Tag ajedrezvasco (2)1/2
2007/12/04

Iñigo Argandoña Nazioarteko Maisuak, zazpigarrenez lortu du Gipuzkoako Txapelketa Nagusia irabaztea, azken ordura arte emozioa izan zen nagusi Billabonan, baina beste urtebetez txapelduna dugu Argandoña. Lehenengo mahaian Alcaide eta Sanz zeuden aurrez aurre, biak ere biak partidarik galdu gabe. Partida interesgarria izan zen bien artekoa, lehenengoak partida irabazi egin behar zuen txapelketa bereganatzeko, eta bigarrenak berdinketa nahikoa zuen podiumean postua eta Euskadiko Txapelketarako txartela lortzeko. Presioa halakoa izan zen, ezen Alcaidek berdinketarekin konformatu behar izan zuen, Sanzek, abantaila zuenean, berdinketa eskaini zuenean.

Bigarren mahaian, Argandoñak txapelketako sorpresa izan den Garridoren aurka jokatu zuen partida, baina oraingoan Garridok, maila ona erakutsi arren, ezin izan zuen txapelduna garaitu. Lehenengo mahaiko berdinketaren ostean, kostatako garaipena lortu zuen Argandoñak, eta ondorioz 7. txapela eskuratu. Nabarmentzekoa da, 4., 5. eta 6. postuak jokoan izan zituzten gazte-taldea.

Azkenean Iñigo Martin, Asier Lakunza eta Haritz Garro sailkatu ziren postuotan, Diego Olmo, Jon Argandoña eta Ander Zulaika garaitu ostean, hurrenez hurren. Lakunza eta Garro 1go mailako jokalariak izanik eta sari handiagoa lortu zutenez, 1go mailako lehenengo bi sailkatuei zegozkien sariak, David Garrido eta Claudio Mendikuterentzat izan ziren. Donostiako Bigarren Mailakoan, Sergio Lanzek Sebastian Armendarizekin berdintzea nahikoa izan zuen Txapela eta 1go mailarako igoera lortzeko. Lanzekin batera, Mikel Astigarraga, Fernando Markina eta Pablo Ezkerro igo dira mailaz. Azkoitian, azkenengo txandan dena erabakitzeke zegoen, eta azkenean Aitor Priya eta Hector Sanchezek lortu zuten mailaz igotzea, lehenak Anibal Fernandez garaitu eta bigarrenak Aitor Arroitajauregirekin berdindu ostean.

Donostiako Hirugarren mailakoan, Arturo Ramon eta Jokin Fernandez, sailkapenean berdinduta gelditu ziren 6 punturekin. Eurekin batera, Juan Pablo D’Anna, Gorka Villar eta Christian Sanchezek lortu dute 2. mailarako igoera. Azkoitian, Edu Olabek/ txapelketa partida guztiak irabazita bukatu du txapelketa. Berarekin batera, Igor Aranbarri igo da 2. mailara, azkenengo txandan Bruno Belarri partida irabazi eta desberdintze koefizienteagatik 2. postuan sailkatu ostean. Kadeteen txapelketak, Asier Etxagibelek ez zuen arazo handirik izan Philippe Bayrakdar garaitu eta txapela janzteko. Bigarren mahaian aldiz, Edu Olabek Oscar Diazen aurka galdu egin zuen eta 4. postuan sailkatu zen, Diazen beraren atzetik.

Bigarren postua Julen Garrorentzat izan zen, Juan Pablo D’Anna garaitu ostean. Mailakako Txapelketak larunbatetan jokatzen dira 16:00tatik aurrera eta Kadeteen txapelketa igandeetan 10:00tatik aurrera. Guztietan jokalari bakoitzak ordu eta erdi du partida jokatzeko eta egiten duen jokaldi bakoitzeko 30 segundo gehitzen zaizkio erlojuari automatikoki.

Informazio gehiago Gipuzkoako Xake Federakuntzaren webgunean


2007/11/27

Gipuzkoako Bakarkako Txapelketa Nagusia bere azkenetan da, eta hiru dira, txanda baten faltan, txapelketa irabazteko aukerak dituzten jokalariak. Larunbatean jokatutako 6. txanda, gogorra izan zen. Lehenengo mahaian, Sanz eta Argandoñakberdindu egin zuten euren arteko neurketa, Easo Xake Taldeko jokalariak anbizio falta erakutsi zuen partidan. Jardunaldiko beste partida interesgarria, ordura arte partidarik galdu ez zuten Alcaide eta Martin gaztearen artekoa zen.

Atxabaltarrak, donostiarrak denborarekin izan ohi duen arazoa aprobetxatu eta erreginaren aldea erabili zuen aurkariaren erregearen aurkako eraso polit bat bultzatu eta partida bereganatzeko. Hirugarren mahaian, txapelketako sorpresa izan diren Lakunza eta Garridoren arteko partida jokatu zen. Partidan zehar ordiziarrak abantaila lortuko zuela iruditu arren, Garridok, beste behin, denbora urriko momentuan partidaren bukaera bikaina jokatu eta berdinketa lortu zuen.

