![]() |
| Artxiboak 2007 (3) | 1/3 |
Mari Jose Sardonek errekor saiakera egingo du bolarekin bere herrian, Urnietan, San Miguel jaietan. Osasunez ez dago erabat ondo, lesio txiki bat du, baina ahaleginarekin aurrera jarraitzea erabaki du.
San Miguel jaien barruan herri kirol ekitaldi ugari izango dira Urnietan, tartean aipaturiko errekor saiakera hau.
Irailaren 30ean izango da, arratsaldeko 6tan hasita.
Kategoriak: Harri-jasotzaileak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Ramon Latasak omenaldi ederra jaso zuen larunbatean bere jaioterrian, Sunbillan. Bere izena daraman plaza, bere irudia barne, inauguratu ziren, 105 aizkolarik hartu zutelarik parte ondorengo aizkora jokoan.
Aizkolari denak galtza zuriz eta kamiseta gorriz, Latasak ohi zuen moduan, agertu zirenean, une hunkigarria izan zen benetan. Adin guztietakoak bildu ziren aizkora eskuan zutela, haurrak batzuk eta lan hauek aspaldi utzitako beteranoak besteak. Maila nagusian, Floren Nazabal eta Daniel Vicente izan ziren irabazleak.
Igandean, Uharten, Nafarroako aizkolarien txapelketako kanporaketa jokatu zen. Bost aizkolarik lortu dute txartela urriaren 7ko finalerako: Nazabal, Larretxea, Lopez, Mindegia, eta Barberena. Floren Nazabal eta Donato Larretxea besteen gainetik aritu ziren sailkapen proban, 8 segundoko tartea egon zen bien artean.
Sailkapen proba:
1.- Nazabal 14'27'' 2.- Larretxea 14'35'' 3.- Lopez 16'20'' 4.- Mindegia 17'18'' 5.- Barberena 17'57'' 6.- Senosiain I 18'44'' 7.- Vicente 19'35'' 8.- Rekondo 19'45'' 9.- Senosiain II 20'00'' 10.- Cañamares 20'12''Kategoriak: Aizkolariak
Tags: latasa omenaldia aizkolariak
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Euskal Herriko harrizulatzaileen IX. Ligako zortzigarren proba jokatuko da Trapagan asteburu honetan.
Oraingoan ere 10 talde arituko dira harriaren gainean, honakoak: Aldai-alde, Arboleda, Errekatxo, Galdames, Gallarta, Jaizubia, Kabiezes Ortuella, Trapaga eta Txorierri.
Kategoriak: Herri kirolak
Tags: harrizulatzaileak trapaga
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu





