![]() |
Datorren asteburuan Europako triatloi txapelketak burutuko dira Lisboan, elite, junior, 23 urtez azpiko, eta adinetako taldeen mailakoak. Parte hartzaileen artean bi euskaldu izango ditugu, biak ere emakumezkoen maila nagusian, Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez deitu ditu hautatzaileak.
1500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan, 10 kilometro korrika. Expo-98 erakusketarako egindako gunean egingo da proba, igerian esaterako bertako Ozeanarioaren eta pabiloi Atlantikoaren arteko laku artifizialean, bizikleta eta korrika zirkuitoak ere inguru horretan hasi eta bukatuko dira.
Maila handiko proba izango da. Europako triatleta onenak espero dira bertan. Irabazleek, beraien herrialdeei olinpiar jokoetarako postu bat emango diete.
Datorren igandea, maiatzak 11, duatloi zita Sopelanan izango da, dituen hondartza eta itsaslabar ikusgarriengatik ezaguna den Bizkaiko herrian, 2008. denboraldiko azkenaurreko proba eta oraingo honetan, aurreko beste bost ediziotan bezala, proba sprint distantzian lastertuko da, eta Hirubi-K Triatloi Kirol Elkartea eta ETFk antolatuta dago.
Irteera, helmuga eta boxeak, Sopelanako Udaletxe inguruan kokatuko dira, Aretxabaleta Enparantzan, 300 duatleta inguru espero direlarik. Duatletek, 5,2kmtako oinezko atala, 24,4kmtako bigarren bizikleta saioan eta amaitzeko, helmuga lerrora iritsi aurretik, azken 2,6km-tako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote.
Oinezko bi saioak, osoki, herriko kaleetan zehar igaroko dira Iturrieta Parkera heldu aurretik, zuhaitzez eta ibiltokiz osatutako 10.0000 m2tako lekua, bertan “balea” bezala ezagutzen den putzua dagoelarik, herriko sinboloa izaki, lehen postuetan sailkatzen direnak trofeotzat balea jasoko dutela aipatuz, berriro egindako bidetik Udaletxera iristeko. Lehen atalean, partehartzaileek bi itzuliz osatutako ibilbideari aurre egin beharko diote eta bigarren transizioaren ondoren, helmuga lerrora iritsi baino lehenago , beste itzuli bat eman beharko dute.
Bizikleta saioan, lehen trantsizioaren ondoren, Uribe Kostako herri nagusietatik igaroko den zirkuitu bati aurren egin beharko diote. Sopelanatik irten, Urduliz eta Laukiz zeharkatu Gatikari itzulia eman arte, berriro Urduliz igaro eta Sopelanara itzultzeko.
Euskal Herriko zirkuitoko lehen postuak, Gipuzkoako herri armagilean gertatutakoa ikusi eta gero, behin ere baino berdinduago daude, honez gain nazioarteko duatletarik garrantzitsuen artean daudenak bertan izango ditugularik. Hau dela eta borroka gogorra espero da, Bizkaiko hiriburuan izango den azken aukera baino lehen, podiumera igoko diren hiruren izena erabakitzeko. Hauen artean egongo da azken Txapela jasoko duena. Hau guztia, Sopelanako herrian disfruta dezakegu, goizeko 10etatik aurrera emakumezkoen irteera eta 10,15etan gizonezkoena, duatletentzako ateak, goizeko 8etatik aurrerra materialaren kontrola egiteko irekiz.
Munduko Triatloi Kopako proba burutu zen asteburuan Hego Afrikan, Richards Bay-n hain zuzen. Carolyn Murray kanadiarrak lehen garaipena lortu zuen Munduko Kopan.
Zuriñe Rodríguez hogeita bigarren postuan helmugaratu zen, irabazlearengandik hiru minutura.
SAILKAPENA:
1. Carolyn Murray (CAN) 2.03:32
2. Felicity Abram (AUS) 2.03:35
3. Magali di Marco (SUI) 2.03:41
4. Kathy Tremblay (CAN) 2.03:51
5. Ricarda Lisk (GER) 2.04:11
22. Zuriñe Rodríguez (EUS) 2.06:27
Orbea taldeak lan bikaina egin zuen Madrilen buruturiko munduko kopako proban. Julien Absalon frantziarrak lortu zuen garaipena, taldeko beste bi kide, Peraud eta Ruzafa sailkatu ziren hirugarren eta laugarren. Bere mailarik onena eman ezin izan zuena Iñaki Lejarreta izan zen. Hogeita hirugarren postuan helmugaratu zen berriztarra.
SAILKAPENA
1 ABSALON Julien ORB 2:12:30
2 HERMIDA RAMOS José Antonio MMB +0:00:12
3 PERAUD Jean-Christophe ORB +0:00:52
4 RUZAFA CUETO Ruben ORB +0:00:56
5 FONTANA Marco Aurelio+0:01:02
....
23 LEJARRETA ERRASTI Inaki ORB +0:03:35
Larunbata, maiatzak 3, Eibarrek duatloiko hemeretzigarren proba bere gain hartu du, Euskal Herriko zirkuituko azken-herena eta azkena Gipuzkoari dagokionez, distantzia motzeko (8km-32km-4km) laugarrena eta azkena 2008. urtean. Eibar Triatloi Taldeak eta ETFk antolatu dute, 200 bat duatletek parte hartuz, bai emakumezkoak zein gizonezkoak.
Probak, bai bere gogortasunarengatik baita denboraldiari dagokionez gauden momentuagatik ere, ez du desengainatu. Eibarren podiumaren gorenera igo direnak honako hauek izan dira: Radka Vodickova (Ekol Triatlón Team) txekiarra, Europako azpitxapelduna eta Txekiar Errepublikako txapelduna 2007.ean, 1:38:01ko denbora behar izan duelarik. Euskal Herriko hiru probatan parte hartu du, duatloiko Mundialeko prestaketa aprobetxatuz. Gernikan hirugarren postua eskuratu zuen eta bi garaipen jarraian,bata gaurkoa eta pasa den astean jokatu zen Arbizukoa bestea. Gizonezkoen mailari dagokionez, garaipena Mikel Monasterio (Kebi Sport) bermeotarrarentzat izan da, 1:25:57 denbora osotuz, lehengo urteko hirugarren postua hobetuz.Kategoriak: Kirol gehiago
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Yahaira Agirrek urrezko domina lortu du Londresko Judo Irekian, 57 kilotik beherako mailan. Finalean, Canadako Joliane Melancon menderatu du, ippon baten bidez.
Finalera iristeko bost borroka egin behar izan ditu, denak irabaziz, eta denak ippon bidez irabaziz. Finalerdietan Europako txapeldun ordea, Anne-Christin Katzler alemaniarra menperatu zuen, lehenago Nincola Haywood eta Gemma Howell britaniarrak, eta Emelie Ranhult suediarra. Yahaira Agirre Espainiako txapelduna da bere mailan, eta ordezko moduan dago Pekingo olinpiar jokoei begira.
Mendi bizikletako munduko kopako proba burutuko da Madrilen igandean. Bertan izango dira Orbea taldea eta Iñaki Lejarreta txirrindulari bizkaitarra. Casa de Campon egingo da lasterketa. Lasterketan garaipena lortzeko faborito da Orbea, Julien Absalon frantziarraren bidez. Bera da munduko espezialistarik onena, eta aurreko asteburuan ere munduko kopako lasterketa irabazi zuena.
Iñaki Lejarreta emaitza politak lortzen ari da, olinpiar jokoei begira prestakuntza egokia egiten ari den seinale. Berriztarrak dioenez “lasterketa zaila eta diferentzia txikiak izango dituena” izango da. “Igoera luzerik ez dago, lehen multzoan egon behar da, sofritu, eta zaleen babesaz baliatu garaipenaren borrokan egon ahal izateko”.
