![]() |
Juanito Oiarzabal mendizale gasteiztarrak "zortzimilakoen" mundua datorren udazkenean utziko duela iragarri zuen Gasteizen emandako prentsaurreko batean.
Oiarzabalek espedizioetatik at 45 bat egun egon beharko du Cho Oyu bere azken helburuari aurre egin aurretik.
Azpeitian burutu zen igandean mendi lasterketen Euskadiko Kopako lehen proba, Xoxoteko mendi lasterketa.
Ikuskizun ederra eskaini zuten parte hartzaileek, Fernando Etxegarai eta Nerea Amilibia nagusitu zirelarik helmugan.
Etxegarai beratarrak, ordubete 54 minutu eta 44 segundutan osatu zuen ibilbidea, Ezpeleta bigarren sailkatuari minututik gorako aldea atera ziolarik.
Emakumezkoetan, lehia, Amilibiak eta Zubizarretak izan zuten, aiarrak bi ordu 26 minutu eta 31 segundutan amaitu zuen, oiartzuarrari 5 minututik gora atera zizkiolarik. Euskadiko Kopak ekainean izango du jarraipena, Baigorrin.
SAILKAPENAK
1. Fernando Etxegarai 1ordu.54:44
2. Zuhaitz Ezpeleta 1ordu.55:55
3. Didier Zago 1h.56:28
Neskak:
1. Nerea Amilibia 2ordu.26:23
2. Izaskun Zubizarreta 2ordu. 31:56
3. Jaione Sasieta 2ordu.38:31
1943. urtetik hona, bi urtero Zermatt eta Verbier lotzen dituen mendi eski proba gogorraren 13.garren edizioa ospatu da azken aste honetan. Bi kategoriatan bananduak eta bi egunetan atalduak, 1414 patruilaz (3 kidez konposatuta dago bakoitza) osatutako froga gogor honetan dozena bat euskaldunek hartu dute parte.
Lasterketa, alpeen bihotzean burutzen da: partaideek 53 km-tan zehar , 4.000 metro igo eta beste hainbeste jaitsi behar dituzte, laua balitz guztira 110 km egingo lituzketelarik. Ibilbide erdia ere egitea badago (Arolla – Verbier), 26 km-tan 1881 m igo eta 2341 jaitsi behar dira, laua izatekotan 53 km izango zirelarik.
Aurten gainera, lasterketa bereziki gogorra izan da eguraldiaren ondorioz, ibilbidearen zenbait tokitan, -35 °C -tako sentsazio termikoa egon da eta lehenengo orduetan elurra era aritu izan da. Militarrek, 1943. urtean, soldaduak entrenatu eta hauen kapazitatea neurtzeko sortu zuten froga: 18 talde irten ziren Zermatt-etik eta bi bakarrik heldu ziren Verbier-era.
1949. urtean, talde bat pitzadura baten erori, eta 8 egun behar izan zituzten heure gorpuak aurkitzeko. Harrez gero, 35 urtez eten zuten ahalegina 1984. urterarte, urte honetan zibilak ere onartzen hasi ziren lehen aldiz.
Hona hemen emaitza batzuk: Zorionak denoi!!!!!
Fedme 3 : 10 ordu, minutu eta 40 segundotan Izaskun Zubizarreta Guerendi (Bartzelona) Cristina Bes Ginesta (Bartzelona) Emma Roca Rodriguez (Bartzelona)
Aloña Mendi : 11 ordu, 17 minutu eta 10 segondotan Iban Letamendi Andueza (Oñati) Aitor Otxoa Biain (Oñati) Fernando Monasterio Ubani (Oñati)
Euskal Selekzioa A: 11 ordu, 38 minutu eta 58 segundotan (Euskal Herritik etorritakoak) Andoni Areizaga Orube (Donostia) (erdibidean bertan behera utzi behar izan du) Joseba Ormazabal Azpiroz (Tolosa) Joseba Tobar Goenaga (Tolosa)
POLY-PDG 1 : 12 ordu, 58 minutu eta 57 segundotan (Euskaldun bat ta Suitzar biz osatutako taldea) Gorka Galdos Saenz de Galdeano (Oñati/Lausanne) : EPFL-an doktorautza egiten dagoen euskalduna. Marc Kunze (Chavornay-Suitza) Sebastien Gros (Epalinges - Suitza)
41. Taldea : 17 ordu 46 minutu eta 8 segundotan Stijn Vandendriessche (Haute Nendaz – Suitza) Ilazki Zalakain (Tolosa/Lausanne) : EPFL-an injinerutza ikasten dagoen euskalduna Joris Dieussaert (Niel-bij-as – Belgika)
Euskal Neskak : 38 km, 13 ordu egin eta gero, 3 minutugatik, nahitanahiez erretiratuak izan ziren zoritxarrez. Isa Casado Gallego (Arrasate) Loreti Elorza Lizarra (Oñati) Leire Ezpeleta Iturbe (Arrasate)
Kategoriak: Albiste gehiago
Tags: eskia mendia
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Alex Txikon mendizale lemoarrak beste mendizale batzuekin batera, Shisha Pangma zortzimiliako mendiaren gailurra lortu zuen.
Espedizio horren proiekzioa eskaini zuen Alexek Igorreko Lasarte Aretoan martxoaren 12an.
Kategoriak: Mendia
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Egun mendizaletasuna eta 8 milako mendietara joaten diren espedizioen egoera aztertu du, eta barru barrutik ateratako hausnarketen berri emango du Aretxabaletako mendizale ezagunak.
Lehenbiziko emanaldia asteazkenean, apirilaren 16an, egingo du Iruñean, Planetarioan, 20.00etan.
Igandean burutuko da mendiko lasterketen Euskadiko txapelketa Gasteizen. 42 kilometro pasatxoko ibilbidea izango dute parte hartzaileek.
Gasteiz Mendiko Taldeak antolatuta, goizeko 9:30ean izango du irteera Mendizorrotzan, helmuga leku berean egongo delarik. Desnibela 1.875 metrokoa izango da.
Lan polita eginez bide batzuk kateatzea lortu dute. Usobiagarren zerrenda luzea da, 8c eta 8c+ zailtasuneko hainbat bide osatzea lortu du eibartarrak, baina azken egunetan 9a mailako bide bat ere egin du: Fabela pa la enmienda izenekoa, Santa Lynia kobazuloan dagoena, Katalunian.
Irati Andak ere bide ezberdinak kateatu ditu azken hilabeteetan: Matienzon, Terradetsen, edo Margalefen. Azken honetan bistaz Laura bidea kateatu du, 8a zailtasunekoa.

Inprimatu






