![]() |
| Artxiboak Urtarrila 2008 (4) | 1/4 |
Binakako Urrezko Aizkolariak lehiaketan final-laurdenak erabakiko dira datorren asteburuan. Bi izango dira hitzorduak, Zeanurin, eta Urretxun. Bertatik irtengo dira finalerdietan parte hartuko duten bi bikote.
Larunbat arratsaldean, 8:00etan, Zeanurin lehiatuko dira Donato Larretxea eta Aitzol Atutxa, Jesus Mari Lasaren eta Jose Miguel Peñagarikanoren aurka. Peñak zigorturik dagoen Otaño ordezkatuko du.
Igandean, Urretxun, eguerdiko 12.30ean, Azurmendi eta Ugarteburu, Arrospideren eta Aierbe II.aren aurka arituko dira. Gazte mailan ere hitzordu garrantzitsuak izango dira, lehen faseko azkenak, larunbat eguerdian Legution eta igandean Urretxun, eliteak arituko diren jaialdi berean.
Azken sailkapenean beraz, lehen bi postuetan Abadiñoko A eta B taldeak gelditu dira 640 kilotan. Hirugarren, Ezpeletako Ñapurrak sailkatu da.
Urtarrilaren 16tik 21era Berrizko idi probak egingo dira, Antonio Deunaren Sariketa Nagusia, berrogeita hamabigarren ekitaldia.
Lehiaketarekin batera, urtarrilaren 20an omenaldi bat ere izango da, Francisco Alberdik, Jose Campok, Anton Abendibarrek, eta Miguel Arrutik jasoko dutena.
Probalariei dagokienez, hogeita zortzi uztarrik hartuko dute parte. Urtarrilaren 16tik 21era, egunero izango dira probak.
Inaxio Perurenak 290 kiloko harria bizkarreratu zuen urteko azken egunean Asteasun. 23 urterekin, bere marka berria ezarri du leitzarrak.
17 segundotan altxa zuen harria. Une honetan Perurena laugarren harrijasotzailea da kilo gehien jaso dituztenen zerrendan: Saralegik 329 altxa zituen, Iñaki Perurenak 320 kilo, Gibitegik 300 eta Inaxiok 290.
Kategoriak: Harri-jasotzaileak
Tags:
Iruzkinak irakurri (1) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






