![]() |
Jon Ergüinek min hartu du Europako txapelketatako lehen jardunaldian. Arazoak zituen sorbaldan izan da, eta ezin izan du lehian jarraitu. Olinpiar jokoetara joateko lehian oztopo izan daiteke lesio hau. Ander Elosegi ere aritu da, eta ez oso fin, baina gutxienez finalerdietara igarotzea lortu du, 32. postuan.
Bestalde, Maialen Chorraut-ek lan ona osatu du, buruturiko bi txandetako denbora guztien artean bigarren onena eginez. Lehiaketa berean, 34. postuan bukatu du Iratí Goikoetxeak eta finalerdietara sailkatu da. K-1ean, Joan Crespo txapelketatik kanpo gelditu da, 48. postuan bukatuz proba.
Polonian bilduta dira slalomeko Europako espezialistarik onenak, tartean hainbat euskaldun ditugularik. Eta kontinenteko tituloak lortzeko borrokaz gain, gureen asmoa olinpiar jokoetarako urratsa ematea da, Xabi Etxaniz hautatzaileak ez baitu erabaki nortzuk joango diren Pekinera. Hala ere, batzuk besteek baino aukera gehiago dituzte: Maialen Chorraut ia txartela lortuta dago, Ander Elosegik eta Joan Crespok ere punturen batzuk lortuta dituzte. Aldiz, Iratí Goikoetxeak eta Jon Ergüinek ez dute orain arte punturik bildu, eta azken lesioak maldan gora jarriko dio helburua.
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






