![]() |
Diego Olmo eibartarrari 3. txandako partida irabazi ostean, Alvaro Diez, egungo Euskadiko Jubenilen Txapelduna da Euskadiko Jubenilen Txapelketaren liderra 3 punturekin. Defentsa siziliar batekin hasi den partida luze baten ondoren, eibartarrak etsi egin behar izan du, ezin baitzuen besterik egin leioarraren erasoaren aurren. Alvarok puntu erdiko aldea ateratzen die Imanol Martinez (Burlata) eta Erik Juez (Zarautz), sailkapenean bere atzetik datozeneri.
Osteguneko 4. txandan, Alvarok, Erik Juez izango du aurrean eta Imanol Martinezek Mikel Sanz bilbotarra. Kadeteen txapelketan, bi dira puntu guztiak lortu dituzten jokalari bakarrak, Asier Etxagibel (Arrasate) eta Endika Dosuna (Bilbao). Etxagibelek arazo handirik gabe irabazi du Aitor Ramosen aurkako partida eta Endika Dosunak gauza bera egin du Julen Garro eibartarraren aurka, oraingoan eibartarrak denborarekin izan dituen arazoak aprobetxatuz.
Osteguneko 4. txandan, liderrek euren aurka jokatuko dute eta euren atzetik datozen Edu Olabe eta David Oriven (3. txandan berdindu ostean 2.5 puntu dituzte), Hector Sanchez eta Oscar Diez izango dituzte aurrean, hurrenez hurren.
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






