Honetaz hitz egiten da:
2008/05/15
Bilbon burutuko da larunbatean Euskadiko duatloi zirkuituko azken proba, larunbatean. Irteera, helmuga, eta boxeak Zorrozaurren egongo dira. 5 kilometro korrika, 20 bizikletan, tartean Artxandako malda igo beharko dutelarik, eta bukatzeko 2,5 kilometro berriz ere korrika.



2008/05/14

Oier Aizpurua zumaiarrak, Manuel Bustorekin bikotea osatuz, Miño ibaiaren jeitsiera irabazi zuen.

Rabaden abiatu eta ibaian zehar 17 kilometroak egin ondoren, helmugan ordubete, minutu bat eta hamabost segunduko denbora egin zuten, 1985etik ibilbide honek zuen errekorra hobetuz.

Benetan izan zen parekatua proba, segundu bakarreko aldea atera baitzieten bigarren sailkatuei.




2008/05/12
Emakumezkoen Europako triatloi txapelketan euskal ordezkariek ezin izan zuten bere mailarik onena eman. Ainhoa Muruak hogeita zazpigarren amaitu zuen, bizikletako saioan erorketa bat izan ondoren.

Alde baikorra aurkitu nahi izanez gero, olinpiar jokoei begira, espainiar selekzioko bere arerioak ez ziren zarauztarra baino hobeto ibili, beraz aukera gehien berak izaten jarraitzen du Pekinerako.

Zuriñe Rodriguezek ezin izan zuen txapelketa amaitu. Vanesa Fernandes portugaldarrak irabazi zuen, bosgarren aldiz jarraian, Europako txapelketa, munduko espezialistarik onenetakoa dela berretsiz. Bi ordu, 5 minutu eta 46 segundo.

SAILKAPENA

1. Vanessa Fernandes (POR) 2:05:46
2. Nadia Cortassa (ITA) 2:06:26
3. Lisa Norden (SWE) 2:06:45
...
27. Ainhoa Murua (EUS) 2:10:42



2008/05/12
Mikel Odriozolak olinpiar jokoetarako urratsa eman du. Errusian izan da, 50 kilometroko ibilian, Munduko Kopan, bostgarren postua lortu zuen errenteriarrak, eta era horreatan, Pekinen egongo dela ziurtatu du. Hiru ordu 47 minutu eta 30 segunduko denbora egin zuen, bosgarren postu bikaina lortuz, baina lasterketan zehar bere sentsazioak ez ziren oso onak izan.

Probako irabazlea Nizhegorodov errusiarra izan zen, munduko errekorra eginez, 3 ordu 34 minutu eta 14 segundo.



2008/05/12
Piraguismoan, slalomeko Europako txapelketak burutu dira Cracovian.

Euskaldunen artean, aipagarriena Maialen Chorrautek lorturiko bostgarren postua izan da, olinpiar jokoetarako urratsa emateko balio izan diona. Nazioarte mailan inoiz lortu duen emaitzarik onena izan da hau Chorrautentzat.

Ander Elosegi hamargarren postuan sailkatu zen, eta Pekinerako lehian jarraitzen du Jon Erguinekin batera, honek oztopo handia izango du orain, lesionatu egin baita Polonian.



2008/05/09

Jon Ergüinek min hartu du Europako txapelketatako lehen jardunaldian. Arazoak zituen sorbaldan izan da, eta ezin izan du lehian jarraitu. Olinpiar jokoetara joateko lehian oztopo izan daiteke lesio hau. Ander Elosegi ere aritu da, eta ez oso fin, baina gutxienez finalerdietara igarotzea lortu du, 32. postuan.

Bestalde, Maialen Chorraut-ek lan ona osatu du, buruturiko bi txandetako denbora guztien artean bigarren onena eginez. Lehiaketa berean, 34. postuan bukatu du Iratí Goikoetxeak eta finalerdietara sailkatu da. K-1ean, Joan Crespo txapelketatik kanpo gelditu da, 48. postuan bukatuz proba.

Polonian bilduta dira slalomeko Europako espezialistarik onenak, tartean hainbat euskaldun ditugularik. Eta kontinenteko tituloak lortzeko borrokaz gain, gureen asmoa olinpiar jokoetarako urratsa ematea da, Xabi Etxaniz hautatzaileak ez baitu erabaki nortzuk joango diren Pekinera. Hala ere, batzuk besteek baino aukera gehiago dituzte: Maialen Chorraut ia txartela lortuta dago, Ander Elosegik eta Joan Crespok ere punturen batzuk lortuta dituzte. Aldiz, Iratí Goikoetxeak eta Jon Ergüinek ez dute orain arte punturik bildu, eta azken lesioak maldan gora jarriko dio helburua.




2008/05/08

Datorren asteburuan Europako triatloi txapelketak burutuko dira Lisboan, elite, junior, 23 urtez azpiko, eta adinetako taldeen mailakoak. Parte hartzaileen artean bi euskaldu izango ditugu, biak ere emakumezkoen maila nagusian, Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez deitu ditu hautatzaileak.

1500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan, 10 kilometro korrika. Expo-98 erakusketarako egindako gunean egingo da proba, igerian esaterako bertako Ozeanarioaren eta pabiloi Atlantikoaren arteko laku artifizialean, bizikleta eta korrika zirkuitoak ere inguru horretan hasi eta bukatuko dira.

Maila handiko proba izango da. Europako triatleta onenak espero dira bertan. Irabazleek, beraien herrialdeei olinpiar jokoetarako postu bat emango diete.




2008/05/08

Datorren igandea, maiatzak 11, duatloi zita Sopelanan izango da, dituen hondartza eta itsaslabar ikusgarriengatik ezaguna den Bizkaiko herrian, 2008. denboraldiko azkenaurreko proba eta oraingo honetan, aurreko beste bost ediziotan bezala, proba sprint distantzian lastertuko da, eta Hirubi-K Triatloi Kirol Elkartea eta ETFk antolatuta dago.

Irteera, helmuga eta boxeak, Sopelanako Udaletxe inguruan kokatuko dira, Aretxabaleta Enparantzan, 300 duatleta inguru espero direlarik. Duatletek, 5,2kmtako oinezko atala, 24,4kmtako bigarren bizikleta saioan eta amaitzeko, helmuga lerrora iritsi aurretik, azken 2,6km-tako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote.
Oinezko bi saioak, osoki, herriko kaleetan zehar igaroko dira Iturrieta Parkera heldu aurretik, zuhaitzez eta ibiltokiz osatutako 10.0000 m2tako lekua, bertan “balea” bezala ezagutzen den putzua dagoelarik, herriko sinboloa izaki, lehen postuetan sailkatzen direnak trofeotzat balea jasoko dutela aipatuz, berriro egindako bidetik Udaletxera iristeko. Lehen atalean, partehartzaileek bi itzuliz osatutako ibilbideari aurre egin beharko diote eta bigarren transizioaren ondoren, helmuga lerrora iritsi baino lehenago , beste itzuli bat eman beharko dute.

Bizikleta saioan, lehen trantsizioaren ondoren, Uribe Kostako herri nagusietatik igaroko den zirkuitu bati aurren egin beharko diote. Sopelanatik irten, Urduliz eta Laukiz zeharkatu Gatikari itzulia eman arte, berriro Urduliz igaro eta Sopelanara itzultzeko.

Euskal Herriko zirkuitoko lehen postuak, Gipuzkoako herri armagilean gertatutakoa ikusi eta gero, behin ere baino berdinduago daude, honez gain nazioarteko duatletarik garrantzitsuen artean daudenak bertan izango ditugularik. Hau dela eta borroka gogorra espero da, Bizkaiko hiriburuan izango den azken aukera baino lehen, podiumera igoko diren hiruren izena erabakitzeko. Hauen artean egongo da azken Txapela jasoko duena. Hau guztia, Sopelanako herrian disfruta dezakegu, goizeko 10etatik aurrera emakumezkoen irteera eta 10,15etan gizonezkoena, duatletentzako ateak, goizeko 8etatik aurrerra materialaren kontrola egiteko irekiz.




2008/05/06

Munduko Triatloi Kopako proba burutu zen asteburuan Hego Afrikan, Richards Bay-n hain zuzen. Carolyn Murray kanadiarrak lehen garaipena lortu zuen Munduko Kopan.

Zuriñe Rodríguez hogeita bigarren postuan helmugaratu zen, irabazlearengandik hiru minutura.

SAILKAPENA:

1. Carolyn Murray (CAN) 2.03:32
2. Felicity Abram (AUS) 2.03:35
3. Magali di Marco (SUI) 2.03:41
4. Kathy Tremblay (CAN) 2.03:51
5. Ricarda Lisk (GER) 2.04:11
22. Zuriñe Rodríguez (EUS) 2.06:27




2008/05/06

Orbea taldeak lan bikaina egin zuen Madrilen buruturiko munduko kopako proban. Julien Absalon frantziarrak lortu zuen garaipena, taldeko beste bi kide, Peraud eta Ruzafa sailkatu ziren hirugarren eta laugarren. Bere mailarik onena eman ezin izan zuena Iñaki Lejarreta izan zen. Hogeita hirugarren postuan helmugaratu zen berriztarra.  

SAILKAPENA 

1 ABSALON Julien ORB 2:12:30

2 HERMIDA RAMOS José Antonio MMB +0:00:12

3 PERAUD Jean-Christophe ORB +0:00:52

4 RUZAFA CUETO Ruben ORB +0:00:56

5 FONTANA Marco Aurelio+0:01:02

....

23 LEJARRETA ERRASTI Inaki ORB +0:03:35

 








Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Kirol gehiago
Atletismoa, tenisa, golfa, waterpoloa... esku-eskura duzu orain zure kiroletako mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Azken iruzkinak
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Etiam - 2008-03-05 15:00:15
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Aupa Neska - 2008-02-28 19:01:30
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - IRUÑA - 2008-01-26 16:37:11
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:26:17
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:25:37
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Esteka interesgarriak

Blog hau sindikatu