![]() |
Mendi bizikletako munduko kopako proba burutuko da Madrilen igandean. Bertan izango dira Orbea taldea eta Iñaki Lejarreta txirrindulari bizkaitarra. Casa de Campon egingo da lasterketa. Lasterketan garaipena lortzeko faborito da Orbea, Julien Absalon frantziarraren bidez. Bera da munduko espezialistarik onena, eta aurreko asteburuan ere munduko kopako lasterketa irabazi zuena.
Iñaki Lejarreta emaitza politak lortzen ari da, olinpiar jokoei begira prestakuntza egokia egiten ari den seinale. Berriztarrak dioenez “lasterketa zaila eta diferentzia txikiak izango dituena” izango da. “Igoera luzerik ez dago, lehen multzoan egon behar da, sofritu, eta zaleen babesaz baliatu garaipenaren borrokan egon ahal izateko”.
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