Euren atzetik zetorren 3 puntudun jokalarien artean, Zulaika, Mendikute, Garro, Arana, Olmo eta Jon Argandoñak lortu zituzten berdinketak, eta beraz Martin eta Lakunzarekin batera 4 puntu dituzte sailkapenean. Aurretik daude, Alcaide 5 punturekin, eta Argandoña, Sanz eta Garrido 4.5 punturekin. Azken txandan Alcaidek Sanz-en aurka jokatuko du, eta Argandoñak Garridoren aurka. Alcaidek irabazten badu, bera izango da txapeldun; Alcaide eta Sanzek berdinketa egiten badute, Alcaide litzateke txapeldun, Argandoñak bere partida irabazten ez badu, aurkako kasuan Argandoña bera litzateke txapeldun Donostiako Bigarren mailako txapelketan lehenengo mahaian jokatu zen liderren arteko partida Sergio Lanzen aldekoa izan zen eta partida luze baten ondoren garaitu zuen Fernando Markina.

Txanda bakarraren faltan, Lanz da lider 5 punturekin, eta atzetik ditu, 4.5 punturekin, Iñaki Muñoz eta Mikel Astigarraga. Azkoitiko Bigarren mailakoan, asteburuko emaitzen ondorioz, lau jokalari daude lidergoan 3.5 punturekin eta elkarren artean jokatu beharko dute azkenengo txanda: Hector Sanchezek Aitor Arroitajauregi izango du aurrean, eta Aitor Priyak Anibal Fernandez. Donostiako hirugarren mailakoan, Jokin Fernandez da beste astebetez liderra, 5.5 punturekin, Gorka Villaren aurkako partida irabazi ostean. Bere atzetik datoz 5 punturekin, Arturo Ramon eta Juan Pablo D’Anna. Azkoitiko 3. mailako Txapelketan, Edu Olabe eibartarrak darrai lidergoan, asteburuan jokatutako partida irabazi ostean. Eibartarrak ez du partidarik galdu eta berau izango da txapelduna sorpresa handirik ezean.

Bere atzetik datozen Bruno Belar, Asier Peñagarikano eta Igor Aranbarriren artean erabakiko da nor izango den igoera lortuko duen bigarren jokalaria. Errenteriako Fomento Culturalek antolatutako 16 urtez azpikoen txapelketan, asteburuan ez da partidarik jokatu eta Asier Etxagibel (Arrasate-San Andres Xake Elkartea) eta Edu Olabe (Eibarko Klub Deportiboa) daude lidergoan 4.5 punturekin, atzetik datozen 4 jokalariengandik puntu bakarrera. Hurrengo eta azken txanda, igandean jokatuko da 10:00etatik aurrera eta Etxagibelek Philipe Bayrakdar donostiarra izango du aurrean eta Olabek Oscar Diez irundarra.

Igandean, Anaitasuna-Kakute Xake Taldeak eta Gipuzkoako Xake Federazioak antolatuta, Gazteentzako xake aktiboko 1go jaialdia jokatu zen Azkoitian. Guztira 60 jokalari gazte bildu zituen txapelketa, adinka bi taldetan banatuta jokatu zen, 16 urtez azpikoak eta 16 eta 20 urte artekoak. 20 urtez azpikoetan Haritz Garro (Eibarko Klub Deportiboa) izan zen garaile 5 punturekin.

Bere atzetik etorri ziren Erik Juez (Zarautz Kirol Elkartea) 4.5 punturekin eta Iñigo Martin (Gros Xake Taldea), Galder Salterain (Gros Xake Taldea) eta Diego Olmo (Eibarko Klub Deportiboa) 4 punturekin. 16 urtez azpikoetan, Asier Etxagibel (Arrasate-San Andres Xake Elkartea) izan zen txapeldun, Oscar Diez (Gros Xake Taldea) bigarrenarekin 6.5 puntura berdinduta. Atzetik Eduardo Olabe (Eibarko Klub Deportiboa), Gaizka Alberdi (Anaitasuna-Kakute Xake Taldea), Hector Sanchez (Anaitasuna-Kakute Xake Taldea), Julen Garro (Eibarko Klub Deportiboa) y Asier Pedrera (Errenteriako Fomento-Cultural) gelditu ziren, guztiak 5 punturekin. Mailakako Txapelketak larunbatetan jokatzen dira 16:00tatik aurrera eta Kadeteen txapelketa igandeetan 10:00tatik aurrera. Guztietan jokalari bakoitzak ordu eta erdi du partida jokatzeko eta egiten duen jokaldi bakoitzeko 30 segundo gehitzen zaizkio erlojuari automatikoki.


Edukia igo
Kirol gehiago
Atletismoa, tenisa, golfa, waterpoloa... esku-eskura duzu orain zure kiroletako mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Azken iruzkinak
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Etiam - 2008-03-05 15:00:15
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Aupa Neska - 2008-02-28 19:01:30
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - IRUÑA - 2008-01-26 16:37:11
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:26:17
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:25:37
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Esteka interesgarriak

Blog hau sindikatu