Artxiboak Otsaila 2008 (9)1/9
Honetaz hitz egiten da:
2008/02/29

Larunbat gauean izango da, Azpeitian, eta 23:00etan hasita. Gazte eta nagusien mailako finalak burutuko dira jaialdi berean. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du lehia. 

Maila nagusian, Donato Larretxea eta Aitzol Atutxa, Angel Arrospide eta Iñaki Aierberekin lehiatuko dira. Orain arte txapelketan zehar erakutsitakoa aintzat hartuz, Larretxea eta Atutxa faborito moduan irtengo dira, baina horrek ez du askotarako balio txapela lortzeko. 

Gazte mailan, Arkaiz Olano eta Ruben Saralegi, Ohian eta Garikoitz Larretxea lehengusuen aurka. Bitxikeri moduan esango dugu, bi finalen artean Larretxea familiko hiru kide izango direla. Lan mota ezberdinak txandatuaz egingo dituzte, gazteak hasi eta nagusiak ondoren: kolpeka lehenik, erlojuaren aurka ondoren, zutikako enborra jarraian, eta txanda librean amaieran. 




2008/02/24
Botatzen duen erronka edo desafioa:

19 urte bete gabeko dauden aizkolari gazte guztiari: Lana: 16 enbor kanaerdikoak (pagoa erdi aukeran).

Lekua (plaza): Apustua ixteko egunean berexiko litzateke (Tolosa, Doneztebe edo besten bat).
Eguna: 2008ko apirilaren erdi aldean jokatzeko.
Ordua: Eguerdian.
Dirua jokuan: 6000€ alde bakoitzak.
Apostua ixteko lekua eta ordua: Martxoaren 7an Tolosako kantabriko jatetxean arratsaldeko 7 retatik 9ak artean.



2008/02/22

Jokoan dira goma gaineko munduko sokatira txapelketak Faenzan, Italian. Lehen jardunaldian, eukal ordezkaritzak domina bat lortu du. Abadiñok hirugarren postuan amaituz, brontzea lortu zuen 560 kilotan.

Irlandako bi talde sailkatu ziren lehen bi postuetan, eta hauen atzetik bizkaitarrak. Beste bi pisutan ere izan ziren tiraldiak, 640 eta emakumezkoen 520 kilotan. Euskaldunek ez zuten emaitza aipagarririk lortu.




2008/02/19
Otsailaren 21etik 24ra munduko sokatira txapelketak burutuko dira Italian, Faenzan.

Kluben arteko txapelketak lehen bi egunetan, nazioen artekoak hurrengo bietan. Bost izango dira txapelketa hauetan parte hartuko duten euskal klubak. Lau talde kluben arteko lehiaketan hartuko dute parte: Abadiño, Badaiotz, Berriozar eta Ñapurrak.

Otsailaren 21ean eta 22an kluben tiraldiak izango dira, gizonezko zein emakumezkoetan. Otsailaren 23an eta 24an nazioen tiraldiak, kasu honetan ere gizon eta emakumeak.



2008/02/18

Binakako Urrezko Aizkolari lehiaketak ezagutzen ditu jada finaleko protagonista guztiak. Nazabalek eta Atutxak lortua zuten txartela, eta igandean gauza bera egin zuten Angel Arrospidek eta Iñaki Aierbek. Lopez eta Vicente menperatu zituzten. 

Irabazleen denbora 25’58”koa izan zen. Minutu erdiko aldea atera zieten aurkariei. Finala martxoaren 1ean, Azpeitian jokatuko da.




2008/02/11
Binakao Urrezko Aizkolariak lehiaketan Donato Larretxea eta Aitzol Atutxa izan dira finalerako urratsa eman duten lehen bikotea, igandean Getxon.

Lehia bizia izan zuten Nazabal eta Mugertza II.aren kontra. Irabazleek 24’18”ko denbora egin zuten, arerioek baino 46 segundu gutxiago. Gazteen mailan, Larretxea lehengusuek lortu zuten finalerako txartela, Oihanek eta Garikoitzek, Rodríguez eta Kañamares kanporatu zituzten.

Jaialdiko protagonista nagusietakoa Inaxio Perurena izan zen, 230 kiloko harria. 17 segundu behar izan zituen altxaldi garbia eta egokia emateko, nahiz gerri parean berdindu zuenean harria apur bat irristatu eta beheruntz joan zitzaion.



2008/02/08
Igandean, Getxoko Andra Mari probalekuan Urrezko Aizkolariak lehiaketaren lehen finalerdia jokatuko da. Maila nagusian eta gazteen mailan. 12:15etan hasiko den jaialdian, Donato Larretxea eta Aitzol Atutxa, Floren Nazabal eta Ugaitz Mugertzaren aurka lehiatuko dira. Maila handiko saioa ikusi ahal izango da, askoren esanetan final aurreratua izango delarik.

Orain artekoa ikusita, Nazabal eta Mugertza izan daitezke faborito, baina behin finalerdietara iritsita, edozer gerta daitekeela garbi dago.

Gazteei dagokienez, Ohian eta Garikoitz Larretxea, Julen Cañamares eta Jon Rodriguezen aurka ariko dira. Jaialdi berearen barruan, Inaxio Perurenak errekor saiakera egingo du: esku bakar batez 230 kiloko harria jasotzen saiatuko da leitzarra. Bere ohiko bidea jarraitzen du Perurenak, bost kilo gehituz bere marka onenari.



2008/02/05

Asteburuan burutu diren Urrezko Aizkolariak txapelketako saioekin, zehaztuta daude finalerdiak nortzuk lehiatuko dituzten.  

Zeanurin larunbatean Larretxeak eta Atutxak egin zuten aurrera, eta igandean Urretxun Arrospidek eta Aierbek. Beraz, finalerdiak honela gelditu dira: datorren igandean Nazabal/Mugertza II – Larretxea/Atutxa II finalerdia burutuko da Getxon. 

Bestean, Lopez/Vicente – Arrospide/Aierbe II izango dira aurrez aurre, oraindik ezagutzera eman ez den egunean. 




2008/02/01

Euskal Herriko sokatira taldeek nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartuko dute berriz ere. Otsailaren 21ean hasita, Italiako Faenzan antolatu den goma gaineko Munduko txapelketan arituko dira Badaiotz, Berriozar, Baiona, Abadiño, eta Ñapurrak. 

2005ean TWIF nazioarteko sokatira elkargoak eta Euskal Herriko sokatira taldeek zein federazioak izandako ika-miken ondoren, euskaldunek ezin izan zuten nazio gisa parte hartu, uko egin ziotelarik TWIFen proposamenei. Orain, besteak beste, nazioarteko elkargoan presidente aldaketa egoteak, egoera berri hau ekarri du. 







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Aizkolariak, harri-jasotzaileak, sokatira, idi-probak... esku-eskura duzu orain herri kirolerako mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
290 kilo, bizkarrera - anonimo - 2008-02-20 17:01:03
Nazabal, Euskal Herriko txapeldun - miren - 2007-12-04 20:24:07
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu