![]() |
Urriaren 14ra arte, Amurrioko La Casona erakusketa aretoan Juan Armentia Bilboko argazkilariaren 'Olinpotik harantz' argazki erakusketa egongo da ikusgai.
Aitzindaria da erakusketa hori Araban, eta Atenas 2004 paralinpiadan parte hartu zuten euskal kirolarien 35 argazki biltzen ditu. Irudietan hainbat estadio eta kirol areto agertzen dira, lehiaketako une ezberdinetan arreta jarrita.
Eta hori guztia teknika finarekin eginda, "parte hartzaileen ariman sartuta eta egokitutako kirolaren azken funtsera hurbilduta, eta gizakiak duen nahimen indarra sortzeko ahalmen izugarria da hori", Pablo Isasi Amurrioko alkatearen hitzetan.
Pablo Isasi, Txema Alonso Saiatu Fundazioaren presidentea, Aitor Orozo txirrindularitza egokitutako nazioarteko txapelduna eta bertako Udaleko talde politikoen hainbat ordezkari inaugurazioan izan dira.
Egilea: Gaizka S.A.
Tags: amurrio argazkiak paralinpikoak kirola araba erakusketa
Tokia: Amurrio
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





