bi taldeek D multzoko lehen postua dute jokoan, beraz, partida interesgarria Danimarkako Odense herrian jokatu beharrekoa.

Asteazkenean gaueko 22:00etan jokatuko da partida.


2007/11/08

Portlandek beharrezko garaipena lortu zuen atzo Txapeldunen ligan Austriako Bregenzen kontra.

Beharrezkoa batez ere, burua altxatzeko. Ligan ez baitabiltza fin. Txapeldunen ligan ordea, beren taldeko buruan dira eta oin bat dagoeneko hurrengo fasean dute.

Atzoko garaipenean Matosevic atezainaren lana erabakigarria izan zen. 16 gelditu egin zituen kroaziarrak. Berri txarra, Malmagro eta Hernandezek min hartu zutela. Azkenean 34 eta 26 nafarrak irabazle.



2007/10/07

Portland San Antoniok txapeldunen ligan jokatutako lehen partidan garaipena eskuratu zuen 29-37 Bregenzen kontra.

29 - A1 Bregenz (16+13): Marinovic (Winkler, ps); Philip Gunther (1), Hojc (12, 3p), Matthias Gunther (3), Knauth (-), Medic (3), Schlinger (7), Obad (3), Gregor Gunther (-) eta Mayer (-).

37 - Portland San Antonio (23+14): Svensson (Matosevic, ps); Dominikovic (1), Jorgensen (-), Nikolic (3), Ortigosa (2), Vugrinec (7), Hernández (1), Balic (2), Ruesga (10), Malmagro (7, 4p), Juancho Pérez (1), Carvajal (3) eta Crowley (-).


Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Eskubaloia
Portland, Bidasoa, Arratea, Itxako, Bera Bera... esku-eskura duzu orain eskubaloiko mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Urtean erabiltzailerik aktiboena
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu