![]() |
| Tag txapelketa (9) | 1/9 |
Donostiako Gros Xake Taldeak irabazi zuen larunbat arratsaldean Eibarko Untzaga plazan jokatu zen Eibarko Hiria 24. partida azkarren txapelketa. 18 talde eta 72 jokalariren parteahartzearekin, 4 ordu baino gehiago iraun zuen txapelketa jokatu zen Eibarren, arratsaldeko 16:30ak eta 20:30ak bitartean.
Santiago González de la Torre, Iñigo Argandoña, Ivan Muñoz eta Luis Olaizolak osatutako taldeak 59.5 puntu lortu zituen 17 partida jokatu ostean. Euren atzetik, Errenteriako Fomento Cultural sailkatu zen 58.5 punturekin eta hirugarren postuan Gasteizko San Viator 49 punturekin.
Eibarko Klub Deportiboko taldeei dagokienez, Diego Olmo, Haritz Garro, Emilio José Freire eta Edu Olabek osatutako lehenengo taldeak 10. postuan bukatu zuen txapelketa 32.5 punturekin. Manuel López, Pedro del Amo, Mikel Baena, Galder Irisarri, Ander Egurrola eta Julen Egurrolak osatutako bigarren taldeak 7.5 puntu lortu zituen eta azkenengo postuan sailkatu zen.
Mahai bakoitzeko jokalari onenen sariak hauek izan ziren:
-
1. mahaia: Santiago González de la Torre (Gros Xake Taldea), 16 puntu
-
2. mahaia: Jesus Mari Agirretxe (Fomento Cultural), 16 puntu
-
3. mahaia: Ivan Muñoz (Gros Xake Taldea), 15 puntu
-
4. mahaia: Jose Ramon Ros (Fomento Cultural), 15.5 puntu
Sari banaketan, Eibarko Klub Deportiboko presidente Mikel Larreategi, Eibarko Udaleko kirol zinegotzi Ana Rodriguez eta Margari Olañeta (Jose Mari Kruzetaren alarguna) izan ziren.
Txapelketaren datu guztiak Chess-results webgunean aurkitu ditzakezu.
Emozioa azken minuturaino bizi izan dugu Eibarren jokatu diren Euskadiko Kadete eta Jubenil mailako xake txapelketetan.
Kadete mailan, bukatzen azkena izan den partidak erabaki du txapeldun berria. Oscar Diez eta Hector Sanchezek jokatu dutena izan da azken txandako partidarik luzeena, 4 ordu ingurukoan, eta bertan garaile suertatu den Oscar Diezek lortu du, 5 punturekin, Euskadiko Kadeteen Txapela.
Bigarren mahaian, Julen Garro eibartarrak, Asier Etxagibel, txapelketan zehar buruan joan den arrasatearra menpean hartu eta bigarren postua lortu du 4.5 punturekin. Hirugarren postua Etxagibelentzat izan da.
Emakumeetan, Leire Cruz donostiarra izan da txapelduna eta azpitxapelduna Oihana Etxenike anoetarra.
Jubenilen mailan Alvaro Diazen nagusitasuna guztizkoa izan da, jokatutako partida guztiak irabazi baititu, Haritz Garro eibartarrarekin jokatutako azkena barne. Bigarren mahaian Alberto Garcia gasteiztarrari irabazi ondoren Imanol Martinez gelditu da bigarren postuan eta hirugarrenean Haritz Garro, azken bi hauek 4 punturekin berdinduta.
Emakumeetan, Nekane Cuetos izan da txapelduna eta Marina Sevilla azpitxapelduna. Txapelketaren datu guztiak Emakumeen Euskadiko Txapelketaren finala ere jokatu da, bertan Isabel Menoyo izan da garaile eta Eider Velasco azpitxapeldun.
Atzetik 3 punturekin, Oscar Diez, Hector Sanchez, Aitor Ramos eta Endika Dosuna datoz. 5. txandan, Asier Etxagibelek Oscar Diez izango du aurrean, Hector Sanchezek Endika Dosuna eta Aitor Ramosek Edu Olabe.
