![]() |
Datorren igandea, maiatzak 11, duatloi zita Sopelanan izango da, dituen hondartza eta itsaslabar ikusgarriengatik ezaguna den Bizkaiko herrian, 2008. denboraldiko azkenaurreko proba eta oraingo honetan, aurreko beste bost ediziotan bezala, proba sprint distantzian lastertuko da, eta Hirubi-K Triatloi Kirol Elkartea eta ETFk antolatuta dago.
Irteera, helmuga eta boxeak, Sopelanako Udaletxe inguruan kokatuko dira, Aretxabaleta Enparantzan, 300 duatleta inguru espero direlarik. Duatletek, 5,2kmtako oinezko atala, 24,4kmtako bigarren bizikleta saioan eta amaitzeko, helmuga lerrora iritsi aurretik, azken 2,6km-tako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote.
Oinezko bi saioak, osoki, herriko kaleetan zehar igaroko dira Iturrieta Parkera heldu aurretik, zuhaitzez eta ibiltokiz osatutako 10.0000 m2tako lekua, bertan “balea” bezala ezagutzen den putzua dagoelarik, herriko sinboloa izaki, lehen postuetan sailkatzen direnak trofeotzat balea jasoko dutela aipatuz, berriro egindako bidetik Udaletxera iristeko. Lehen atalean, partehartzaileek bi itzuliz osatutako ibilbideari aurre egin beharko diote eta bigarren transizioaren ondoren, helmuga lerrora iritsi baino lehenago , beste itzuli bat eman beharko dute.
Bizikleta saioan, lehen trantsizioaren ondoren, Uribe Kostako herri nagusietatik igaroko den zirkuitu bati aurren egin beharko diote. Sopelanatik irten, Urduliz eta Laukiz zeharkatu Gatikari itzulia eman arte, berriro Urduliz igaro eta Sopelanara itzultzeko.
Euskal Herriko zirkuitoko lehen postuak, Gipuzkoako herri armagilean gertatutakoa ikusi eta gero, behin ere baino berdinduago daude, honez gain nazioarteko duatletarik garrantzitsuen artean daudenak bertan izango ditugularik. Hau dela eta borroka gogorra espero da, Bizkaiko hiriburuan izango den azken aukera baino lehen, podiumera igoko diren hiruren izena erabakitzeko. Hauen artean egongo da azken Txapela jasoko duena. Hau guztia, Sopelanako herrian disfruta dezakegu, goizeko 10etatik aurrera emakumezkoen irteera eta 10,15etan gizonezkoena, duatletentzako ateak, goizeko 8etatik aurrerra materialaren kontrola egiteko irekiz.
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