Baina taldeko entrenatzaileak lankako jokalariak atera zituenez set bat galdu zuten. Nahiz eta arratsaldeko 16:30 izan eta kiroldegi barruan jokatu, hasieran kanpoko hotza barrura sartu zen. Baina hau, denbora gutxi iraun zuen harmailetako jendea, gutxi izanda, itzelako beroa ematen zuelako haien adoreekin. Partiduaren zatirik kilikagarriena bigarren seta izan zen, Deustok galdu zuena. Honetan 25-23 geratu ziren. Set honetan, Mungiako entrenatzailea beti bezala ez zen egon oso atsegina Deustuko taldearekin. Mungiako taldea denborak eskatzeko aukerarik gabe geratu zen, guztiak gastatu baitzituen. Baina horri aurre egiteko, argiak piztea proposatu zion Deustuko entrenatzaileari.
Hau egindako momentuan, kanpoko taldeak sake-denbora oso ona zuen eta apurtzea lortu zuen. Arruntena, Deustuko eskuordea kexatzea izango zen, baina ez zuen egin. Urte honetako Ligan, zelai horretan txartel horia jasan zuelako eta ez zuen nahi menturatzea. Txartel hau jasan zuen, Mungiako entrenatzaileari kasu egiteagatik. Bestalde, bi taldeko jokalarien partidua aipatzerakoan esan behar da, zentralak lan ugari eduki zutela. Hauek baloi gehienak jo zituzten. Baina ezin da utzi komentatu gabe kolokatzaileak izandako lana ere. Sake sailak izateagatik edo egun ona ez edukitzeagatik, bi taldeko jokalariak ez zutenez ondo hartu baloia, kolokatzaileak itzelako lasterketak egin izan behar zituen. Horregatik, baloi gehienak zentralei jarri zizkion. Baloi gehienak hirukoak jo zutenez, laukoek ez zuten izan ia aukerarik jotzeko baloiari eta puntuak egiteko. Baina laukoek jotzerakoan, beste taldekoek ez zeudenez prestaturik normalean puntu zuzena zen. Beste alde batetik , blokeotaz hitz egin behar da.
Blokeoak, oso garrantzitsuak dira bolei partiduetan. Hauek liskarrak sortzen baitituzte partiduetan. Baina partidu honetan ez ziren egon horrelako askorik. Gehienak jarraituak izan ziren, han zeudelako taldekoek laguntzeko. Baina bi taldeetako zentralak, Mazak, Salazarrek eta Atxurrak, lortutako gehienak egin zituzten. Kontutan izan behar da, Deustok taldea sortzeko bost jokalari gaztetxoak dituela. Aldiz, Mungiako taldeak bakarrik bi. Baina hau ez da oztopoa, betidanik gaztetxoak jokatu dutelako senior taldearekin. Deustuko Boleibol Taldea Bizkaiko Kopa irabazteko txartel gehienak dituela.
Pasadan urtean ezin izan zuen eraman ez zelako presentatu, talderik ez baitzen sortu. Baina urte honetan taldea sortu denez, ziur irabaziko duela. Urte honetako Ligan bigarren mailako B taldean dago, talde berria sortu denez eta beheko postutik hasi behar delako. Denboraldi osoaren ia partidu guztiak irabazi duenez, ligaz aldatu da eta igo da bigarren mailako A taldera. Aldiz, Mungia Boleibol Taldea bigarren mailako B taldean egon da denboraldi honetan. Baina ez duenez irabazi hainbeste partidu, maila berean geratuko da.
Kategoriak: Kirol gehiago
Tags: bolei ehu mungia deusto deustu bilbo taldea kirola
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Mendi bizikletako munduko kopako bigarren proba burutu da Offenburgen, Alemanian. Ia beti bezala, Julien Absalon, Orbea taldeko frantziarrak lortu du garaipena, Iñaki Lejarreta 15. helmugaratu delarik.
Berriztarra 17. eta 19. postuen artean ibili da lasterketa osoan. Azken itzulian, indar guztiak erre ditu eta 11. kokatzea lortu du. Azken kilometroan erorikoa izan da ordea, eta azkenean 15. bukatu du. Orbeak taldekako lehia ere irabazi du. Munduko kopako hurrengo proba maiatzaren 4an izango da, Madrilen.

Inprimatu