Diego Olmo eibartarrari 3. txandako partida irabazi ostean, Alvaro Diez, egungo Euskadiko Jubenilen Txapelduna da Euskadiko Jubenilen Txapelketaren liderra 3 punturekin. Defentsa siziliar batekin hasi den partida luze baten ondoren, eibartarrak etsi egin behar izan du, ezin baitzuen besterik egin leioarraren erasoaren aurren. Alvarok puntu erdiko aldea ateratzen die Imanol Martinez (Burlata) eta Erik Juez (Zarautz), sailkapenean bere atzetik datozeneri.
Osteguneko 4. txandan, Alvarok, Erik Juez izango du aurrean eta Imanol Martinezek Mikel Sanz bilbotarra. Kadeteen txapelketan, bi dira puntu guztiak lortu dituzten jokalari bakarrak, Asier Etxagibel (Arrasate) eta Endika Dosuna (Bilbao). Etxagibelek arazo handirik gabe irabazi du Aitor Ramosen aurkako partida eta Endika Dosunak gauza bera egin du Julen Garro eibartarraren aurka, oraingoan eibartarrak denborarekin izan dituen arazoak aprobetxatuz.
Osteguneko 4. txandan, liderrek euren aurka jokatuko dute eta euren atzetik datozen Edu Olabe eta David Oriven (3. txandan berdindu ostean 2.5 puntu dituzte), Hector Sanchez eta Oscar Diez izango dituzte aurrean, hurrenez hurren.
Lehenengo txanda jokatu ostean bi sorpresa nabarmendu daitezke.
Jubenil mailan, txapelketako bigarren serie-buru Bruno Villanueva leioarrak ezin izan du Bingen Urbieta garaitu eta lau orduko partida luze baten ostean bere erregea bota behar izan du.
Kadete mailan ere izan dugu sorpresarik, Hector Sanchez egungo infantil mailako txapeldunak galdu egin baitu Aitor Ramos bizkaitarraren aurkako partida. Asteartean, bi partida jokatuko dituzte, 9:30tan eta 16:00tan eta ganontzeko egunetan bakarra, 16:00tan. Jokalari bakoitzak ordu eta erdi du partida hauetan berau jokatzeko, eta egindako jokaldi bakoitzeko minutu erdi gehiago.
Kategoriak: Xakea
Tags: xake gipuzkoakotxapelketa ajedrez xakea euskalxakea txapelketa
Berdinketan bukatu zen, era berean, Eduardo Sanz eta Ander Zulaika gaztearen arteko partida bigarren mahaian, eta baita Ladron de Guevara eta Kai Ming Tungen artekoa ere hirugarrenean, bi partidetan pieza zuriak zituzten jokalariek ez zuten abantaila nahikoa lortu partidaren erdialdean eta berdinketarekin konformatu ziren. Aitor Alcaide atxabaltarrak, txapelketako 4. zerrenda buruak, Asier Lakunza gaztearen aurkako proba garrantzitsua zuen pieza beltzekin, baina partida oso fin eta neurtuarekin, bere sasoi maila erakutsiz garaitu zuen gazte ordiziarra.
Pieza beltzekin, David Garridok ere Unai Iraolaren aurkako partida irabaztea lortu zuen, enrokatu gabeko errege zuriaren aurka eraso gogorra egin ostean. Beste errenteriar batek, Aitor Goñik, Siu Hung Tung hartu zuen mendean. Era berean, Natxo Jaumandreu, Claudio Mendikute, Haritz Garro eta Ernesto Fuentek, Ion Argandoña, Egoitz Irure, Salvador Lopez eta Ion Kuende garaitu ostean, 2.5 puntu lortu dituzte eta sailkapenaren goiko aldean mantentzen dira. Txapelketaren erdia igaro ostean, Argandoña eta Alcaide daude lidergoan 3.5 punturekin, euren atzetik datoz, puntu erdira, Martin, Sanz, Ladron de Guevara, Zulaika, Gonzalez eta Garrido, eta atzerago, 2.5ekin, Jaumandreu, Mendikute, Garro, Kai Ming Tung, Lakunza eta Fuente.
Donostian jokatzen ari den Bigarren Mailako txapelketan, Fernando Markinak ezin izan zuen berdinketa besterik lortu, eta Sergio Lanz eta Pablo Ezkerro gazteek lortutako garaipenen ostean, hiru jokalari hauek daude txapelketaren lidergoan, 3.5 punturekin. Azkoitian, Aitor Priya, Aitor Arroitajauregi eta Hector Sanchezek, euren partidak irabaztea lortu zuten eta sailkapenean ordena horretan daude sailkatuta, 3.5, 2 eta 1.5 punturekin, hurrenez-hurren. Donostiako Hirugarren Mailako txapelketan, Gorka Villar liderrak bere partida galdu egin zuen Arturo Ramonen aurka, eta Ramon dugu orain, Juan Pablo D’Anna, Arturo Rodriguez eta Jokin Fernandez beasaindarrarekin batera lider 3.5 punturekin.
Azkoitian, Edu Olabe eta Bruno Belar eibartarren artekoa izan zen asteko partida, biek ala biek, partida guztiak irabazita baitzituzten. Olabe izan zen garaile partidan eta partida guztiak irabazita lidergoan dirau eibartarrak. Errenterian jokatzen ari den 16 urtez azpikoen txapelketan, Julen Garro liderrak, egungo txapeldun Asier Etxagibelen aurka galdu egin zuen bere partida, eta ondorioz arrasatearra lidergoan dago, Edu Olabe eibartarrarekin batera, honek Juan Pablo D’Anna garaitu ostean. Liderren atzetik lau jokalarik osatutako laukotea dator 3 punturekin, liderrengandik puntu erdi soilera.
Mailakako Txapelketak larunbatetan jokatzen dira 16:00tatik aurrera eta Kadeteen txapelketa igandeetan 10:00tatik aurrera. Guztietan jokalari bakoitzak ordu eta erdi du partida jokatzeko eta egiten duen jokaldi bakoitzeko 30 segundo gehitzen zaizkio erlojuari automatikoki.
Txapelketa Nagusia Antolatzailea: Billabonako Xake Joku Elkartea Jokalekua: Kultur Etxea, Kale nagusia 58. Billabona Donostiako Bigarren eta Hirugarren Mailako Txapelketak Antolatzailea: Gros Xake Taldea Jokalekua: Manteo Kiroldegia, Travesia Rodil s/n Donostia – San Sebastián
Azkoitiko Bigarren eta Hirugarren Mailako Txapelketak Antolatzailea: Anaitasuna Kakute Xake Taldea Jokalekua: Kultur Etxea, Kale Nagusia s/n.
Azkoitia 16 urtez azpikoen Kadete Mailako Txapelketa Antolatzailea: Fomento Cultural de Errenteria Jokalekua: Fomento Cultural, Zubiaurre kalea, 8. Errenteria
Kategoriak: Xakea
Tags: xake gipuzkoakotxapelketa ajedrez xakea euskalxakea txapelketa
Hain zuzen ere berdintasun horregatik jokalari bakarra dago 3 punturekin, jokatutako partida guztiak irabazita. Egungo txapeldun Iñigo Argandoña Nazioarteko Maisua da lider, Siu Hung Tungen aurkako partida irabazita.
Bigarren mahaian, Zulaika eta Ladrón de Guevara zarauztarren arteko partidan, berdintasun aizan zen nagusi eta bien arteko berdinketak, liderrarengandik puntu erdira utzi ditu. Alcaide, Martin eta Sanz ere 2.5 puntura heldu dira, lehenak Garridori zailtasun askorekin irabazi ostean, bigarrenak gazteen arteko partidan Garro eibartarrari irabazita eta hirugarrena Alvaradori denbora larrialdian irabazita. 2.5 puntuko taldetxoaren azken partaidea, Asier Lakunza gazte ordiziarra da, Agirretxe txapelketako bigarren zerrenda-buruari irabazi ostean.
Hirugarren txandaren ostean, 6 jokalari daude 2 punturekin: Siu Hung Tung, Garrido, Kai Ming Tung, Aitor Gonzalez, Iraola billabonarra eta Jon Argandoña gaztea.
