Sokatira kategoria (7)1/7
Honetaz hitz egiten da:
2008/02/22

Jokoan dira goma gaineko munduko sokatira txapelketak Faenzan, Italian. Lehen jardunaldian, eukal ordezkaritzak domina bat lortu du. Abadiñok hirugarren postuan amaituz, brontzea lortu zuen 560 kilotan.

Irlandako bi talde sailkatu ziren lehen bi postuetan, eta hauen atzetik bizkaitarrak. Beste bi pisutan ere izan ziren tiraldiak, 640 eta emakumezkoen 520 kilotan. Euskaldunek ez zuten emaitza aipagarririk lortu.




2008/02/19
Otsailaren 21etik 24ra munduko sokatira txapelketak burutuko dira Italian, Faenzan.

Kluben arteko txapelketak lehen bi egunetan, nazioen artekoak hurrengo bietan. Bost izango dira txapelketa hauetan parte hartuko duten euskal klubak. Lau talde kluben arteko lehiaketan hartuko dute parte: Abadiño, Badaiotz, Berriozar eta Ñapurrak.

Otsailaren 21ean eta 22an kluben tiraldiak izango dira, gizonezko zein emakumezkoetan. Otsailaren 23an eta 24an nazioen tiraldiak, kasu honetan ere gizon eta emakumeak.



2008/02/01

Euskal Herriko sokatira taldeek nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartuko dute berriz ere. Otsailaren 21ean hasita, Italiako Faenzan antolatu den goma gaineko Munduko txapelketan arituko dira Badaiotz, Berriozar, Baiona, Abadiño, eta Ñapurrak. 

2005ean TWIF nazioarteko sokatira elkargoak eta Euskal Herriko sokatira taldeek zein federazioak izandako ika-miken ondoren, euskaldunek ezin izan zuten nazio gisa parte hartu, uko egin ziotelarik TWIFen proposamenei. Orain, besteak beste, nazioarteko elkargoan presidente aldaketa egoteak, egoera berri hau ekarri du. 




2008/01/28
Laudion burutu ziren azken tiraldiak. Jardunaldiko indartsuena Abadiño B izan zen. Txapela, Abadiño A taldeak eskuratu zuen.

Azken sailkapenean beraz, lehen bi postuetan Abadiñoko A eta B taldeak gelditu dira 640 kilotan. Hirugarren, Ezpeletako Ñapurrak sailkatu da.



2007/12/02

Herriko eta inguruko 120 ikusle bildu dira saioa ikusteko. 01-12-2007 Abadiño A-k eta Amaiur B-k egin dute lanik onena, eta urratsa egin dute finalerako sailkatzeko bidean. Finalera sei sartuko dira.

Zortzi talde lehiatu dira, multzo berean tiratuta, baina bi gomatan. Lehenik Abadiño A eta Abadiñoren artean jokatu dute lehen txanda. Berdinketa dezente izan da talde batzuen artean, eta, horrexegatik, ez du talde bakar batek ere tiraldi guztiak irabazterik izan. Sokarrik esate baterako, galdu egin du tiraldi bana Abadiño A eta Abadiño B-ren aurka; 6 Conceyosek eta Gaztedik ere irabazi egin diote tiraldi bana elkarri.

Jardunaldiko sailkapena:

1. Abadiño A (Bizkaia): 18 puntu 2. Amairu B (Nafarroa); 18 3. Sokarri (Bizkaia): 15 4. Abadiño B (Bizkaia: 15 5. Badaiotz (Araba): 9 6. Amaiur A (Nafarroa): 6 7. 6 Conceyos (Asturiias): 1 8. Gaztedi (Bizkaia): 1 Mas datos www.legarra.org




2007/11/09
Euskadiko txapelketa igandean abiatuko da. Lehen jardunaldia Aizarnazabalen burutuko da. Txapelketa hau lauko tiralariz osaturiko taldeek egingo dute. 330 eta 290 kilotan egingo da txapelketa. Soilik gizonezkoena burutuko da.

Parte hartuko duten taldeak hurrengoak izango dira: A multzoan, Abadiño A, Sokarri A, 6 Conceyos eta Auzolan. B multzoan, Abadiño B, Sokarri B, Kuartango, Gaztedi eta Abadiño C.

330 kiloko finala azaroaren 25ean jokatuko da, 290 kilotakoa abenduaren 22an, Oiartzunen eta Arrigorriagan, hurrenez hurren. Nafarroako seiko txapelketa ere igandean hasiko da, Arbizun.

Gizonezkoak 465 kilotan jardungo dira, emakumezkoak 390 kilotan. Amaiur A, Amaiur B eta Txantrea ariko dira gizonezkoetan, eta emakumezkoetan Sakana, Beti Gazte A, Beti Gazte B eta Txantrea



2007/08/30
Bost aizkolarik parte hartu zuten eta bigarrena Luis Txapartegi Zestoarra izan zen.

Donostiako Alde Zaharreko Trinitate Plazan jokatu da urtero egin ohi den aizkolarien lehiaketa. Urrezko Kopa darama izena eta bertan bost aizkolarik parte hartu dute. Eguraldi ona denean sekulako jendetza biltzen da bertan, baina oraingo honetan euria tarteko ikusle gutxi izan zen.

Aizkolari bakoitzak 14na kana erdiko ebaki behar izan zuten eta denetan azkarrena Igeldoko Joxemari Olasagasti izan zen bigarrena Luis Txapartegi Zestuarra izan zelarik.

Sailkapena:

Olasagasti 31' 34''’
Txapartegi 32'57''’
Azurmendi 33'59''
Peñagarikano 35'39''
Barberena 35'42''






Edukia igo
Aizkolariak, harri-jasotzaileak, sokatira, idi-probak... esku-eskura duzu orain herri kirolerako mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
290 kilo, bizkarrera - anonimo - 2008-02-20 17:01:03
Nazabal, Euskal Herriko txapeldun - miren - 2007-12-04 20:24:07
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu