Honetaz hitz egiten da:
2008/06/27

Igandean eguerdiko 12tan izango da Gipuzkoako txapelketaren finala. Zaldibian egingo da, Etxeberriko belardian.

Ordubetean nork kilo gehiago ebaki. Mikel Aranalde, Arkaitz Arteaga, Andoni Goikoetxea, eta Jesus Mari Ormaetxea “Urki” izango dira parte hartzaileak. Azken hau da faborito nagusia.




2008/06/26

Bigarren urtez jarraian irabazi du Euskal Herriko Gazte Mailako Txapelketa Ander Erasunek, (ekainak 24), Ohian Larretxea bigarren sailkatuari 22 segundoko aldea kenduta, Andoainen (Gipuzkoa). 

Gainera, Erasunek azken zazpi urteotako markarik onena egin du. Hain justu ere, iaz berak egin zuen denborarik onena 10:37), eta gaur 14 segundotan ondu du. Andoaingo plazan jokatu da txapelketa, eta lau aizkolari gazte aritu dira lehian. Arkaitz Olano ere aritzekoa zen, baina ez du jarduterik izan, aldez aurretik ohartarazi zuen bezala. 

Sei pago-enbor ebaki dituzte; hots, lau 45 ontzako eta bi kanaerdiko. Lehenik bi 45 ontzako ebaki dituzte, ondoren bi kanaerdikoak eta azkenik beste bi 45 ontzakoak. Txapeldunak ebaki du azkarren lehen 45 ontzakoa (0:58), eta, hurrenez hurren, Oihan Larretxea (1:03), Ruben Saralegi (1:04) eta Julen Aranbarri (1:06). Hurrenkera horretan jardun dute lau aizkolariek txapelketa amaitu arte. 

Lanerdietan (3. Enborra ebakita), Erasunek 21 segundoko aldea lortu du, eta eutsi egin dio alde horri amaitu arte. Ruben Saralegi iazko postuan sailkatu da, hirugarren postuan, baina gaur 55 segundo gehiago behar izan ditu. Julen Aranbarrik, berriz, iaz baino 3 minutu eta 8 segundo gehiago behar izan ditu. 

Saikapena:

1. Ander Erasun (Aurtiz, Nafarroa): 10:23

2. Oihan Larretxea (Bera, Nafarroa): 10:45

3. Ruben Saralegi (Leitza, Nafarroa): 12:54

4. Julen Aranbarri (Zumarraga, Gipuzkoa): 19:50




2008/06/25

Andoainen jokatutako 2008ko aizkolari gazte txapelketan ere, Ander Erasun aurtiztarra izan zen garaile. Orain gutxi jokatu zen urrezko aizkora txapelketa ere bereganatu zuen gazte onek eta bere nagusitasuna argi eta garbia da.

Eskuko arazo batzuekin ibili berria da, tendiritisarekin ain zuzen, eta urrezko leiaketan asko sufrituz irabazi zuen arazo hori dela medio, baina , lesio hori gainditu duenean oso errez artu ditu mendean gainontzeko aizkolariak.

Bestalde aipatu beharra dago, Ohian Laretxea ere gorantz eldu dela eta baita Saralegi eta gainontzekoak ere. Erasunek bigarren urtez jarraian irabazten du txapelketa hau eta lengo urtean marka berria jarri bazuen ere, aurten berak bakarrik ondu du erregistro hori.10 minutu eta 23 segundutan gelditu zuen erlojua, hau da lengo urtekoa baina 14 segundu gutxiagotan.bigarrenak 10 minutu eta 45 segundu behar izan zituen, hirugarrenak 12 minutu eta 54 segundu eta laugarrenak 19 minutu eta 50 segundu.




2008/06/11
Larunbatean burutu ziren Urrezko Aizkolariak lehiaketako finalak, Azpeitian. Maila nagusian Floren Nazabal nagusitu zen, hirugarren txapela jarraian bururatuz.

Etxarrikoa oso erregular aritu ohi da lan mota honetan, eta arerioek ez dute modurik aurkitzen hura menperatzeko, saiatu zen Donato Larretxea, baina alferrrik. Azkenean, 1’17”ko tartea egon zen bien artean.

