Tag euskadi (5)1/5
2008/04/04

Emozioa azken minuturaino bizi izan dugu Eibarren jokatu diren Euskadiko Kadete eta Jubenil mailako xake txapelketetan.

Kadete mailan, bukatzen azkena izan den partidak erabaki du txapeldun berria. Oscar Diez eta Hector Sanchezek jokatu dutena izan da azken txandako partidarik luzeena, 4 ordu ingurukoan, eta bertan garaile suertatu den Oscar Diezek lortu du, 5 punturekin, Euskadiko Kadeteen Txapela.

Bigarren mahaian, Julen Garro eibartarrak, Asier Etxagibel, txapelketan zehar buruan joan den arrasatearra menpean hartu eta bigarren postua lortu du 4.5 punturekin. Hirugarren postua Etxagibelentzat izan da.

Emakumeetan, Leire Cruz donostiarra izan da txapelduna eta azpitxapelduna Oihana Etxenike anoetarra.

 Jubenilen mailan Alvaro Diazen nagusitasuna guztizkoa izan da, jokatutako partida guztiak irabazi baititu, Haritz Garro eibartarrarekin jokatutako azkena barne. Bigarren mahaian Alberto Garcia gasteiztarrari irabazi ondoren Imanol Martinez gelditu da bigarren postuan eta hirugarrenean Haritz Garro, azken bi hauek 4 punturekin berdinduta.

Emakumeetan, Nekane Cuetos izan da txapelduna eta Marina Sevilla azpitxapelduna. Txapelketaren datu guztiak Emakumeen Euskadiko Txapelketaren finala ere jokatu da, bertan Isabel Menoyo izan da garaile eta Eider Velasco azpitxapeldun.

Egilea: Mikel Larreategi
Kategoriak: Xakea
Tags: xakea euskadi txapelketa


2008/03/28

Beste egun batez, gaurkoan Erik Juezi irabazi ostean, Alvaro Diaz Leioako jokalaria da Eibarren jokatzen ari den Euskadiko Jubenilen Txapelketaren liderra, txanda biren faltan 4 puntu dituelarik. Sailkapenean bere atzetik Imanol Martinez burlatarra eta Haritz Garro eibartarra ditu, lehenengoak Mikel Sanz bilbotarrarekin berdindu eta bigarrenak bere taldekide Diego Olmori irabazi ostean. 5. txandan, Alvaro Diazek Imanol Martinezen aurka jokatuko du eta Haritz Garrok Erik Juezen aurka. Kadete mailako txapelketan, Asier Etxagibel arrasatearra da lider, lehenengo postua lortzeko lehian Endika Dosunari elkarren arteko partida irabazi ostean.

Atzetik 3 punturekin, Oscar Diez, Hector Sanchez, Aitor Ramos eta Endika Dosuna datoz. 5. txandan, Asier Etxagibelek Oscar Diez izango du aurrean, Hector Sanchezek Endika Dosuna eta Aitor Ramosek Edu Olabe.
Egilea: Mikel Larreategi
Kategoriak: Xakea
Tags: xakea euskadi txapelketa


2008/03/26

Diego Olmo eibartarrari 3. txandako partida irabazi ostean, Alvaro Diez, egungo Euskadiko Jubenilen Txapelduna da Euskadiko Jubenilen Txapelketaren liderra 3 punturekin. Defentsa siziliar batekin hasi den partida luze baten ondoren, eibartarrak etsi egin behar izan du, ezin baitzuen besterik egin leioarraren erasoaren aurren. Alvarok puntu erdiko aldea ateratzen die Imanol Martinez (Burlata) eta Erik Juez (Zarautz), sailkapenean bere atzetik datozeneri.  

Osteguneko 4. txandan, Alvarok, Erik Juez izango du aurrean eta Imanol Martinezek Mikel Sanz bilbotarra. Kadeteen txapelketan, bi dira puntu guztiak lortu dituzten jokalari bakarrak, Asier Etxagibel (Arrasate) eta Endika Dosuna (Bilbao). Etxagibelek arazo handirik gabe irabazi du Aitor Ramosen aurkako partida eta Endika Dosunak gauza bera egin du Julen Garro eibartarraren aurka, oraingoan eibartarrak denborarekin izan dituen arazoak aprobetxatuz.  

Osteguneko 4. txandan, liderrek euren aurka jokatuko dute eta euren atzetik datozen Edu Olabe eta David Oriven (3. txandan berdindu ostean 2.5 puntu dituzte), Hector Sanchez eta Oscar Diez izango dituzte aurrean, hurrenez hurren.

Egilea: Mikel Larreategi
Kategoriak: Xakea
Tags: xakea euskadi txapelketa


2008/03/26

Martxoaren 23an, asteartea, hasi ziren Eibarko Unibertsitate Laboralean, Euskadiko Kadete eta Jubenil mailetako xake txapelketak, Euskal Xake Federakuntzak eta Eibarko Klub Deportiboak antolatuta. Lau herrialdeetako 41 jokalarik (24k kadete edo 16 urtez azpikoen mailan, eta 17k jubenil edo 18 urtez azpikoen mailan) hartzen dute parte larunbatean bukatu den txapelketan.

Lehenengo txanda jokatu ostean bi sorpresa nabarmendu daitezke.

Jubenil mailan, txapelketako bigarren serie-buru Bruno Villanueva leioarrak ezin izan du Bingen Urbieta garaitu eta lau orduko partida luze baten ostean bere erregea bota behar izan du.

Kadete mailan ere izan dugu sorpresarik, Hector Sanchez egungo infantil mailako txapeldunak galdu egin baitu Aitor Ramos bizkaitarraren aurkako partida. Asteartean, bi partida jokatuko dituzte, 9:30tan eta 16:00tan eta ganontzeko egunetan bakarra, 16:00tan. Jokalari bakoitzak ordu eta erdi du partida hauetan berau jokatzeko, eta egindako jokaldi bakoitzeko minutu erdi gehiago.
Egilea: Mikel Larreategi
Kategoriak: Xakea
Tags: xakea euskadi txapelketa


2007/11/30

Atletismo Santutxu taldea Euskadiko emakumezko talderik onena izan da denboraldi honetan, eta baita Estatuko onenetarikoa ere, sortu eta urtebetera, besteak beste, zenbait erakundek emandako laguntzei esker; izan ere, kirol hau emakumeen artean gara dadin inplikatu baitira.

Hala, Bilboko Udalak eta Bilbao Kirolak elkarteak hasieratik izan dute konfiantza proiektu honetan, eta dagoeneko 12 atleta ditu, iazko seiren aldean: Amaia Piedra, Cristina Petite, Mariem Alaoui, Virginia Berasategui, Dolores Pulido, Rakel Llamas, Teresa Recio, Beatriz Santiago, Laura Fernandez, Maider Fernandez, Inmaculada Rafael y Iraia Garcia.

Lurralde eta autonomi txapelketan podiumak lortzearen helburua soberan bete da, Atletismo Santutxu taldea Bizkaiko eta Euskadiko talderik onena izan baita. Bestalde, kluben arteko Espainiako kros txapelketan, Jerez del a Fronteran, laugarren postuan sailkatu zen. Gainera, Mariem Alaouik garaipena lortu zuen banakako proban.

Egilea: encix a.e.
Kategoriak: Atletismoa
Tags: santutxu atletismo euskadi


Edukia igo
Kirol gehiago
Atletismoa, tenisa, golfa, waterpoloa... esku-eskura duzu orain zure kiroletako mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Azken iruzkinak
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Etiam - 2008-03-05 15:00:15
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Aupa Neska - 2008-02-28 19:01:30
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - IRUÑA - 2008-01-26 16:37:11
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:26:17
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:25:37
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Esteka interesgarriak

Blog hau sindikatu