Txapelketaren albiste onenetako bat, gazteenak jokatzen ari diren txapelketa bikaina da: Martin, Zulaika eta Lakunza, lidergotik gertu daude 2.5 punturekin, Jon Argandoña 2 punturekin dago, Haritz Garro eta Diego Olmo eibartarrak 1.5 punturekin eta Erik Juez zarauztarra, Txapelketa Nagusian jokatzen duen lehen aldian, puntu bakarrarekin.
Donostian jokatzen ari den Bigarren Mailako txapelketan, Fernando Markinak bakarrik lortu du jokatutako hiru partidak irabaztea eta lidergoan dago, hirugarren txandan Iñaki Aizpuruarena urkakoa irabazi ostean. Bere atzetik lau jokalari datoz 2.5 punturekin.
Azkoitian ere lider bakarra dugu, Aitor Priya, 2.5 punturekin, Hector Sanchezen aurka berdinketa lortu ostean. Priyaren atzetik Anibal Fernández dator 2 punturekin. Donostiako Hirugarren Mailako txapelketan ere lider bakarra daukagu, Gorka Villar, bera baita jokatutako partida guztiak irabaz idituen bakarra. Bere atzetik, 2.5 punturekin zazpi jokalari datoz. Azkoitian aldiz, Bruno Belar eibartarra dago lider 3 punturekin, eta bere atzetik beste hiru jokalari datoz hiru punturekin.
Errenterian jokatzen ari den 16 urtez azpikoen txapelketan ere lider bakarra daukagu, Julen Garro eibartarra. Julenek Hector Sanchezen aurka jokatutako partida irabazi egin zuen, honek hasitako erasoari erantzun eta partida modu politean irabaziz. Eurekin berdinduta zeuden Asier Etxagibel eta Edu Olabek, berdinketa lortu zuten, Olabe partidan hobeto zegoen arren. Datorren astean Garrok Etxagibel izango du aurrean, eta Olabek D’Anna donostiarra. Mailakako Txapelketak larunbatetan jokatzen dira 16:00etatik aurrera eta Kadeteen txapelketa igandeetan 10:00tatik aurrera. Guztietan jokalari bakoitzak ordu eta erdi du partida jokatzeko eta egiten duen jokaldi bakoitzeko 30 segundo gehitzen zaizkio erlojuari automatikoki.
Txapelketa Nagusia Antolatzailea: Billabonako Xake Joku Elkartea Jokalekua: Kultur Etxea, Kale nagusia 58. Billabona Donostiako Bigarren eta Hirugarren Mailako Txapelketak Antolatzailea: Gros Xake Taldea Jokalekua: Manteo Kiroldegia, Travesia Rodil s/n Donostia – San Sebastián Azkoitiko Bigarren eta Hirugarren Mailako Txapelketak Antolatzailea: Anaitasuna Kakute Xake Taldea Jokalekua: Kultur Etxea, Kale Nagusia s/n. Azkoitia 16 urtez azpikoen Kadete Mailako Txapelketa Antolatzailea: Fomento Cultural de Errenteria Jokalekua: Fomento Cultural, Zubiaurre kalea, 8. Errenteria
Kategoriak: Xakea
Tags: xake gipuzkoakotxapelketa ajedrez xakea euskalxakea txapelketa
Maider Undak Pekingo Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu zuen Bakun jokoan diren Munduko Borroka Txapelketan brontzezko domina eskuratzeko lehian sailkatuta.
Undak Poloniako Agnieszka Wieszcek gainditu zuen bigarren aukerako borrokan eta brontzezko domina eskuratzeko lehiarako sailkatu zen.
Garaipen horrekin, gainera, Pekingo Joko Olinpikoetarako txartela ziurtatu du euskaldunak. Brontzezko domina eskuratzeko borrokan Guzel Manurovaizango du aurkari.
Atletismoa (22)
Saskibaloia (5)
txirrindularitza (15)
Golfa (8)
Kirol gehiago (61)
Tenisa (0)
Trialoia (27)
Waterpoloa (5)
BORROKA LIBREA - Maider Unda, Espainiako txapeldun - Aupa Neska - 2008-02-28 19:01:30
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - IRUÑA - 2008-01-26 16:37:11
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:26:17
Iker Ozkoidi, Pirenako lider - xxx - 2008-01-26 12:25:37

Inprimatu






