![]() |
| Artxiboak Azaroa 2007 (6) | 1/6 |
Txapelketa berri bat jarriko da abian igandean Mallabian. Hamabi bikotek hartuko dute parte, antolatzaileen esanetan, goi mailako aizkolariak gazteen uztartuz osatu dituztenak.
Multzo ezberdinetan daude banatuta. Multzo bakoitzean hiru bikote daude. Ligaxka eran ariko dira lehenik, multzo bakoitzeko bi lehenak aurrera egingo dutelarik. Ondoren, final laurdenak, finalerdiak, eta finala egingo dira.
Hauek dira parte hartzaileak: A multzoan, Floren Nazabal – Ugaitz Mugerza, Senosiain anaiak, eta Lz. Azpilikueta – D. Vicente izango dira bikoteak. B multzoan, Donato Larretxea – Atutxa II, Mindegia - Rekondo, eta Fausto Mugerza – Barberena. C multzoan, J.M. Olasagasti – Mújika, Unai Otaño – J.M. Lasa, eta Azurmendi – Ugarteburu. Amaitzeko, D multzoan, Anjel Arrospide – L.A. Zubiaga, Luis Txaparatgei – Etxebeste, eta Arria V- Peñagarikano.
Lehen saioa igandean izango da, Mallabian, aurrez aurre izango dira Donato Larretxea eta Atutxa II alde batetik, eta Mikel Mindegia eta Jon Rekondo bestetik.
Azaroaren 17an, larunbatean, Bizkaiko idi proben finala jokatuko da Laukizen, Corte Ingles Sariaren XXXII, edizioa.
Bestalde, Luis Mari Bengoa Egur Sporteko arduradunak Euskadi Irratian aurreratu zuenez, igandean hasiko da Mallabian binakako urrezko aizkolarien txapelketa.
Kategoriak: Aizkolariak Idi-probak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Datorren azaroaren 16an, hau da Doneztebeko feri egunean euskal herriko aizkolari gazteen txapelketa jokatuko da.
Bertan 8 aizkolarik artuko dute parte beti ere Ohian larretxea finalera azaltzeko moduan badago,izan ere, lesio batengatik duda baita urteko finalik garrantzitsuenerako. Faboritoren bat aipatzekotan Ander Erasun Aurtiztarra aipatu beharko litzateke ,izan ere, sasoi beteko aizkolaria da eta urteko txapel posible guztiak eskuratu ditu orain arte.
Baitare aipatzekok dira Arkaitz Olano , Julen Kañamares eta O.Larretxea.Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko eta lau 45 ontzako moztu beharko ditu ahalik eta azkarren.
Finala Doneztebeko eskoletako frontoian jokatuko da arratsaldeko 17:30ean.Parte-hartzaileak hauek dira: Julen Aranbarri (Gipuzkoa) Jokin Alkizalete (Asteasu) Ruben Saralegi (Iruñea) Julen Kañamares (Arostegi) Arkaitz Olano (Leitza) Ander Erasun (Aurtiz) Garikoitz Larretxea (Arraiotz) Ohian Larretxea (Bera).
Kategoriak: Aizkolariak
Tags: aizkolari
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Parte hartuko duten taldeak hurrengoak izango dira: A multzoan, Abadiño A, Sokarri A, 6 Conceyos eta Auzolan. B multzoan, Abadiño B, Sokarri B, Kuartango, Gaztedi eta Abadiño C.
330 kiloko finala azaroaren 25ean jokatuko da, 290 kilotakoa abenduaren 22an, Oiartzunen eta Arrigorriagan, hurrenez hurren. Nafarroako seiko txapelketa ere igandean hasiko da, Arbizun.
Gizonezkoak 465 kilotan jardungo dira, emakumezkoak 390 kilotan. Amaiur A, Amaiur B eta Txantrea ariko dira gizonezkoetan, eta emakumezkoetan Sakana, Beti Gazte A, Beti Gazte B eta Txantrea
Gaur jokatu dira emakumezkoen eta gizonezkoen Euskadiko Lokotx-biltze Txapelketak, Bilboko Casilla kiroldegian.
Emakumezkoetan seigarren txapela jantzi du Maika Ariztegi nafarrak eta gizonezkoetan lehen aldiz lortu du txapela Eneko Garmendia gipuzkoarrak. Kirolari guztiek 50 lokotx bildu behar izan dituzte. 130 ikusle bertaratu dira Casilla kiroldegira, eta ETBk zuzenean eskaini du txapelketa.
