![]() |
Txapela bururatu zuen 9.475 kilo altxa ondoren orotara. Honek esan nahi du, Goenatxok aurretik ezarritako errekorra 525 kilotan gainditu zuela. 21 urte ditu, eta bigarrenez jarraian harri handien txapelketa irabaztea lortu du.
Aurkariak falta ditu errezildarrak, baina markak apurtzeko helburua jartzen badu ez du motibaziorik falta izango, Amurrion hiru ezarri zituen harri handien txapelketakoak: esan bezala kilo gehien (9.475), 175 kiloko zilindroari altxaldi gehien (17), eta 150 kiloko kubikoari altxaldi gehien (16). Plaza eta txapelketa berean aritu arren, Landarbide beste helburu batzukin aritu zen, 3.900 kilo jaso zituen orotara, bere maila ondo eman zuen.
Kategoriak: Harri-jasotzaileak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Trapagaran, Txorierri, Galdames, Jaizubia, Aldai Alde, eta Ortuella arituko dira. Azken bi urteetan, liga Jaizubiak eskuratu du.
Berridik 59,7 zentimetroko lana burutu zuen. Fernando Garcia galdamestarrak 58,2ko marka egin zuen. Xabier Lizarreibarrek 56,5 zentimetrokoa.
Kategoriak: Herri kirolak
Tags: harri zulatzaileak
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Burunda frontoian lehiatu ziren Nazabal, Arrospide, Larretxea, eta Arria V.a. Ligako lehen lau sailkatuak izan ziren finalean. Arrospide indartsu hasi zen, probaren lidertza bere esku hartuz. Hala ere, Nazabalek piskanaka tartea jan eta atzean uztea lortu zuen. N
azabalek garbi erakutsi du denboraldi honetan bera izan dela jaun eta jabe. Urrezko Aizkolariak lehiaketa irabazi du banaka eta binaka, Nafarroako txapelketa, Euskal Herriko txapelketa, Txapeldunen Liga, eta Txapeldunen Ligako finala.
Sei txapelketatan parte hartu, eta guztiak irabazi.
Txapeldunen Ligako finala
1. Floren Nazabal 15’41”
2. Ángel Arrospide 17’00”
3. Donato Larretxea 17’49”
4. Arria V 19’42”
Floren Nazabalek ligako txapeldunari dagokion saria jasoko du, eta finalerako ere bera da faborito nagusia.
Ligako sailkapena honela gelditu da:
1º.- Nazabal 6 saio 18 puntu
2º.- Larretxea 6 saio 16 puntu
3º.- Arrospide 6 saio 14 puntu
4º.- Arria V 6 saio 8 puntu
5º.- Olasagasti 4 saio 7 puntu
6º.- Lz .Azpilikueta 4 saio 4 puntu
7º.- Etxebeste 3 saio 3 puntu
8º.- Txapartegi saio 1 2 puntu
Floren Nazabalek irabazi zuen atzo Euskal Herriko aizkolarien txapelketa.
Nafarrak 39'12''-ko denbora behar izan zuen eta Otaño bigarren sailkatuak 41'20''-koa.
Juan Jose Lopez (42'09'') hirugarren sailkatu zen.
Hirugarren txapelketa da Nazabalentzat (2002, 2004 eta 2007).
Denborak
1.- Floren Nazabal 39’12”
2.- Unai Otaño 41’20”
3.- Juan Jose Lopez 42’09”
4.- Jose Mari Olasagasti 48’07”
5.- Luis Txapartegi 53’24”
6.- Jose Miguel Peñagarikano 54’48”
Kategoriak: Aizkolariak
Tags: nazabal txapeldun
Iruzkinak irakurri (1) edota iruzkin berria egin
Igandean aizkolarien Euskal Herriko txapelketaren finala jokatuko da 12.30ean Donezteben. Sei izango dira parte hartzaileak, Nazabal, Txapartegi, Otaño, Lopez, Olasagasti, eta Peñagarikano.
Sei azikolariek Lakunzan lortu zuten sailkapena, abuztuaren 26an. Nazabal bi aldiz izan da txapeldun, eta igandekoa hamaseigarren finala izango du.
Olasagasti bost aldiz izan da Euskal Herriko txapeldun. Bi hauek dira faborito nagusi. Egin beharreko lana, 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako, eta lau oinbiko moztea izango da. Finala ikusteko sarrerak 15 euroko balioa izango du.
Etxarriarrak hasieratik hartu zuen agintaritza proban, bere herrikideen aurrean. Barberena laugarren sailkatu zen, Senosiain berriz bosgarren. Z
aldibian III. Mailako Euskal Herriko txapela jarri zen jokoan. Joseba Otaegik irabazi zuen, eta askorentzat faborito nagusi zen Jesús Mari Lasa bigarren izan zen. Hurrenago urtean bigarren mailan ariko dira bi hauek.
Jesus Mari Ormaetxea Urki eta Andoni Goikoetxea, Jon Lapazaran eta Juan Jose Lizasoren aurka. Ordubeteko lana osatu zuten, txanda librean.
Lapazaran eta Lizaso nagusitu ziren, 4.855,5 kilo belar ebaki ostean. 141 kiloko aldea atera zuten. Emoziorik ez zuen falta izan probak, 400 bat ikusle bildu zirelarik segaz gozatzera.
Etxarrin dute hitzordua bost aizkolarik, Nafarroako txapela jokoan baita.
Nazabal, Mindegia, Lopez, Barberena eta Senosiain lehiatuko dira. Donato Larretxeak ere finalean izan behar zuen, baina Alemanian aritu behar du, bertan antolaturiko lehiaketa batean, aizkorarekin, trontzarekin, eta motozerrarekin. Bere ordez Senosiain jardungo da Etxarrin.

Inprimatu






