![]() |
| Artxiboak Abendua 2007 (6) | 1/6 |
Bi aizkolari gazteen arteako desafioa, Jon Rekondo leitzarra eta Joseba Otaegi zizurkildarra, azken honen aldekoa izan zen, nabarmen gainera.
36 minutu 27 segundo, horixe izan zen irabazlearen denbora, Rekondorena, 45’50”. Jendetza polita bildu zuten bi gazteek Tolosako zezen plazan, ikusle gehienak gainera gazteak izan ziren. Etorkizun handiko bi aizkolariren lehen desafioa izan zen.
Kanaerdikoak Rekondok plazaratuko ditu eta 60 ontzakoak Otaegik. Sartzeak 25 euro balioko du. Aizkolari bientzako lehen apustua izango da. Rekondok eskarmentu handiagoa du, 80 kilo ditu eta denbora gutxiago egin du aizkoraren bidean, izkoran aritzeko dotorezia erakutsi du. Otaegik, aldiz, bide laburragoa egin du aizkoran, orain dela hiru urte hasi baitzen.
Bertsolaria ere bada, eta 90 kilo inguruko pisua du. Beharbada, Rekondo baino indartsuagoa da. Gazteen arteko dema izango da. Izan ere, Rekondok 22 urte ditu eta Otaegik 24 urte. Hain justu ere, Otaegik luzatu zion apustua Rekondori.
Kategoriak: Aizkolariak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Jon Rekondo leitzarra eta Joseba Otaegi zizurkildarra lehiatuko dira igandean, 12.30:ean, Tolosako zezen plazan, desafioan.
14 enbor moztea, horixe izango dute lana. 8 kanaerdiko eta 6 hirurogei ontzako moztu behar dituzte bi gazte hauek. Irabazleak 4.000 euro jasoko ditu.
Goenatxok 16an jarrita zeukan errekorra apurtu zuen errezildarrak. Zizurkilen erakustaldi aparta eman zuen Aimarrek, hemezortzigarrena ere ez zuen aparte izan, baina denbora gainera etorri eta epaileak ez zuen baliozkotzat eman.
Garbi gelditu zen gaia baduela 18 altxaldi horietara iristeko. Urte borobila osatu du Aimar Irigoienek, txapelketak, markak... denak beretzat izan dira, eta oraindik 21 urte ditu.
Kategoriak: Harri-jasotzaileak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Aimar Irigoienek marka berria ezarri nahi du 152 kiloko kubikoarekin. Hiru minututan, ahalik eta jasoaldi gehien egitea, horra erronka.
Egungo marka Goenatxok dauka, 16 altxaldirekin, 2003an egina. Euskal Herriko harri handien txapelketan eginak ditu Irigoienek 16 altxaldi, baina orain gainditu nahi du, eta marka onena ezarri.
Marka saiakera igandean izango da, Zizurkilen, 12:00etan hasiko den jaialdi dotore baten barnean.
Kategoriak: Harri-jasotzaileak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Herriko eta inguruko 120 ikusle bildu dira saioa ikusteko. 01-12-2007 Abadiño A-k eta Amaiur B-k egin dute lanik onena, eta urratsa egin dute finalerako sailkatzeko bidean. Finalera sei sartuko dira.
Zortzi talde lehiatu dira, multzo berean tiratuta, baina bi gomatan. Lehenik Abadiño A eta Abadiñoren artean jokatu dute lehen txanda. Berdinketa dezente izan da talde batzuen artean, eta, horrexegatik, ez du talde bakar batek ere tiraldi guztiak irabazterik izan. Sokarrik esate baterako, galdu egin du tiraldi bana Abadiño A eta Abadiño B-ren aurka; 6 Conceyosek eta Gaztedik ere irabazi egin diote tiraldi bana elkarri.
Jardunaldiko sailkapena:
1. Abadiño A (Bizkaia): 18 puntu 2. Amairu B (Nafarroa); 18 3. Sokarri (Bizkaia): 15 4. Abadiño B (Bizkaia: 15 5. Badaiotz (Araba): 9 6. Amaiur A (Nafarroa): 6 7. 6 Conceyos (Asturiias): 1 8. Gaztedi (Bizkaia): 1 Mas datos www.legarra.org
Kategoriak: Sokatira
Tags: amaiur abadino
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