Lehenik emakumezkoen lehia jokatu da. Hiru lokotx-biltzailek jardun dute emakumezkoen txapelketan; hots, Maika Ariztegik, Nahiara Ferranek eta Itsaso Hernandezek. Hastapenetik ikusi da Maika Ariztegik eskarmentu handiagoa zuela, baina, halere, lau saskiratze huts egin ditu, eta horiek asko dira beretzat. Lehen oso marka ona zuen egina (7:23), baina aukera polita galdu du gaur. Hauxe adierazi du probaren amaieran: “Nire marka ondu nezakeen, baina garesti ordaindu ditut hutsak. Ikusi dut erraz ari nintzela lehian, eta saiatu naiz urrunxeagotik saskiratzen; pena izan da”.
Emakumezkoen sailkapena: 1. Maika Ariztegi (35 urte, Ituren, Nafarroa): 7:28 2. Nahiara Ferran (23 urte, Gasteiz, Araba): 7:53 3. Itsaso Hernandez (29 urte, Legutiano, Araba): 8:29
Gizonezkoen txapelketa bi txandatan jokatu da. Aurrenekoan, Eneko Garmendia, Jon Larrañaga eta Iñaki Ekisoain aritu dira lokotx biltzen. Eneko Garmendiak zuen gaurko partaideen arten markarik onenetakoa, irailaren 2an eginikoa Herrialdeetako Txapelketan. Gaur ere oso saio ona egitekotan kantxaratu da, baina nahi baino huts gehiago egin ditu; guztira, lau. Hala ere, ez da eragozpena izan lehen txapela irabazteko. Aurten, gainera, Gipuzkoakoa ere berak irabazi du.
Bigarren txandan Alberto Martin, Alfonso Alvarez, Iñigo Lasaga eta Alberto Ibañez aritu dira. Ozta-ozta ibili da Alberto Ibañez eskarmentu handiko kirolaria txapela janzteko, baina hirugarren sailkatu da Ekisoain nafarraren gibeletik. Ekisoainek adierazi du ez dela behar bezala prestatu gaurko txapelketarako. Izan ere, Patxi Irazoki eta Josu Jumenez ziren aritzekoak, baina azkenean ezin izan dute, eta Ekisoain aritu da. Aurreneko hiru sailkatuek bi segundoko aldearekin amaitu dute txapelketa. Hauxe adierazi du Garmendia txapeldunak amaieran: “Herrialdeetako Txapelketatik ona 30 segundo hobetu dut entrenamenduetan, eta hirugarren lokotx iladatik saskiratzea lortu dut. Gaur, hala ere, huts gehiegi egin dut”.
Gizonezkoen sailkapena: 1. Eneko Garmendia (26 urte, Baliarrain, Gipuzkoa): 6:36 2. Iñaki Ekisoain (35 urte, Berriozar, Nafarroa): 6:37 3. Alberto Ibañez (37 urte, Gasteiz, Araba): 6:38 4. Jon Larrañaga (25 urte, Mendaro, Gipuzkoa): 6:54 5. Alfonso Alvarez (36 urte, Algorta, Bizkaia): 6:58 6. Iñigo Lasaga (25 urte, Etxalar, Nafarroa): 7:20 7. Alberto Martin (25 urte, Gasteiz, Araba): 7:58
Kategoriak: Herri kirolak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Larunbata finalen eguna izango da Bilboko La Casillan. Batetik, aizkolarien Bizkaiko I. Opena Txapelketa. Bi finalerdiak Santu Guztien egunez jokatu ziren.
Lehenengoan, Larretxea-Garitaonaindia bikotea nagusitu zen, Rekondo-Zubiagaren kontra. Bestetik, Arria V.a-Atutxa II.a irabazle izan ziren Arrospide-Aldape bikotearen kontra.
Diman burutu ziren finalerdiak. Finalean lehiatuko diren bi bikoteen artean denborarik onena Larretxeak eta Garitaonaindiak lortu zuten, 20’55”. Arriak eta Atutxak 21’09” egin zuten. Bestalde, Euskadiko Lokotx Biltze Txapelketako finala ere burutuko da Casillan. Gizonezkoetan, zortzi izango dira parte hartzaileak. Emakumezkoetan, hiru dira finalistak. Jaialdia arratsaldeko 16:30ean haskiko da, eta ETBk zuzenean eskainiko du.
Kategoriak: Aizkolariak Herri kirolak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