Gazte mailatan, Ander Erasun nagusitu zen 18 urtez azpikoan, eta Jon Rekondo 23 urtez azpikoan.



2008/06/03

Eroso menperatu zuen Donato Larretxeak Juanjo Lopez Azpilikueta Urrezko Aizkolaria lehiaketako finalerdian. 

Lan guztiak osatuta, minutu bat eta 52 segundukoa izan zen aldea, hasieratik bukaerara nagusitu zelarik Larretxea. Finala datorren larunbatean izango da, Azpeitiko Izarraitz pelotalekuan, Floren Nazabal eta Donato Larretxea izango dira protagonistak. 




2008/05/29

Igandean jakingo dugu nor duen aurkari Floren Nazabalek Urrezko Aizkolaria lehiaketan. Legutianon, Donato Larretxea eta Juanjo Lopez Azpilikueta neurtuko dira eguerdiko 12.30tatik aurrera.

Era honetan, finaleko azken protagonistaren izena argituko da. Izan ere, gazte mailako finalak erabakita daude: 23 urtez azpikoan, Ugaitz Mugertza – Jon Rekondo izango da norgehiagoka, eta 18 urtez azpikoan Ohian Larretxea – Ander Erasun.




2008/05/22

Asteburuan burutuko dira Urrezko Aizkolaria lehiaketako finalerdi batzuk. Bi jaialdi daude iragarrita, larunbatean Urrotzen eta igandean Duranan. Maila nagusiko finalerdietako bat igande eguerdian egingo da, Arabako Durana herrian.

Eguerdiko 12.30etik aurrera Floren Nazabal eta Xabier Orbegozo “Arria V” lehiatuko dira. Maila nagusiko bigarren finalerdia, Larretxea eta Lopez Azpilikueta aurrez aurre jarriko dituena, ekainaren 1ean izango da.

Larunbateko jaialdian, Urrotzen, arratsaldeko 8tan hasita, hiru lehia. Ohian Larretxea – Ruben Saralegi, Julen Kañamares – Ander Erasun, eta Arkaitz Jauregi – Jon Rekondo. Lehenengo biak 18 urtez azpiko finalerdiak izango dira, hirugarrena 23 urtez azpiko finalerdia.







2008/03/19

Euskadi Irratiko “Hiru Erregeen Mahaian” desafioa bota du Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II harrijasotzaileak. 

Nahi duenari, urte honetan zehar, 10 minutuko hiru txandatan, 125 kiloko kubikoarekin. Orain dela 14 urte apostu hau bera jokatu zuen aiarrak, kasu hartan Landarbide izan zuen arerio.




2008/02/29

Larunbat gauean izango da, Azpeitian, eta 23:00etan hasita. Gazte eta nagusien mailako finalak burutuko dira jaialdi berean. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du lehia. 

Maila nagusian, Donato Larretxea eta Aitzol Atutxa, Angel Arrospide eta Iñaki Aierberekin lehiatuko dira. Orain arte txapelketan zehar erakutsitakoa aintzat hartuz, Larretxea eta Atutxa faborito moduan irtengo dira, baina horrek ez du askotarako balio txapela lortzeko. 

Gazte mailan, Arkaiz Olano eta Ruben Saralegi, Ohian eta Garikoitz Larretxea lehengusuen aurka. Bitxikeri moduan esango dugu, bi finalen artean Larretxea familiko hiru kide izango direla. Lan mota ezberdinak txandatuaz egingo dituzte, gazteak hasi eta nagusiak ondoren: kolpeka lehenik, erlojuaren aurka ondoren, zutikako enborra jarraian, eta txanda librean amaieran. 








Edukia igo
Aizkolariak, harri-jasotzaileak, sokatira, idi-probak... esku-eskura duzu orain herri kirolerako mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
290 kilo, bizkarrera - anonimo - 2008-02-20 17:01:03
Nazabal, Euskal Herriko txapeldun - miren - 2007-12-04 20:24:07
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu