Honetaz hitz egiten da:
2007/12/04
Iñigo Argandoña Nazioarteko Maisuak, zazpigarrenez lortu du Gipuzkoako Txapelketa Nagusia irabaztea, azken ordura arte emozioa izan zen nagusi Billabonan, baina beste urtebetez txapelduna dugu Argandoña. Lehenengo mahaian Alcaide eta Sanz zeuden aurrez aurre, biak ere biak partidarik galdu gabe. Partida interesgarria izan zen bien artekoa, lehenengoak partida irabazi egin behar zuen txapelketa bereganatzeko, eta bigarrenak berdinketa nahikoa zuen podiumean postua eta Euskadiko Txapelketarako txartela lortzeko. Presioa halakoa izan zen, ezen Alcaidek berdinketarekin konformatu behar izan zuen, Sanzek, abantaila zuenean, berdinketa eskaini zuenean.

Bigarren mahaian, Argandoñak txapelketako sorpresa izan den Garridoren aurka jokatu zuen partida, baina oraingoan Garridok, maila ona erakutsi arren, ezin izan zuen txapelduna garaitu. Lehenengo mahaiko berdinketaren ostean, kostatako garaipena lortu zuen Argandoñak, eta ondorioz 7. txapela eskuratu. Nabarmentzekoa da, 4., 5. eta 6. postuak jokoan izan zituzten gazte-taldea.

Azkenean Iñigo Martin, Asier Lakunza eta Haritz Garro sailkatu ziren postuotan, Diego Olmo, Jon Argandoña eta Ander Zulaika garaitu ostean, hurrenez hurren. Lakunza eta Garro 1go mailako jokalariak izanik eta sari handiagoa lortu zutenez, 1go mailako lehenengo bi sailkatuei zegozkien sariak, David Garrido eta Claudio Mendikuterentzat izan ziren. Donostiako Bigarren Mailakoan, Sergio Lanzek Sebastian Armendarizekin berdintzea nahikoa izan zuen Txapela eta 1go mailarako igoera lortzeko. Lanzekin batera, Mikel Astigarraga, Fernando Markina eta Pablo Ezkerro igo dira mailaz. Azkoitian, azkenengo txandan dena erabakitzeke zegoen, eta azkenean Aitor Priya eta Hector Sanchezek lortu zuten mailaz igotzea, lehenak Anibal Fernandez garaitu eta bigarrenak Aitor Arroitajauregirekin berdindu ostean.

Donostiako Hirugarren mailakoan, Arturo Ramon eta Jokin Fernandez, sailkapenean berdinduta gelditu ziren 6 punturekin. Eurekin batera, Juan Pablo D’Anna, Gorka Villar eta Christian Sanchezek lortu dute 2. mailarako igoera. Azkoitian, Edu Olabek/ txapelketa partida guztiak irabazita bukatu du txapelketa. Berarekin batera, Igor Aranbarri igo da 2. mailara, azkenengo txandan Bruno Belarri partida irabazi eta desberdintze koefizienteagatik 2. postuan sailkatu ostean. Kadeteen txapelketak, Asier Etxagibelek ez zuen arazo handirik izan Philippe Bayrakdar garaitu eta txapela janzteko. Bigarren mahaian aldiz, Edu Olabek Oscar Diazen aurka galdu egin zuen eta 4. postuan sailkatu zen, Diazen beraren atzetik.

Bigarren postua Julen Garrorentzat izan zen, Juan Pablo D’Anna garaitu ostean. Mailakako Txapelketak larunbatetan jokatzen dira 16:00tatik aurrera eta Kadeteen txapelketa igandeetan 10:00tatik aurrera. Guztietan jokalari bakoitzak ordu eta erdi du partida jokatzeko eta egiten duen jokaldi bakoitzeko 30 segundo gehitzen zaizkio erlojuari automatikoki.

Informazio gehiago Gipuzkoako Xake Federakuntzaren webgunean
Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Kirol gehiago
Atletismoa, tenisa, golfa, waterpoloa... esku-eskura duzu orain zure kiroletako mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Azken iruzkinak
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Etiam - 2008-03-05 15:00:15
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Aupa Neska - 2008-02-28 19:01:30
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - IRUÑA - 2008-01-26 16:37:11
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:26:17
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:25:37
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Esteka interesgarriak

Blog hau sindikatu