Tag navarra (3)1/3
2008/01/03

James Theodoro Mattos, 'Jaiminho', MRA Navarrako jokalari brasildarrak Petropolis taldean jokatuko du utzita. Jaiminho ez zen Imanol Arregi entrenatzailearen hasierako taldeetan sartzen eta oraindik bi urteko kontratua dauka Nafarroako taldearekin. Bi taldeen arteko akordioa erabatekoa da eta jokalariak baimena eman du.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Kirol gehiago
Tags: mra navarra areto futbola


2007/12/11

Hamaika jardunaldi jokatu dituzte areto-futboleko Ohorezko Mailan. MRA Navarra ondo ari da, sailkapeneko laugarren postuan baitago, 19 puntu lortuta. 5 partida irabazi dituzte nafarrek, 4 berdindu eta soilik 2 galdu.

Datorren asteburuan partida zaila izango dute nafarrek, bigarren sailkaturik dagoen Interviu Fadesari egingo diote bisita.

Taldeko bi golegile onenak Joel eta Lukaian dira, bederatzina gol sartu dituzte.

Egilea: encix a.e.
Kategoriak: Kirol gehiago
Tags: mra navarra


2007/10/26

Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan eta Leioako Askartza polikiroldegian, euskal derbia jokatuko da Lehen Mailan.

Aurrez aurre waterpoloko talderik onenak. Bizkaitarrak, lehen jardunaldian galdu ostean, lehenengo garaipena bilatuko dute bere zaleen aurrean. Nafarrak, ordea, bigarren garaipena nahi dute sailkapeneko lidergoa eskuratu ahal izateko.

Askartza: Badia, Pirela, Pajuelo, Martínez de Osaba, Julián, Fernández, Sáez, Olabe, Flaviano, Larrazabal, Ogara, Orozko eta Pérez.

WP Navarra: Stanton, Castells, Esparza, Esteban, Arriazu, J. Zabalza, Reta, M. Artola, Klapan, J. Artola, Zamarbide, Matutinovic eta Ibero.

Informazio gehiago waterpolo, el blog-ean

 


Egilea: txarung A.B.
Kategoriak: Waterpoloa
Tags: navarra


Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Kirol gehiago
Atletismoa, tenisa, golfa, waterpoloa... esku-eskura duzu orain zure kiroletako mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Azken iruzkinak
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Etiam - 2008-03-05 15:00:15
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Aupa Neska - 2008-02-28 19:01:30
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - IRUÑA - 2008-01-26 16:37:11
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:26:17
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:25:37
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Esteka interesgarriak

Blog hau sindikatu