Honetaz hitz egiten da:
2008/07/03

Naroa Agirre ezinean dabil denboraldi osoan. Donostiarrak atzo 4 metro eta 20 zentimetroko marka kaskarra egin zuen Salamancan. 

Naroak arazo fisikoak ditu bizkarrean eta horren ondorioz ezin du duen guztia eman. Joko Olinpikoetarako hilabete falta denean egoera pittin bat kezkagarria da. Naroak aurten egin duen markarik onena 4.40koa izan da eta marka horrekin Pekin ezin da ezer egin. 

Halere telebistako izarrak badaki behar den unean mailarik onena ematen eta, osasuna lagun badu, Pekinen ere onenen parean izango da.




2008/06/30

Igande honetan, ekainak 29, Donostian hogeitahirugarren triatloia ospatu da. Aurreko ediziotan bezala, distantzia olinpikoa izango da eta Euskal Herriko triatloi zirkuitorako puntuagarria, denboraldiko bostgarrena, hirugarrena distantzia olinpikoari bagagozkio. 

Triatloia, beste behin, Klub Atletiko San Sebastianek eta ETFak antolatuko du. Irteera lerroan 500 triatleta inguru izan ditu. Proba bertan, irteera berean, nazioarte mailan oso ezagunak diren triatletak eta triatleta popularrak bat egin dute bi kategorietan. Irabazleak, zarauztarra den eta bigarren aldiz olinpikoa izando den Ainhoa Murua (Codeam T.T.) 2:18:09ko denborarekin, eta Frantziako triatloi selekzioko taldekide den Sudrie Sylvgin frantziarra 2:01:49koarekin izan dira. 

Taldekako sailkapenean, Zarautzkoa den Codeam Triatloi Elkartea emakumezkoetan, eta Gasteizkoa den SVC Seguridad gizonezkoetan, izan dira nagusitu direnak. 

EMAKUMEZKOAK

1- Ainhoa Murua 2:18:09

2- Miren Casado 2:26:33

3- Ana Casares 2:27:26

GIZONEZKOAK

1- Sudrie Sylvgin

2:01:49 2- Hector Llanos 2:04:31

3- Jaimie Rhodes 2:05:38




2008/06/30

Donostiako Gros Xake Taldeak irabazi zuen larunbat arratsaldean Eibarko Untzaga plazan jokatu zen Eibarko Hiria 24. partida azkarren txapelketa. 18 talde eta 72 jokalariren parteahartzearekin, 4 ordu baino gehiago iraun zuen txapelketa jokatu zen Eibarren, arratsaldeko 16:30ak eta 20:30ak bitartean.

Santiago González de la Torre, Iñigo Argandoña, Ivan Muñoz eta Luis Olaizolak osatutako taldeak 59.5 puntu lortu zituen 17 partida jokatu ostean. Euren atzetik, Errenteriako Fomento Cultural sailkatu zen 58.5 punturekin eta hirugarren postuan Gasteizko San Viator 49 punturekin.

Eibarko Klub Deportiboko taldeei dagokienez, Diego Olmo, Haritz Garro, Emilio José Freire eta Edu Olabek osatutako lehenengo taldeak 10. postuan bukatu zuen txapelketa 32.5 punturekin. Manuel López, Pedro del Amo, Mikel Baena, Galder Irisarri, Ander Egurrola eta Julen Egurrolak osatutako bigarren taldeak 7.5 puntu lortu zituen eta azkenengo postuan sailkatu zen.

Mahai bakoitzeko jokalari onenen sariak hauek izan ziren:

  • 1. mahaia: Santiago González de la Torre (Gros Xake Taldea), 16 puntu
  • 2. mahaia: Jesus Mari Agirretxe (Fomento Cultural), 16 puntu
  • 3. mahaia: Ivan Muñoz (Gros Xake Taldea), 15 puntu
  • 4. mahaia: Jose Ramon Ros (Fomento Cultural), 15.5 puntu

Sari banaketan, Eibarko Klub Deportiboko presidente Mikel Larreategi, Eibarko Udaleko kirol zinegotzi Ana Rodriguez eta Margari Olañeta (Jose Mari Kruzetaren alarguna) izan ziren.

Txapelketaren datu guztiak Chess-results webgunean aurkitu ditzakezu.




2008/06/27

San Juan jaietan sartuta, datorren larunbatean, ekainaren 28an jokatuko da 16:00retatik aurrera Untzaga plazan Eibarko Hiria partida azkarren txapelketa. 18 talderen parte hartzea dago aurrikusita txapelketan, besteak beste azken urteetako garaileak, Donostiako Gros Xake Taldea eta Errenteriako Fomento Cultural, bertan izango dira, eta baita, gure inguruko zein Irun, Gasteiz edo Castroko taldeak ere.

Tagzaniatik hartutako mapa honetan ikus ditzakezue txapelketaren puntu interesgarrienak. Txintxeta bakoitzean klik eginda puntu bakoitzean izango dena ikusiko duzue.


xxiiciudaddeeibar tagged map - Tagzania

Arratsalde guztian zehar Untzaga plazan jokatuko den Txapelketa honetan, 5 minutuko partidak jokatzen dituzte jokalariek 4 kidez osatutako taldeetan, talde guztiak talde guztien aurka jokatuz. 5 minutuko partida horiek, xakean ikus daitekeen jokatzeko era ikusgarriena agertarazten dute, partida bizi-bizi eta ikusgarriak sortuz. Zita beraz, Untzaga plazan da, larunbatean 16:00tan.




2008/06/27

Igandean mendi bizikletako martxa garrantzitsua egingo da Arguedasen. 115 kilometroko ibilbidea izango du eta 1240 metroko desnibela.

1.500 parte hartzaile izango ditu probak, betiko moduan, jende asko kanpoan gelditu da. Ibilbidea Bardeetako parke naturalean zehar egingo da.

Bizikletaren festa handi bat izango da hamaikagarren ekitaldi hau.




2008/06/25

Atleta gipuzkoarrek urrezko hiru domina, zillarrezko bat eta brontzezko beste bat lortu zituzten Gasteizen aurreko asteburuan.

1. AINHOA SANZ 3.000 oztopoak
11.23.56
Goierri Garaia (lasterkari urretxuarra)

1. OLATZ ARRIETA luzeera 5.86
Bidasoa Atletiko Taldea (oiartzuarra)

1.-1ª MAITANE AZPEITIA hirukoitza 12.75
Atletiko San Sebastián (oiartzuarra)

2.-2ª ALAZNE FURUNDARENA 100 m. 12.15
Txindoki Atletismo Taldea (ordiziarra)

3.-3º AITOR OULAD altuera 2.01
Atletiko San Sebastián (donostiarra)










2008/06/24

Deportivo Alaveseko Kontseilu Sozialak hurrengoa adierazi nahi dio iritsi publikoari eta aleveszaleei batez ere:

Lehenik eta behin, alaveszaleeak zoriondu nahi ditugu. Bigarren mailan mantentzea lortu baitugu. Helburu hau ezinezkoa izango zen beraien bultzada eta babesa gabe. Gure zorionik beroena guztioi.

Azken hiru urte hauetako esperientzia txarrek ondorio zuzenak ateratzeko balio izatea espero dugu. Guztion artean ilusioz beteriko etorkizun bat eraikitzeko, salbatu izanaren lasaitasunak hurrengo urtean helburu handiagoak bilatzen lagundu behar baitu.

Bere garaian eskainitako prentsaurrekoan esan genuen bezala. Deportivo Alavesen garrantzia bere partidu guztitara joaten garenona baino askoz handiagoa da. Argi geratu baita Araba eta Gasteizko parte garrantzitsua dela.




2008/06/23

Euskadiko Igeriketa Federazioak waterpolo saila duten klub guztiak deitu ditu “batzar batera bihar, asteartea, ekainaren 24an 19:30ean Federazioen Batasunaren egoitzan (Julian Gaiarre kalea, 46. Zenbakia – Bilbao). Batzarrean jorratuko diren gaiak 2008-2009 sasoiko Euskal Herriko Ligen eraketa (garrantzia emanez gazteen kategoriei), Nafarroako eta Euskadiko Federazioen arteko laguntza-akordioa eta 2008-2009 sasoirako Araudiaren Proiektua.”

Federaziotik parte hartze handiko batzarra espero da eta klubei gogorarazi die “batzarrera joaten diren pertsonei ordezkatzen duten klubek sinatutako ziurtagiria eraman behar” dutela.








Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:


Zure pasahitza ahaztu duzu? >>

Kirol gehiago
Atletismoa, tenisa, golfa, waterpoloa... esku-eskura duzu orain zure kiroletako mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Azken iruzkinak
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Etiam - 2008-03-05 15:00:15
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Aupa Neska - 2008-02-28 19:01:30
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - IRU袮 - 2008-01-26 16:37:11
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:26:17
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:25:37
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Esteka interesgarriak

Blog hau sindikatu