Honetaz hitz egiten da:
2007/11/09
Txapelketaren gogortasun eta jokalarien mailaren berdintasuna astez aste dakusagu txapelketa honetan.

Hain zuzen ere berdintasun horregatik jokalari bakarra dago 3 punturekin, jokatutako partida guztiak irabazita. Egungo txapeldun Iñigo Argandoña Nazioarteko Maisua da lider, Siu Hung Tungen aurkako partida irabazita.

Bigarren mahaian, Zulaika eta Ladrón de Guevara zarauztarren arteko partidan, berdintasun aizan zen nagusi eta bien arteko berdinketak, liderrarengandik puntu erdira utzi ditu. Alcaide, Martin eta Sanz ere 2.5 puntura heldu dira, lehenak Garridori zailtasun askorekin irabazi ostean, bigarrenak gazteen arteko partidan Garro eibartarrari irabazita eta hirugarrena Alvaradori denbora larrialdian irabazita. 2.5 puntuko taldetxoaren azken partaidea, Asier Lakunza gazte ordiziarra da, Agirretxe txapelketako bigarren zerrenda-buruari irabazi ostean.

Hirugarren txandaren ostean, 6 jokalari daude 2 punturekin: Siu Hung Tung, Garrido, Kai Ming Tung, Aitor Gonzalez, Iraola billabonarra eta Jon Argandoña gaztea.

Txapelketaren albiste onenetako bat, gazteenak jokatzen ari diren txapelketa bikaina da: Martin, Zulaika eta Lakunza, lidergotik gertu daude 2.5 punturekin, Jon Argandoña 2 punturekin dago, Haritz Garro eta Diego Olmo eibartarrak 1.5 punturekin eta Erik Juez zarauztarra, Txapelketa Nagusian jokatzen duen lehen aldian, puntu bakarrarekin.

Donostian jokatzen ari den Bigarren Mailako txapelketan, Fernando Markinak bakarrik lortu du jokatutako hiru partidak irabaztea eta lidergoan dago, hirugarren txandan Iñaki Aizpuruarena urkakoa irabazi ostean. Bere atzetik lau jokalari datoz 2.5 punturekin.

Azkoitian ere lider bakarra dugu, Aitor Priya, 2.5 punturekin, Hector Sanchezen aurka berdinketa lortu ostean. Priyaren atzetik Anibal Fernández dator 2 punturekin. Donostiako Hirugarren Mailako txapelketan ere lider bakarra daukagu, Gorka Villar, bera baita jokatutako partida guztiak irabaz idituen bakarra. Bere atzetik, 2.5 punturekin zazpi jokalari datoz.  Azkoitian aldiz, Bruno Belar eibartarra dago lider 3 punturekin, eta bere atzetik beste hiru jokalari datoz hiru punturekin.

Errenterian jokatzen ari den 16 urtez azpikoen txapelketan ere lider bakarra daukagu, Julen Garro eibartarra. Julenek Hector Sanchezen aurka jokatutako partida irabazi egin zuen, honek hasitako erasoari erantzun eta partida modu politean irabaziz. Eurekin berdinduta zeuden Asier Etxagibel eta Edu Olabek, berdinketa lortu zuten, Olabe partidan hobeto zegoen arren. Datorren astean Garrok Etxagibel izango du aurrean, eta Olabek D’Anna donostiarra. Mailakako Txapelketak larunbatetan jokatzen dira 16:00etatik aurrera eta Kadeteen txapelketa igandeetan 10:00tatik aurrera. Guztietan jokalari bakoitzak ordu eta erdi du partida jokatzeko eta egiten duen jokaldi bakoitzeko 30 segundo gehitzen zaizkio erlojuari automatikoki.

 Txapelketa Nagusia Antolatzailea: Billabonako Xake Joku Elkartea Jokalekua: Kultur Etxea, Kale nagusia 58. Billabona Donostiako Bigarren eta Hirugarren Mailako Txapelketak Antolatzailea: Gros Xake Taldea Jokalekua: Manteo Kiroldegia, Travesia Rodil s/n Donostia – San Sebastián Azkoitiko Bigarren eta Hirugarren Mailako Txapelketak Antolatzailea: Anaitasuna Kakute Xake Taldea Jokalekua: Kultur Etxea, Kale Nagusia s/n. Azkoitia 16 urtez azpikoen Kadete Mailako Txapelketa Antolatzailea: Fomento Cultural de Errenteria Jokalekua: Fomento Cultural, Zubiaurre kalea, 8. Errenteria
Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Kirol gehiago
Atletismoa, tenisa, golfa, waterpoloa... esku-eskura duzu orain zure kiroletako mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Azken iruzkinak
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Etiam - 2008-03-05 15:00:15
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Aupa Neska - 2008-02-28 19:01:30
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - IRUÑA - 2008-01-26 16:37:11
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:26:17
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:25:37
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Esteka interesgarriak

Blog hau sindikatu